Posted tagged ‘asmakuntza harrigarriak’

Bazenekien nork asmatu zuen?

urria 24, 2012

Zenbait asmatzailek ospe handia dute gure artean, eskolan ikasten dugu penizilina, telefonoa,itsaspekoa nork asmatu zituen. Baina eguneroko gauza arruntek inguratzen gaituzte, eta inoiz ez diogu geure buruari  galdetzen nork asmatu zituen, normaltzat ditugu neurri handi batean.

Ba 2yko ikasleak horrelako zenbait objekturen asmatzaileen atzean ibili dira, guk jakiteko nork asmatu zuen, esate baterako bizikleta, telebista, pen-driverra, eta abar. Hona hemen emaitza

Advertisements

Bizklipantinoak

urria 13, 2010

Nork asmatu zituen klipak? Galdera nortzuek izango zen. Bizantziarrek asmatu zituzten eta kobrezkoak ziren.

V.mendean bizantziarrek kobrezko klipak asmatu zituzten, baina oso garestiak zirenez soilik dokumentu inperialetan erabiltzen ziren.1867.urtean Samuel B. Fayk eguneratu zuen etiketak eta ehunak lotzeko.1887.urtean Erlman J. Wrightek  gaur egungoak bezalako klipak egin zituen paperak lotzeko. Alanbrezko lehen klipak The Gem Manufacturing Company fabrikak egin zituen 1890.hamarkadan.Gaur egun klipak asko erabiltzen dira garrantzi handirik eman gabe. 

ASMAKUNTZA HARRIGARRIAK.TXIADAMSKLEA. Ander Txabarri

urria 6, 2010

Txiklea mastekatzen den gozokia da, eta ahoarekin puztuz, puxika bat egiteko erabiltzen dena. Zapore askotako txikleak daude. 1855ean, Vincent Geoffrion Hughesek lehenengo txiklea asmatu zuen,Ameriketako Estatu Batuetan. Hasieran sortu zuen txiklea, itsaskorregia zen, eta hainbat saiakera egin bazituen ere, ez zuen lortu gai izango zen produktua sortzea. Bere enpresak 1908an porrot egin zuen, eta hiru urte beranduago txiklea merkatuan saltzen saiatu arren, ez zuen arrakastarik izan. 1871ko otsailean Thomas Adamsek lehen txiklea merkataratu zuen.

ASMAKUNTZA HARRIGARRIAK

urria 6, 2010

Badakizu nork asmatu zuen hortzetako eskuila? eta hortzetako pasta? Noiz erabili zen lehendabiziko aldiz tipexa?  eta paperezko muki-zapiak? Noiztik dago gure artean velkroa?…

Gaur egun ohiko objektutzat ditugunak guztiz arrotzak ziren gure aiton-amonentzat. Bada, aste honetan 2. y mailako ikasleek asmakuntza harrigarrien historia ikertzeari ekin diote. Datozen egunotan haien ikerketen berri izango dugu. Erne egon!


%d bloggers like this: