Posted tagged ‘2. maila’

GUTUN ZOROAK

ekaina 2, 2015

Proiektu hau burutzeko ESKAERA GUTUNA aztertu dugu. Bere ezaugarriak gogoratzeko, egin itzazue ondorengo ariketak

gutuna

 

SAKATU HEMEN ARIKETAK EGITEKO

 

 

Jarraian ORRI BIRAKARIA deritzon teknika kooperatiboa erabilita taldean eskaera gutun zoroa idatzi behar duzue. Orri birakaria egiteko, oinarrizko taldeak osatuko ditugu. Talde bakoitzak gutun aukera bana hartuko du. Jarraian taldeko kide bat gutuna idazten hasiko da “orri birakarian” eta aldamenean duenari emango dio gero, hark ere bere zatia idatz dezan. Horrela jarraituko da guztiek beren zatia idatzi arte. Behin gutuna amaituta, beste buelta bat emango zaio orri birakariari zuzenketak egiteko. Komenigarria da beste batek egin duenaren zuzenketa egitea, ez norberarena. Azkenik, gutuna garbira pasatu.

Baina zer da eskaera gutun zoroa? Bada, jarraian agertzen diren gaietariko bat aukeratu eta jakingo duzue!


A AUKERA NORI: Urkullu lehendakariari

ZER ESKATU: Asteko egunak aldatzeko. Bi lan egun eta bost jaiegun.


B AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari

ZER ESKATU: Azterketak kentzeko


C AUKERA: NORI: Rajoy Presidenteari

ZER ESKATU: Ikasleek 200 euroko soldata kobatzeko


D AUKERA: NORI: Gueñeseko alkateari

ZER ESKATU: Udaberrian ikasle alergikoek klasera joan behar ez izatea, eta konbalidatuta izatea.


E AUKERA: NORI: Ingurugiro Sailburuari

ZER ESKATU: Negu eta udazkenari bina hilabete kendu, eta uda zazpi hilabetekoa jartzeko.


 

F AUKERA: NORI: Institutuko zuzendariari

ZER ESKATU: Jantokiko menuan astero elikagai hauek egoteko: hanburgesa, pizza, donutsak, palmerak eta koka-kola


G AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari.

ZER ESKATU: DBHko maila guztietan “bideojolasak”deritzon ikasgaia jartzeko.


 

H AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari

ZER ESKATUTU: goizeko jolasordua ordu eta erdikoa izateko.


I AUKERA: NORI: Ondoarroako arrantzale kofradiako buruari

ZER ESKATU: arraina ez zaizu gustatzen, eta mesedez arraina beharrean saltxitxak arrantzatzeko eskatu.


 

J AUKERA: NORI: Institutuko ikasketa buruari

ZER ESKATU: Institututan siesta egiteko gela bat prestatu.

 

METAMORFOSIA

martxoa 18, 2011
Goiz batez, Gregorio Samsak, amesgaizto baten ondoren esnatu zenean, zomorro ikaragarri bihurturik ikusi zuen bere burua. Bere bizkarrezurraren oskol gogorraren gainean zegoen etzanda eta , burua altxatzean, bere sabel ilunaren soslai konkorduna ikusi zuen, zenbait gogordura ganbilek alderik alde gurutzatua. Sabelalde biribiltsu hark nekez eusten zion beheraino iristatzekotan zegoen ohazalari. Hainbat hanka, ezin meheagoak haren lehengo bernen aldean, hara-hona zoroan mugitzen ari ziren haren begien aurrean.
-Zer gertatu ote zait?

Literaturaren historian hau baino hasiera kitzikagarriagorik ez  dagoela argi dago, hala aitortzen dute gure ikasleek ere. Hasiera honek, beraz, bidea emango digu hurrengo lanari ekiteko: 2. DBHko ikasleak Gregorio Samsaren azalean jarri beharko dira, eta beren metamorfosia mundu osoari erakutsi. Horretarako goian azaldutako pasartea oinarritzat harturik, askatasun osoa izango dute nahi duten animalia edo zomorroa aukeratzeko.

Lan honen bidez deskribapen testua jorratzeaz gain, narrazioaren “girotzea”  ere praktikoki jorratu  nahi dugu. Gure idazleak martxan daude…3,2,1…prest!


KX!ZL HRTIK?

urtarrila 30, 2011

Gaur etengabe ikusten ditugu gure gazteak mobilari begira, SMSak bidaltzen,  teklak gora eta teklak behera. Aditu katastrofistaren batek , gehiegizko erabileraren erruz, gazteen hatzamarretan aldaketa genetikoak gertatuko zirela ere esan zuen, duela ez asko… Kontua da SMSa gure bizitzen parte bilakatu dela azken aldian, ez bakarrik gaztetxoen bizitzan, eta ez bakarrik aisialdirako. Gero eta ohikoagoak dira banketxeek edota beste edozein erakundek bidaltzen dizkiguten mezuak. Matti Makkonnenek SMSak asmatu zituenean agian ez zuen aurreikusi hainbesteko arrakasta izango zuenik. Baina hemen daude, eta ezin ezikusiarena egin!

2. mailako ikasleek gaian benetako adituak direla erakutsi digute, ea sms hauek ulertzeko kapazak garen!

SALTZEN, SALTZEN

azaroa 18, 2010

Krisi garaian geundela gogoratzen ziguten DBHko 4. mailako ikasleek duela aste batzuk. Salmenta tekniketan trebatu beharra dute, beraz, gabon hauetan supermerkatu eta dendetan. Bada, 2y taldekoek teknika horiek zertan datzaten ikertzeari ekin diote aste honetan… Bezeroak erakartzeko eta irabaziak handitzeko hainbat amarru ikusi ostean, publizitatearen lenguaia aztertzen jardun dute. Azkenik  haien publizitate iragarkiak asmatzen ere ausartu dira.

Bizklipantinoak

urria 13, 2010

Nork asmatu zituen klipak? Galdera nortzuek izango zen. Bizantziarrek asmatu zituzten eta kobrezkoak ziren.

V.mendean bizantziarrek kobrezko klipak asmatu zituzten, baina oso garestiak zirenez soilik dokumentu inperialetan erabiltzen ziren.1867.urtean Samuel B. Fayk eguneratu zuen etiketak eta ehunak lotzeko.1887.urtean Erlman J. Wrightek  gaur egungoak bezalako klipak egin zituen paperak lotzeko. Alanbrezko lehen klipak The Gem Manufacturing Company fabrikak egin zituen 1890.hamarkadan.Gaur egun klipak asko erabiltzen dira garrantzi handirik eman gabe. 

ASMAKUNTZA HARRIGARRIAK.TXIADAMSKLEA. Ander Txabarri

urria 6, 2010

Txiklea mastekatzen den gozokia da, eta ahoarekin puztuz, puxika bat egiteko erabiltzen dena. Zapore askotako txikleak daude. 1855ean, Vincent Geoffrion Hughesek lehenengo txiklea asmatu zuen,Ameriketako Estatu Batuetan. Hasieran sortu zuen txiklea, itsaskorregia zen, eta hainbat saiakera egin bazituen ere, ez zuen lortu gai izango zen produktua sortzea. Bere enpresak 1908an porrot egin zuen, eta hiru urte beranduago txiklea merkatuan saltzen saiatu arren, ez zuen arrakastarik izan. 1871ko otsailean Thomas Adamsek lehen txiklea merkataratu zuen.

ASMAKUNTZA HARRIGARRIAK

urria 6, 2010

Badakizu nork asmatu zuen hortzetako eskuila? eta hortzetako pasta? Noiz erabili zen lehendabiziko aldiz tipexa?  eta paperezko muki-zapiak? Noiztik dago gure artean velkroa?…

Gaur egun ohiko objektutzat ditugunak guztiz arrotzak ziren gure aiton-amonentzat. Bada, aste honetan 2. y mailako ikasleek asmakuntza harrigarrien historia ikertzeari ekin diote. Datozen egunotan haien ikerketen berri izango dugu. Erne egon!


%d bloggers like this: