Posted tagged ‘IKT’

EUSKARAREN EGUNA

abendua 3, 2015

ALFONBRA GORRIA

ekaina 11, 2015

https://i1.wp.com/www.impactony.com/wp-content/uploads/2014/10/hollywood.jpgHemen dugu HIPI-GELAkoek egindako pelikula mutua!!!!! Hemendik Oscarretara joango direla bistan dago, filma primeran geratu zaielako. Argazki makina arrunta, Movie Maker programatxoa eta irudimena besterik ez da behar. Horregatik zuek ere saiatzen animatzen zaituztegu!!!!

PELIKULA MUTUA hipi gelan

ekaina 9, 2015

Irailean IRALEN egon nintzen. Bost aste zoragarri izan ziren, ia ia ahazturik ditudanak. R-700 egiteko aukera izan nuen, hizkuntza gaitasuna gelan lantzeko estrategiak aztertu genituen. Sandorrek, bertoko irakasle batek, IKT-ak hizkuntzetako geletara eramateko hainbat proposamen egin zizkigun.  Bere bloga bisitatzea gomendatzen dizuet, Artatzuinfor izenekoa. Hauetariko bat pelikula mutua grabatzea izan zen. Irudimena, segapotoa eta movie maker programa besterik ez genuen behar

Hasteko argitu behar dut gure ikasle askok eta askok inoiz ez dutela pelikula mutua ikusi, beraz, zer den ez dakite. Bestetik zuri-beltzari molabaiteko mesfidantza diote, normala da, atzo goizean jaiotakoak dira… Baina, harrigarria izan da, zeinen ondo onartu duten HIPI-GELAKO ikasleek proiektu hau egiteko proposamena.

Lehendabiziko egunean pelikula mutu batzuen zatiak ikusi ondoren   ( barre galantak bota zituzten eta “zaharra” denari bere balioa aitortu zioten), beren ezaugarriak aztertu genituen. Sentsibilizaioa primerakoa izan zen, bigarren egunean lanari ekiteko irrikaz heldu baitziren…

Txantiloi batzuk prestatu nituen filmaren gidoia, pertsonaiak eta abarren nondik norakoak zehazteko, eta… lanera!!!

https://i1.wp.com/images.e-deala.com/600070/002.jpg

 

Pelikula mutua- Txantiloiak

Hurrengo OSCARretan alfonbra gorrian egongo al gara? batek daki!

Laster emaitza ikusteko aukera izango duzue.

Ongi etorri HITZEN UBERAN!

azaroa 4, 2010

Aste honetan “Hitzen Uberan”  literaturari buruzko webgune ezin interesgarriagoa jaio da. Produktu freskoa, dinamiko eta bizia, euskal letren panoraman leku ederra hartuko duena, zalantzarik gabe. Aita-amak Uxue Alberdi eta Oier Guillan ditu, eta aita/ama pontekoa Euskal Idazleen Elkartea.

Literaturaren inguruko gai asko jorratuko ditu web-orriak, hiru ardatz nagusitan: eduki sortzaileak eta albisteak, Biltegia eta Ipar Orratza. Bertan, albisteez gain, EIEk ekoitzitako Testuketan literaturari buruzko irratsaioan emandako elkarrizketak eta audioak eskeiniko dizkigute Biltegia atalean. Ipar Orratzean, berriz, beste hedabideetan literaturaz agertzen denaren berri emango digute.

Webgunearen filosofia argia da: sormenari buruzko ikuspegi irekia, ekoizpen xumeekiko interesa; albiste, elkarrizketa eta erreportaje sakonak..

Literatura irakasleok altxor preziatua topatuko dugu gune jaioberri honetan, bejondeizuela!


%d bloggers like this: