Posted tagged ‘dbh’

GU KAZETARI. ARAZO-EGOERA

otsaila 1, 2017
@Vegardig

Irudiaren jabegoa: @Vegardig

Aurtengo irailean kurtso hasierako ebazpena irakurri nuenean -lerro artean, aitortu behar dut- kontzeptu berri batekin egin nuen/genuen topo:  ARAZO-EGOERA. Egia esan, ohituta gaude urtero-urtero berrikuntza formalen batekin topo egiten, eta gero eta kexa gehiago entzuten da gure irakasle geletan bete behar ditugun paperak direla eta.

Baina zer demontre zen arazo-egoera hura? Kurtso hasierako anabasarekin,  ikasle berriak, irakasle berriak, liburu berriak, zerrendak, ordutegiak… etorri bezala lurrundu zen kontzeptu hori, ARAZO-EGOERA. Iraileko sargoriak eraman egin zuen…

Baina  urria heldu zen eta programazioei ekiteko eguna, ai ze nagia! Gainera,  goitik behera berrikusi behar genituen 2. eta 4. mailatan, HEZIBERRI bertan ezartzen zelako 16-17 ikastute honetan eta ARAZO-EGOERA berriro bihurtu zen hizpide jolasorduetako kafe orduan.

“Baina zer demontre da arazo-egoera hori??? ” Berriro. Ebazpenak zioena goitik behera irakurtzen genuen: Programazio didaktiko guztiek beren barruan eduki beharko dute, gutxienez, arazo egoera bat irakasmaila guztietan eta ikasgai bakoitzeko. Arazo egoera hori abiapuntu eta ikasketa eragile izango da, proposatuko den unitate didaktikoetariko  baterako programazio didaktikoaren edukien sekuentziazioa ezartzean. Arazo hitza zen  gehien nahasten ninduena… zer esan nahi du arazoak? ordenagailuak ez dabiltzala? wiifia hipermegamotel dabilela? Gure gelak txikiak direla eta ez dugula lekurik taldetan lan egiteko? Mikel neska lagunak utzi duela eta kontzentratu ezinik dabilela? Maria lodi dagoen kontuarekin tematurik dagoela eta ez duela ikasteko gogorik? Abdel kostata moldatzen dela euskaraz?

Bada, ez. Berritzeguneak emandako formazioaren arabera ARAZO-EGOERAK euskararen irakaskuntzan aspaldidanik ERRONKA moduan, EGOERA KOMUNIKATIBO ERREAL moduan egiten ditugunak dira… Hau da ezer berririk,ez. Horrek zer suposatzen du? Bada egiten ari ginena txukun erredaktatu eta biltzeari ekin behar geniola, besterik ez. Lan burokratikoa esango lukete batzuek, sistematiazioa eta praktika onak besteek…

Bueno, ba horra hor DBHko 1. mailan urtarrilean egindako ARAZO-EGOERA, laster barru emaitza ikusgai izango da. Nahi duenak, nahi duen moduan erabil dezake, librea da. Hori bai, iruzkintxo bat bota blog honetan, poztuko nintzateke… inork irakurtzen ez duen sentsazioa arintzen lagunduko lidake…

ARAZO-EGOERA IKUSTEKO SAKATUHEMEN

 

UNITATE DIDAKTIKOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN

ALFONBRA GORRIA

ekaina 11, 2015

https://i1.wp.com/www.impactony.com/wp-content/uploads/2014/10/hollywood.jpgHemen dugu HIPI-GELAkoek egindako pelikula mutua!!!!! Hemendik Oscarretara joango direla bistan dago, filma primeran geratu zaielako. Argazki makina arrunta, Movie Maker programatxoa eta irudimena besterik ez da behar. Horregatik zuek ere saiatzen animatzen zaituztegu!!!!

KONPARAZIOA HIPI-GELA

ekaina 9, 2015

Proiektu honetan KONPARAZIOA jorratu dugu, hainbat ariketa egin ondoren, ikasle bakoitzak kontrajarriak diren gaiak hartu ditu eta bere iritzia azaldu du.

 

 

 

 

KOMIKIA HIPI-GELAN

maiatza 28, 2015

Ikasturtea amaitzear dagoen  honetan, egindako lanari nolabait ere agurra egiteko ospakizun moduko bat egin behar genuela bururatu zitzaigun lehengo astean HIPI-GELAN.
Ikasleak gela honetara oso pozik datozela esan beharrik ez dago, guztiz gauza praktikoak eta atseginak egiten ditugu, eta gainera… ez dago azterketarik!!!
Zer egingo dugu, Txaro? Merendola? Pelikula? Bada ez, KOMIKI bat egingo dugu! KOMIKIA????? baina hori lana da, eta nik ez dakit marrazten!!!
Bada komikia egiteko gosaltzera gonbidatuko zaituztegu, gidoia eta elkarrizketak idatzi, argazki batzuk aterako ditugu, eta CHOGGER programa erabilita gure komikia osatuko dugu.

Programaz zer esango dugu, bada,gure uste apalean oso ona ez dela; ez du uzten egindako lana berreditatzen , motel doa… baina beno, egin egin dugu.

Datorren ikasturtera arte!!!!

Page0001

NIRE IZENA …… DA ETA HARRO NAGO!

otsaila 28, 2013

DBHko 2yko neska-mutilak beren izenaren istoria azaltzera etorri dira. Hemen erakusgarri beren lanen emaitza.

NIRE IZENA

HAU DUK UMOREA!

martxoa 6, 2012

Miren H, Irantzu eta TxaroInauteriek utzitako aztarna-edo izango da seguruenik, baina 2. DBHkoak oso umore onez etorri dira aste zuriko oporraldien ostean. Ondo merezitako oporrak genituen, gabonetatik aurrera gogor lan egin ondoren… Pozik eta umoretsu txisteak kontatzeari ekin diogu gelan, eta batzuuk oso txarrak baziren ere ( horretan ere mailak eta mailak daude), ondo pasa dugula esan dezakegu, eta hori ez da gutxi!

Horra hor 2. mailakoen lana, gozatu!

2z

View more PowerPoint from txaroberriz

LABURRA BAINA…

urria 2, 2011


Ia konturatu gabe joan zaigu uda; ekainean liburuak apalategian utzi, ordenagailuak amatatu, eta di-da batean, denboraren tunela inoiz baino laburragoa balitz bezala, hemen gaude berriro ere. “Zelan uda?” izan da denon ahotan hasierako egunotan ibili den galdera; eta askoren erantzuna “laburra baina…”, eta baina horri mila izenondo gehitu zaizkio.

Bada, ideia honetatik abiatuta ekin diogu kurtso hasierako lehenengo lanari. DBHko 2.mailakoek beren uda kontatu behar ziguten “Laburra baina…” izenburupean. Debekaturiko adjektibo batzuk eman genizkien: polita, dibertigarria, entretenigarria, ona, zoragarria… ( haiek gehien erabiltzen dituztenak, zer esanik ez!) eta izenburua osatu ondoren, beren bizipenak kontatu dizkigute.

Horra hor emaitza 11-12 ikasturteko lehenengo sarrera
honetan:


%d bloggers like this: