Posted tagged ‘sorkuntza tailerra’

SORKUNTZA TAILERRA II: Objektuak arrotz bihurtuz

urtarrila 17, 2011

Gianni Rodariren esanetan, amak ume txikiari jaten ematen dion bitartean goilara hegazkin bihurtzen duenean, sormen artistikoaren giltzarrietako bat erabiltzen ari da. Goilara jada ez da tresna arrunt bat, hegazkina da eta istorio bat sortzeko bidea zabaltzen ari da.

Ildo honetatik doa gure Sorkuntza Tailerrerako hurrengo lan- proposamena: egunero erabiltzen ditugun ohiko objektuek bizitza hartuko dute eta hainbat istorio sortuko dituzte.

Agian hortzetako eskuila nazkatuta eta aspertuta egongo da komuneko bakardadean, horregatik bere jabearen poltsikora egingo du salto eta han mugikorrarekin bat egin ondoren abenturetan sartuko dira.

Baliteke boligrafoek greba egitea, eta beren lan-hitzarmena berriztatu bitartean mendizaleen motxiletan sartuko dira, eta  hango piolet eta mosketoiekin zortzi milakoak igoko dituzte…

4. mailakoak pantailaren aurrean ditugu objektuak arrotz bihurtuz ipuin ederrak idazteko. Zain gaude!

Advertisements

ILARGIA ESKURA. Gorka Pérez.

urria 8, 2010

2.048ko urtarrila zen, Patxi, Iker eta ni, ilargira joateko bidaia antolatzen ari ginen. Ikerrek zeukan ganbara batean pasatzen  genituen egunak, lan eta lan, espaziuntzia egiten. Gogoratzen dut egun horiek oso gogorrak izan zirela, ia-ia ez genuen jaten ezta lorik egiten ere. Zortzi aste eman genituen espaziuntzia egiten, baina azkenean sufrimendu askorekin amaitu genuen, eta gure plana, ilargia eskura izateko, oso hurbil genuen

Eguna ailegatu zen, arropa eta ekipamendua hartu eta, espaziuntzira abiatu ginen. Patxi gidaria zen, Iker eta ni laguntzaileak. Eserita geundela soinu ikaragarria entzun genuen, bai!, espaziuntzia bazihoan eta gure bidaia hasi egingo zen. Lehenengoz hodeiak pasatu genituen, gero zerua eta azkenean espazioan sartu ginen, ikusgarria zen, inoiz ikusi dudan gauzarik politena eta zoragarriena. Ondoren, jaten ari ginen bitartean:

 -Begira!- Esan zuen Patxik.

Azkar-azkar bira eman nuen, eta gure ametsa begien artean ikusi nuen, zoragarria izan zen, ez daukat hitzik deskribatzeko paisaia hura. Ondoren lurreratu egin ginen, gure ametsa beteta zegoen.

ILARGIAREN ESKUA. Natalia Sánchez.

urria 8, 2010

Bazen behin oso oso txikia zen ilargi bat. Egun batean gaueko 8etan,lanera joateko bidea hartu zuenean, lurrera begiratu eta oso mutil eder bat ikusi zuen Europaren ekialdean; mutil ederra zen bai, begi urdinak, ile beltza, argala…

Ilargia liluratuta gelditu zen mutil hori ikusita.Hain liluratuta zegoen, lanera joan behar zuela ere ahaztu baitzitzaion. Egun hartan ez zen ilargia mundu osoan zehar ikusi, baizik eta mutil ederraren herrian bakarrik.

Mutila etxeko balkoian zegoela, ilargira begiratu eta abesten hasi zitzaion. Ilargiak ezin zuen sinetsi ere egin; gero eta maiteminduago zegoen.

Hurrengo gauean berriro handik pasatu zen, baina ez zuen mutil eder hura ikusi. Ilargiak, oso goibel, lanerako bidean jarraitu zuen.

 Bi aste geroago Ilargiari berriro begiratzea otu zitzaion eta oraingoan bai, mutil eder hura ikusi zuen, baina oraingoan ez zegoen bakarrik, baizik eta lagun batekin futbolean jolasten.

Eguzkiak bere laguna izan nahi zuenez, esku bat luzatu eta pilota kendu zien txantxa bat egiteko asmoz. Mutilak, oso beldurtuta, korrika hasi ziren, eta errepidea begiratu gabe  pasatzen hasi ziren. Ordunan,  Ilargiak oso azkar zetorren kotxe beltz bat ikusi zuen. Korrika beraien atzetik joan zen, eta eskuarekin bi mutikoak alkandoratik hartu eta zerurantz altxatu zituen. Kotxea pasa ondoren, espaloian utzi eta beraiekin hitz egiten hasi zen gertatutakoaz. Mutikoak eskerrak eman eta etxera bueltatu ziren.

Handik aurrera oso lagun onak izan ziren eta urte bat geroago, mutiko eder hark ilargiari maite zuela esan zion.

SORKUNTZA TAILERRA: Eskuak Ilargian. Jon Urkijo

urria 6, 2010

Bazen behin igel bat Marcos deitzen zena. Marcos  oso igel txikia zen, bere lagunen arteko txikiena, eta beti zirikatzen zioten. Marcosen ametsa ilargira joatea zen, eta hor bere esku txikien aztarnak uztea. Egun batean bere aitak irakutzen zuen egunkarian pertsonek ilargirako bosgarren bidaia egingo zutela ikusi zuen. Suziria ateratzen zen lekutik bere etxera 3km zeuden, eta Marcosek ezin zuen oportunitate hori galdu: Ilargira joango zen.

Bere gurasoei ez zien ezer esan, bestela ez zioten utziko joaten, bakarrik esan zien telebista ikusteko suziria ateratzen zenean. Maleta txiki bat egin zuen, eta autostop egiten jarri zen.

 Igel zahartxo betek hartu zuen bere auto zaharrean. Berak pentsatu zuen baino beranduago ailegatu ziren, baina bueno, han zegoen.

Inork ikusi gabe, gizakien hankak eta oinak zeharkatu zituen suzirira iritsi arte. Eskaileretan ezkutau zen, eta gizakiak igo zirenean bera haien atzetik igo zen. Atea itxi eta 3, 2, 1… PUM! Suziria atera zen, oso azkar, eta Marcos hor barruan zihoan.

Biadaian bidiokamara aurkitzen saiatu zen, eta aurkitu zuenean bere aurrean jarri eta agurtu egin zuen. Igelak ezkutaturik eman zituen bidaiak iraun zituen 4 egunak. Azkenean suziria gelditu zen. Ateak ireki ziren eta igel txikiak salto egin zuen eskaileretatik lurra ukitu arte Ilargian zegoen! Egin zuen lehen gauza bere eskuak ilargian jartzea izan zen, eta utzi zituen aztarnen ondoan hauxe jarri zuen: Marcos igel txikia.Bere ametsa lortu zuen.

Etxera itzuli zenean denek heroi baten moduan tratatu zuten, eta inork ez zuen berriz zirikatu.

SORKUNTZA TAILERRA: Eskua Ilargiarentzat. Cristina Fernández

urria 6, 2010

Bazen behin, ilargi bat eguzkiarekin ezkondu zena; esne bidea, lurra, saturno, urano, neptuno, pluton, etab joan ziren ezkontzara. 

Etxe bat erosi zuten galaxiako iparraldean; oso etxe dotorea zen, eta oso handia eguzkia sartzeko.

     Ohea oso handia zen, baina ez oso gogorra eguzkiaren pisua pairatzeko, horregatik, ezkontza gauean eguzkiak ohea apurtu zuen ilargiarekin jolastean. 9 hilabete geroago,  hiru izar txiki jaio ziren. Oso politak ziren.

      Izarrek ibiltzen ikasi zuten, eta horrekin batera arazo bat sortu zen. Eguzkia, egun osoan egiten zuen lan berogailu enpresa batean, eta ilargiak ezin zuen izartxoekin atera kalera 2 esku bakarrik zituelako, horregatik, beste esku bat behar zuen ilargiak.

Hilabeteak pasatu ziren eta eguzkiak, ilargiaren arazoa jakinda, idea bat izan zuen. Lurraren biztanleei gutun bat bidali zien, eguzkiaren beroaren truke, esku erraldoi bat egiteko ilargiarentzat. Lurreko biztanleek baietz esan zuten, eta bi hilabete geroago esku erraldoia heldu zen galaxiako iparraldera, oso polita zen beso mekanikoa, gainera oso distiratsua.

      Hurrengo egunean ilargia kalera irten zen hiru izartxoekin beso berria probatzera. Oso ondo zebilen. Horregatik pozik bizi izan ziren bizitza osorako: eguzkia, ilargia eta hiru izartxoak.

SORKUNTZA TAILERRA I: Bikote Fantastikoa

Iraila 30, 2010

4. mailakoak lanean hasteko prest daude, eta hauxe da gure lehendabiziko proposamena: zer gertatuko litzateke zerikusirik ez duten bi hitz elkarren ondoan jarriko bagenitu? Hitzek solte esanahi bana dute, baina zer gertatzen da elkarren ondoan jarrita? Bada, gure irudimena dantzan jarriko dutela berehalaxe…

Lehenego saio honetan bi hitz aukeratu ditugu: ESKUA eta ILARGIA. Berba horiekin nahi beste konbinazio sor daitezke: ilargiaren eskuak, eskutik ilargiraino, eskuak ilargian, ilargia eskura, eskua ilargiarentzat,…
eta bikote horietatik abiatuta istorio bat sortuko dugu. Honezkero, idazleak jo eta ke ari dira lanean, emaitzak laster irakurriko ditugu.

GU ERE IDAZLE

Iraila 30, 2010

Aurten DBHko 4. mailakoek Sorkuntza-Tailerrari hasiera emango diote. Honen bitartez somenari leiho bat irekitzeko asmoa dugu, eta ariketa jostagarrien bitartez literatura testu laburrak sortu.

Ikasturtean zehar hamar bat saio burutuko ditugu, eta eguneroko gramatika eta sintaxia apur bat albora utzita, hizkuntza tresna erabilgarria, moldagarria eta gustagarria izan daitekeela frogatuko dugu.

Nork daki! Agian hauen artean, etorkizuneko idazle bat dugu!


%d bloggers like this: