Posted tagged ‘ahozkoa’

GURE OPORRAK

abendua 4, 2016
9770206886_2f4b90fcdd_z-2

Irudia:©Hilts UK. Creative Commons

 

Nahiz eta oporrak apur bat urruti ditugun, oraindik ere ez ditugu ahaztu, hain izan dira onak uda honetan bizitako momentuak… Horregatik hiruhileko honetan ahozko aurkezpenerako landu dugun gaia GURE OPORRAK izan da. Klasekideei oporrak non eta nola pasatu ditugun kontatu diegu eta gure lanekin aurkezpen hau egin dugu zuek ere ikusi ahal izateko. Behean google maps-en bidez opor lekuen kokapen zehatza topa dezakezue. Bidaia on…

 

GURE AUDIO IPUINAK

martxoa 1, 2016

3. mailakoek idatzitako ipuinak irakurri ondoren, oraingoan audio ipuin moduan ere gozatu ditzakegu. Lan ederra benetan!

EUSKAL TXAKUR ARRAZAK

azaroa 30, 2015

Berger_des_PyrénéesBigarren ebaluazio honetan  Euskal Txakur arrazei buruzko proiektua egingo dugu. Bi motatako ekintzak burutuko ditugu. Alde batetik euskal arrazei buruzko erakusketa egingo duzue hormairudi batzuen bidez. Bestetik talde bakoitzak beste taldeei bere arrazari buruzko ahozko azalpena egingo die gelan power point baten laguntzaz.

Proiektu honetarako taldetan arituko gara. Hona hemen lan proposamena:

  • Gela lau taldetan banatuko dugu. Talde horietariko bakoitzari txakur arraza bat egokituko zaio.
  • Ondoko linkean txakurrari buruzko informazioa bilatuko duzue. Beste webgune batzuetako informazioa ere arakatu ahal duzue, berau gero informazio iturrietara gehituta.

TXAKUR ARRAZAK INFORMAZIOA

  • Jarraian, bildutako informazioarekin txantiloia beteko duzue. Informazioa gure hitzekin azaldu behar dugu, helburua denon ulertzeko moduko azalpena ematea baita.

TXANTILOIA

  • Informazioa batutakoan, kartulinazko hormirudia osatuko duzue. Bertan txakur arrazaren informazioaz gain irudiak ere jarriko dituzue.
  • Azkenik ahozko azalpena egiteko power point bat osatuko duzue. Gogoratu power point hau gure ahozko azalpenari laguntzeko tresna dela, eta ez duela bertan informazio guzti-guztia agertu behar, baizik eta ahozkoari lagunduko dioten oinarrizko ezaugarriak.
  • Proiektua gelan burutuko dugu, baina egunero egindakoa Drivera igotzea eta taldekideekin konpartitzea aholkatzen da, horrela etxetik ere lan egin ahal izango duzue, denok batera,  nahi izanez gero.

Animo, eta hiru, bi, bat… LANERA!!!!!

 

 

IÑAKI FRIERA

otsaila 10, 2012

DBHko 2. mailako ikasleek 2. ebaluazioan Ahots Isilduaren Bahiketa liburua irakurri dute, eta otsailaren 13an egilearekin, Iñaki Frierarekin, egoteko aukera izango dute.

Idazleari harrera egiteko, liburua irakurtzeaz gain, zenbait lan burutu dituzte 2. mailako ikasle saiatu hauek. Hasteko oso galdera interesgarriak prestatu dituzte, gazte hauen jakin-mina oso handia da-eta! Idazlearen biografia egiteko VOKI izeneko erreminta erabili dute, eta oso aurkezpen polita geratu zaie. Tresna hau orain dela gutxi deskubritu genuen IRALEko blog baten  bitartez, eta  eskola 2.0 rako oso tresna erabilgarria da.

Azkenik, Iñaki Frierari jolas bat proposatu nahi diote gure ikasleek: bere zenbait liburutatik ateratako pasarteekin biodeoak egin dituzte, eta idazleak zein liburu diren asmatu behar izango du.

Hona hemen ikasleen lanak, Iñakiren gustukoak izango al dira?

ENTZUNBLOGA

urtarrila 19, 2011

Gueñes BHIk literatura bultzatu nahi du ENTZUNBLOGA orriaren bitartez.Honetan ikasleek haien gustuko olerkiak eta pasarte literarioak grabatu eta entzun ahal izango dituzte. Aurrerantzean, beraz, erronka polita dugu: gure ikastetxean 100 ikasletik gora daude, haietariko bakoitzak ikasturtean zehar hiru lan grabatzen baditu, nolako entzuketa-basea lortuko genuke bi ikasturtetan, eta hirutan?… Altxor ederra osatuko dugu denon artean, ezta?

Emaitza datozen asteotatik aurrera ikusgai izango da, baina ekin baino lehen, hona hemen grabatzeko zenbait aholku:

SALTZEN, SALTZEN

azaroa 18, 2010

Krisi garaian geundela gogoratzen ziguten DBHko 4. mailako ikasleek duela aste batzuk. Salmenta tekniketan trebatu beharra dute, beraz, gabon hauetan supermerkatu eta dendetan. Bada, 2y taldekoek teknika horiek zertan datzaten ikertzeari ekin diote aste honetan… Bezeroak erakartzeko eta irabaziak handitzeko hainbat amarru ikusi ostean, publizitatearen lenguaia aztertzen jardun dute. Azkenik  haien publizitate iragarkiak asmatzen ere ausartu dira.

BRIKOMANIA

Iraila 21, 2010

Beno, hemen gaude berriro ere. Ikasturte berria eta aurpegi berri asko ere. Iaz gurekin egon ziren irakasle batzuk ez dira itzuli aurten, berriak heldu dira haien ordez. Beste alde batetik ongietorria egin behar diegu lehenengo mailako ikasleei; aurrean dituzten lau urteetan asko ikastea eta ongi pasatzea opa diegu.

Institutuan, aurpegiez gain, beste gauza batzuk ere aldatu dira. Familia gero eta handiagoa da, eta ia ia ez gara sartzen… Hezkuntza Departamentuan IKEAko iragarkiekin bat datozela argi utzi digute:  “donde caben dos, caben tres” eta moduloak jarri dizkigute patioan.

Klaseko lehen eguna heldu zen, eta artean gauza asko konpontzeke. Horregatik brikolaje apur bat egiten jarri ditugu DBHko 2. mailakoak, ea zerra, mailuak eta bihurkinak hartuta institutua ikasturte hau gustura pasatzeko egokitzen diguten!


%d bloggers like this: