Posted tagged ‘idatzizkoa’

ATEAK ZABALIK!!!!!

otsaila 18, 2016

Hona hemen DBHko 2. mailako ikasleek Lhko 6. mailakoei idatzitako gutunak. Proiektu hau egiteko Prest-gara B32 ikastaroan sortutako unitate didaktikoa erabili dugu. Helburu komunitakibo argia du: 6. mailakoekin harremanetan egitea, institutua nolakoa den kontatuz. Hurrengo egunetan, 6. mailakoek irakurri ondoren elkarreragina egotea espero dugu. Ikasleak irrikaz baitaude beraien iruzkina irakurtzeko. Ikus dezagun!

ateak zabalik

Advertisements

KONPARAZIOA HIPI-GELA

ekaina 9, 2015

Proiektu honetan KONPARAZIOA jorratu dugu, hainbat ariketa egin ondoren, ikasle bakoitzak kontrajarriak diren gaiak hartu ditu eta bere iritzia azaldu du.

 

 

 

 

GUTUN ZOROAK

ekaina 2, 2015

Proiektu hau burutzeko ESKAERA GUTUNA aztertu dugu. Bere ezaugarriak gogoratzeko, egin itzazue ondorengo ariketak

gutuna

 

SAKATU HEMEN ARIKETAK EGITEKO

 

 

Jarraian ORRI BIRAKARIA deritzon teknika kooperatiboa erabilita taldean eskaera gutun zoroa idatzi behar duzue. Orri birakaria egiteko, oinarrizko taldeak osatuko ditugu. Talde bakoitzak gutun aukera bana hartuko du. Jarraian taldeko kide bat gutuna idazten hasiko da “orri birakarian” eta aldamenean duenari emango dio gero, hark ere bere zatia idatz dezan. Horrela jarraituko da guztiek beren zatia idatzi arte. Behin gutuna amaituta, beste buelta bat emango zaio orri birakariari zuzenketak egiteko. Komenigarria da beste batek egin duenaren zuzenketa egitea, ez norberarena. Azkenik, gutuna garbira pasatu.

Baina zer da eskaera gutun zoroa? Bada, jarraian agertzen diren gaietariko bat aukeratu eta jakingo duzue!


A AUKERA NORI: Urkullu lehendakariari

ZER ESKATU: Asteko egunak aldatzeko. Bi lan egun eta bost jaiegun.


B AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari

ZER ESKATU: Azterketak kentzeko


C AUKERA: NORI: Rajoy Presidenteari

ZER ESKATU: Ikasleek 200 euroko soldata kobatzeko


D AUKERA: NORI: Gueñeseko alkateari

ZER ESKATU: Udaberrian ikasle alergikoek klasera joan behar ez izatea, eta konbalidatuta izatea.


E AUKERA: NORI: Ingurugiro Sailburuari

ZER ESKATU: Negu eta udazkenari bina hilabete kendu, eta uda zazpi hilabetekoa jartzeko.


 

F AUKERA: NORI: Institutuko zuzendariari

ZER ESKATU: Jantokiko menuan astero elikagai hauek egoteko: hanburgesa, pizza, donutsak, palmerak eta koka-kola


G AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari.

ZER ESKATU: DBHko maila guztietan “bideojolasak”deritzon ikasgaia jartzeko.


 

H AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari

ZER ESKATUTU: goizeko jolasordua ordu eta erdikoa izateko.


I AUKERA: NORI: Ondoarroako arrantzale kofradiako buruari

ZER ESKATU: arraina ez zaizu gustatzen, eta mesedez arraina beharrean saltxitxak arrantzatzeko eskatu.


 

J AUKERA: NORI: Institutuko ikasketa buruari

ZER ESKATU: Institututan siesta egiteko gela bat prestatu.

 

NIRE IZENA …… DA ETA HARRO NAGO!

otsaila 28, 2013

DBHko 2yko neska-mutilak beren izenaren istoria azaltzera etorri dira. Hemen erakusgarri beren lanen emaitza.

NIRE IZENA

METAMORFOSIA

martxoa 18, 2011
Goiz batez, Gregorio Samsak, amesgaizto baten ondoren esnatu zenean, zomorro ikaragarri bihurturik ikusi zuen bere burua. Bere bizkarrezurraren oskol gogorraren gainean zegoen etzanda eta , burua altxatzean, bere sabel ilunaren soslai konkorduna ikusi zuen, zenbait gogordura ganbilek alderik alde gurutzatua. Sabelalde biribiltsu hark nekez eusten zion beheraino iristatzekotan zegoen ohazalari. Hainbat hanka, ezin meheagoak haren lehengo bernen aldean, hara-hona zoroan mugitzen ari ziren haren begien aurrean.
-Zer gertatu ote zait?

Literaturaren historian hau baino hasiera kitzikagarriagorik ez  dagoela argi dago, hala aitortzen dute gure ikasleek ere. Hasiera honek, beraz, bidea emango digu hurrengo lanari ekiteko: 2. DBHko ikasleak Gregorio Samsaren azalean jarri beharko dira, eta beren metamorfosia mundu osoari erakutsi. Horretarako goian azaldutako pasartea oinarritzat harturik, askatasun osoa izango dute nahi duten animalia edo zomorroa aukeratzeko.

Lan honen bidez deskribapen testua jorratzeaz gain, narrazioaren “girotzea”  ere praktikoki jorratu  nahi dugu. Gure idazleak martxan daude…3,2,1…prest!


ENTZUNBLOGA

urtarrila 19, 2011

Gueñes BHIk literatura bultzatu nahi du ENTZUNBLOGA orriaren bitartez.Honetan ikasleek haien gustuko olerkiak eta pasarte literarioak grabatu eta entzun ahal izango dituzte. Aurrerantzean, beraz, erronka polita dugu: gure ikastetxean 100 ikasletik gora daude, haietariko bakoitzak ikasturtean zehar hiru lan grabatzen baditu, nolako entzuketa-basea lortuko genuke bi ikasturtetan, eta hirutan?… Altxor ederra osatuko dugu denon artean, ezta?

Emaitza datozen asteotatik aurrera ikusgai izango da, baina ekin baino lehen, hona hemen grabatzeko zenbait aholku:

SORKUNTZA TAILERRA II: Objektuak arrotz bihurtuz

urtarrila 17, 2011

Gianni Rodariren esanetan, amak ume txikiari jaten ematen dion bitartean goilara hegazkin bihurtzen duenean, sormen artistikoaren giltzarrietako bat erabiltzen ari da. Goilara jada ez da tresna arrunt bat, hegazkina da eta istorio bat sortzeko bidea zabaltzen ari da.

Ildo honetatik doa gure Sorkuntza Tailerrerako hurrengo lan- proposamena: egunero erabiltzen ditugun ohiko objektuek bizitza hartuko dute eta hainbat istorio sortuko dituzte.

Agian hortzetako eskuila nazkatuta eta aspertuta egongo da komuneko bakardadean, horregatik bere jabearen poltsikora egingo du salto eta han mugikorrarekin bat egin ondoren abenturetan sartuko dira.

Baliteke boligrafoek greba egitea, eta beren lan-hitzarmena berriztatu bitartean mendizaleen motxiletan sartuko dira, eta  hango piolet eta mosketoiekin zortzi milakoak igoko dituzte…

4. mailakoak pantailaren aurrean ditugu objektuak arrotz bihurtuz ipuin ederrak idazteko. Zain gaude!


%d bloggers like this: