Posted tagged ‘DBH 1. maila’

PELIKULA MUTUA hipi gelan

ekaina 9, 2015

Irailean IRALEN egon nintzen. Bost aste zoragarri izan ziren, ia ia ahazturik ditudanak. R-700 egiteko aukera izan nuen, hizkuntza gaitasuna gelan lantzeko estrategiak aztertu genituen. Sandorrek, bertoko irakasle batek, IKT-ak hizkuntzetako geletara eramateko hainbat proposamen egin zizkigun.  Bere bloga bisitatzea gomendatzen dizuet, Artatzuinfor izenekoa. Hauetariko bat pelikula mutua grabatzea izan zen. Irudimena, segapotoa eta movie maker programa besterik ez genuen behar

Hasteko argitu behar dut gure ikasle askok eta askok inoiz ez dutela pelikula mutua ikusi, beraz, zer den ez dakite. Bestetik zuri-beltzari molabaiteko mesfidantza diote, normala da, atzo goizean jaiotakoak dira… Baina, harrigarria izan da, zeinen ondo onartu duten HIPI-GELAKO ikasleek proiektu hau egiteko proposamena.

Lehendabiziko egunean pelikula mutu batzuen zatiak ikusi ondoren   ( barre galantak bota zituzten eta “zaharra” denari bere balioa aitortu zioten), beren ezaugarriak aztertu genituen. Sentsibilizaioa primerakoa izan zen, bigarren egunean lanari ekiteko irrikaz heldu baitziren…

Txantiloi batzuk prestatu nituen filmaren gidoia, pertsonaiak eta abarren nondik norakoak zehazteko, eta… lanera!!!

https://i1.wp.com/images.e-deala.com/600070/002.jpg

 

Pelikula mutua- Txantiloiak

Hurrengo OSCARretan alfonbra gorrian egongo al gara? batek daki!

Laster emaitza ikusteko aukera izango duzue.

HASIERA EMATEKO

maiatza 21, 2010

Aste hauetan beldurrezko narrazioak jorratzen aritu gara, eta zein hasiera hobea blog honetarako gure ikasleen lanak baino. Horra hor DBHko lehenengo mailan egindako lana. Ikusi, gozatu eta ez ahaztu zuen komentarioak egiten.


%d bloggers like this: