Posted tagged ‘oporrak’

Eta aurten, nora joango gara?

martxoa 2, 2011

  DBH 3.BDakizuenez, begi-bistakoak dira Aste Santuko oporrak jadanik, eta beraz, DBHko 3.mailako ikasleok badaiatzeko aukera paregabea bertan ikusita, honalakoxe ideiak izan ditugu zuei zuzenduta.Itzeleko aukera da hau, edozein motatako helburuak aukera ahal baitituzue.Ikasleok, leku konkretu batzuk sakondu ditugu interesgarrienak iruditzen baitzizkiguten, hala nola, New York, Venezia, Tokyo, Ibiza, Antartida, Bora-Bora…

Aukera hau galduko duzue benetan? Zeren zain zaudete? Anima zaitezte eta abiatu zaitezte hurrengo hagazkinean zuen gustokoen helburura. 

OPORRAK DATOZ!!!!

maiatza 26, 2010

Hilabete eskasa falta da institutuan oporrak hasteko. Ondo merezitako atsedenaldia da gehiengoarentzat… beste batzuek, berriz, haiek erabaki baharko dute merezita duten ala ez. Baina kontua da azken egunotako eguraldi onak hondartzako usaina ekarri digula, eta gure irudimena dantzan jarri da.

Gauzak horrela, hona hemen  2. DBHko ikasleei egindako lan proposamena: Zein leku gomendatuko zenigukete oporrak pasatzeko? Eta denek Karibeko uharte urrun eta pasadisu galduetara eramango gintuztela pentsatzen genuenean, hara non oso leku hurbilak plazaratu dizkiguten!Norberaren bizipenetan oinarritu direla argi dago: askotan ikusmenaren pasadisuak baino, garratzitsuagoak dira bihotzekoak…


%d bloggers like this: