JOKOEN BIDEZ IKASTEN

Posted apirila 19, 2016 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: OROKORRA

Tags: , ,

Zekiz20160419_110203kiokeen, liezaioke, gintezkeen … nork ikasiko ditu horiek? Bada, egia da… Aditz hauek oso gutxitan erabiltzen ditugu, oso maila jasoan ez bada. Hala ere gureak dira, eta egon badaudela ikasi behar dugu. Gainera, behin hartara jarrita, berehala konturatzen gara aditzok oso egitura logikoa dutela.
Egun hauetan, paradigmak aztertu ondoren “Antzara Jokoa”-ren itxura duen joko bat diseinatzeari ekin diogu. Talde bakoitzak forma arraro horiek erabiltzeko esaldiak asmatu behar zituen eta “ hutsuneak bete” egitura emanez, tableroan kokatu. Adituek diotenez, jolasa bera diseinatzen jolasten baino gehiago, edo jolasten bezain beste, bederen, ikasten da.

Gero tableroak elkarri trukatu eta jolasteari ekin diogu. Fitxei sua atera diegu ahalerari errepaso bikaina eginez! A! eta arau garrantzitsu bat: erdarar az aritzen zenak kale egiten zuen eta 1. kasillara!

20160419_110148

20160419_110127

20160419_11002820160419_110013

20160419_110022 20160419_110003

Advertisements

GURE AUDIO IPUINAK

Posted martxoa 1, 2016 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: AHOZKOA, DBH 3. MAILA

Tags: , , ,

3. mailakoek idatzitako ipuinak irakurri ondoren, oraingoan audio ipuin moduan ere gozatu ditzakegu. Lan ederra benetan!

ATEAK ZABALIK!!!!!

Posted otsaila 18, 2016 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: DBH 2.MAILA

Tags: , ,

Hona hemen DBHko 2. mailako ikasleek Lhko 6. mailakoei idatzitako gutunak. Proiektu hau egiteko Prest-gara B32 ikastaroan sortutako unitate didaktikoa erabili dugu. Helburu komunitakibo argia du: 6. mailakoekin harremanetan egitea, institutua nolakoa den kontatuz. Hurrengo egunetan, 6. mailakoek irakurri ondoren elkarreragina egotea espero dugu. Ikasleak irrikaz baitaude beraien iruzkina irakurtzeko. Ikus dezagun!

ateak zabalik

HEMEN DAUDE GURE IPUINAK

Posted otsaila 2, 2016 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: Uncategorized

Gure Ipuinak.

GURE IPUINAK

Posted abendua 14, 2015 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: DBH 3. MAILA

Pasa den ikasturtean herri ipuinen gaiari ekin zioten 2. DBHko ikasleek. Ipuin klasikoak irakurtzeko eta entzuteko aukera izan genuen… Martin txiki eta jentilak, Makilakixki, Nekazari behartsua eta Galtzagorriak… oinarritzat hartuta haien ezaugarriez jabetzeko aukera izan genuen.
Bada, orain iaz ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera heldu zaigu HERRI IPUINAK proiektuarekin.  Proiektu hau LHko 1 eta 2. mailakoekin partekatzeko pentsatuta dago.

Izan ere,ebaluazio honetan 3. mailako ikasleek proiektua burutzeko urrats hauek jarraituko dituzte:
*Lehenik herri ipuinen ezaugarriak berrikusiko ditugu

* Gero,  idatziko dugun ipuinaren gidoia, nondik norakoa, zehaztuko dugu.FITXA HAU  lagungarria izan daiteke.

*Jarraian, ezaugarriok kontuan izanda, taldeka ipuinaren zirriborroa idatziko dugu. Idazterakoan ondoko materialak  kontuan izango ditugu.

IPUINA– KONTROL ZERRENDA

Herri ipuinen formulak

*Ipuina zuzendu eta gero, bi formatotan argitaratuko ditugu.

  • Batetik, IPUIN BILDUMA osatuko dugu, issuu edo calameora igota.
  • Bestetik ipuina irakurri egingo dugu, eta sakeleko telefonoarekin audioa grabatuko dugu. Egokiak diren irudiak bildu eta gero AUDIO IPUINA sortuko dugu, movie makerren bidez.

*Produktu hauek blogera igoko ditugu eta Lehen Hezkuntzako ikasleei eskeiniko dizkiegu irakurri edo entzuteko. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek audio ipuinak entzun ahal izango dituzte, beraien irakurtzeko trebetasuna oraindik ez baitago oso garatuta. 2. mailan, ordea, entzuteaz gain irakurri ahal izango dituzte.

 

EUSKARAREN EGUNA

Posted abendua 3, 2015 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: DBH 4. MAILA

Tags: , ,

GURE GELAKO HEROIAK

Posted abendua 3, 2015 egilea: ERETZA BERRI IKASTETXEAREN DBHko EUSKARA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Kategoriak: AHOZKOA, DBH 3. MAILA

Tags: , , ,

Orain direla aste batzuk egunkari baten suplementoan irakasle bati egindako elkarrizketa irakurri nuen. Ez zen edozelako irakaslea, Europa mailan irakaslerik onenaren saria eman dioten maisua baizik. Eta sariok nola ematen diren oso ondo ez badakit ere, berak esandakoak oso zentzuzkoak iruditu zitzaizkidan, zentzuzkoak eta argigarriak.

Hark, esate baterako, esaten zuen, goizero bere eskola txikian klaseak hasten zituela ikasleek egindako ekintza onen bat komentatzen: Nork egin zuen atzo zerbait komentatzeko modukoa? galdetzen zien, eta egunero egoten zela ikasleren bat bere “ekintza ona” kontatzeko prest.  Inoiz ere ikaslea entzun ondoren aulki batera igo zedin eskatu ziola eta guztiek txalotu egiten zutela. Ikasle hori, zer esanik ez, pozik eta gustura sentitzen zen, eta gelan lankidetza eta eskeroneko giroa nagusitzen zen. Polita eta erraza, ezta?

Egia da batzuetan eskolak ez dituela “ongi egindakoak” behar beste azpimarratzen, sarritan gehiago zentratzen gara “okerretan”, “zuzendu beharrekoetan” “bai,baina…-etan”, eta maisu on horren filosofiari jarraituta, neuk ere nire gelako “heroien” istorioak entzun nahi izan ditut.

Proiektu hau ahoz gauzatu behar izan dute ikasleek: EGUN HARTAN NEURE BURUAZ HARRO SENTITU NINTZEN izenburupean, ikasle bakoitzak harro sentiarazi zuen pasadizoren bat kontatu behar zuen. Astebete zoragarria pasa dugu klasekideen anekdotak entzuten, eta zin dagizuet nik ezer esan gabe istorio guztiak txalo artean amaitu direla.

Ahozkoak ez ditugu grabatu, baina proiektu polit honen lekuko gisa, horra hor ahozkoari laguntzeko egindako idazlanen bilduma

Sin título


%d bloggers like this: