Posted tagged ‘literatura’

METAMORFOSIA

azaroa 7, 2012

Hemen ditugu, berriro ere, 2yko ikasleak jo eta ke lanean, beren ordenagailuen aurrean eserita. Oraingo honetan Kafkaren Metamorfosiaren hasieraren bertsio berriak asmatzen ari dira. Emaitza datorren astean ikusgai izango dugu!

Ongi etorri HITZEN UBERAN!

azaroa 4, 2010

Aste honetan “Hitzen Uberan”  literaturari buruzko webgune ezin interesgarriagoa jaio da. Produktu freskoa, dinamiko eta bizia, euskal letren panoraman leku ederra hartuko duena, zalantzarik gabe. Aita-amak Uxue Alberdi eta Oier Guillan ditu, eta aita/ama pontekoa Euskal Idazleen Elkartea.

Literaturaren inguruko gai asko jorratuko ditu web-orriak, hiru ardatz nagusitan: eduki sortzaileak eta albisteak, Biltegia eta Ipar Orratza. Bertan, albisteez gain, EIEk ekoitzitako Testuketan literaturari buruzko irratsaioan emandako elkarrizketak eta audioak eskeiniko dizkigute Biltegia atalean. Ipar Orratzean, berriz, beste hedabideetan literaturaz agertzen denaren berri emango digute.

Webgunearen filosofia argia da: sormenari buruzko ikuspegi irekia, ekoizpen xumeekiko interesa; albiste, elkarrizketa eta erreportaje sakonak..

Literatura irakasleok altxor preziatua topatuko dugu gune jaioberri honetan, bejondeizuela!


%d bloggers like this: