Posted tagged ‘irakaskuntza’

ZORIONAK GAZTEZULO!

urria 18, 2010

Gaztezulo aldizkariak hamar urte bete ditu gure artean. Gazteei zuzendutako argitalpen honek atal interesgarriak eskeintzen dizkigu hilero-hilero: musika, zinea, literatura, kirola, sexua, internet eta teknologia berriak… oso formato erakargarrian. Gainera punta-puntako kirolariak, antzezleak, musikariak eta abar izaten dira protagonista, eta bertan euskal kultura agenda bete-betea topatuko dugu.

Urriko alea berezia izan da, euskal letren panoraman hamar urte betetzea harro sentitzeko modukoa baita.

Aldizkaria dohainik banatzen zaie DBHko 4. mailako ikasleei sei hilabetez, eta gero argitaletxeak bazkide izateko aukera amaten du, oso prezio erakargarrian

Gelarako tresna ezin hobea dugu, beraz, Gaztezulo. Bertan elkarrizketa, erreportaje, artikulu eta albiste hezitzaile eta ludikoak aurki ditzakegu, gazteen gustuko euskara ederrean idatzita. Formatu digitala ere eskura daukagu, nola ez!.

Urriko alea izan da aurteko 4. maiako ikasleei banatu diegun lehena. Askorentzat ezaguna, beste batzuentzat, akaso, aurkikuntza harrigarria, baina… haien gustukoa izan da? Zer izan da gehien gustatu zaiena? Haien kritiken zain gaude!

Advertisements

HASIERA EMATEKO

maiatza 21, 2010

Aste hauetan beldurrezko narrazioak jorratzen aritu gara, eta zein hasiera hobea blog honetarako gure ikasleen lanak baino. Horra hor DBHko lehenengo mailan egindako lana. Ikusi, gozatu eta ez ahaztu zuen komentarioak egiten.


%d bloggers like this: