Posted tagged ‘webgunea’

ENTZUNBLOGA

urtarrila 19, 2011

Gueñes BHIk literatura bultzatu nahi du ENTZUNBLOGA orriaren bitartez.Honetan ikasleek haien gustuko olerkiak eta pasarte literarioak grabatu eta entzun ahal izango dituzte. Aurrerantzean, beraz, erronka polita dugu: gure ikastetxean 100 ikasletik gora daude, haietariko bakoitzak ikasturtean zehar hiru lan grabatzen baditu, nolako entzuketa-basea lortuko genuke bi ikasturtetan, eta hirutan?… Altxor ederra osatuko dugu denon artean, ezta?

Emaitza datozen asteotatik aurrera ikusgai izango da, baina ekin baino lehen, hona hemen grabatzeko zenbait aholku:

Advertisements

Ongi etorri HITZEN UBERAN!

azaroa 4, 2010

Aste honetan “Hitzen Uberan”  literaturari buruzko webgune ezin interesgarriagoa jaio da. Produktu freskoa, dinamiko eta bizia, euskal letren panoraman leku ederra hartuko duena, zalantzarik gabe. Aita-amak Uxue Alberdi eta Oier Guillan ditu, eta aita/ama pontekoa Euskal Idazleen Elkartea.

Literaturaren inguruko gai asko jorratuko ditu web-orriak, hiru ardatz nagusitan: eduki sortzaileak eta albisteak, Biltegia eta Ipar Orratza. Bertan, albisteez gain, EIEk ekoitzitako Testuketan literaturari buruzko irratsaioan emandako elkarrizketak eta audioak eskeiniko dizkigute Biltegia atalean. Ipar Orratzean, berriz, beste hedabideetan literaturaz agertzen denaren berri emango digute.

Webgunearen filosofia argia da: sormenari buruzko ikuspegi irekia, ekoizpen xumeekiko interesa; albiste, elkarrizketa eta erreportaje sakonak..

Literatura irakasleok altxor preziatua topatuko dugu gune jaioberri honetan, bejondeizuela!


%d bloggers like this: