Archive for the ‘Uncategorized’ category

GURE OPORRAK

abendua 4, 2016
9770206886_2f4b90fcdd_z-2

Irudia:©Hilts UK. Creative Commons

 

Nahiz eta oporrak apur bat urruti ditugun, oraindik ere ez ditugu ahaztu, hain izan dira onak uda honetan bizitako momentuak… Horregatik hiruhileko honetan ahozko aurkezpenerako landu dugun gaia GURE OPORRAK izan da. Klasekideei oporrak non eta nola pasatu ditugun kontatu diegu eta gure lanekin aurkezpen hau egin dugu zuek ere ikusi ahal izateko. Behean google maps-en bidez opor lekuen kokapen zehatza topa dezakezue. Bidaia on…

 

HEMEN DAUDE GURE IPUINAK

otsaila 2, 2016

Gure Ipuinak.

HEMEN DAUDE GUTUN ZOROAk !!!!!

ekaina 9, 2015

2. DBHkoek  beti bezain zintzo ekin diote lanari, eta ORRI BIRAKARIA metodologia kooperatiboa erabilita sortu diztuzten eskaera gutunak ikusgai ditugu.

2. MAILAKOAK ASMATZAILE

urria 24, 2014

Ikasturte berria hasi da, eta berandu bada ere hona hemen 2. mailakoek egindako lehen lana. Aurten testu tipologiari gogor ekingo diogu: lehendabiziko honekin deskribapen testuak aztertzen aritu gara su eta fuego. Emaitza ikusgai:

NIRE IZENA …….. DA, eta harro nago!

urtarrila 9, 2013

Pertsona orok izena du, eta izen hori arrunta izan arren, daramanarentzat beti izaten da berezia. Nahiz eta milaka Nerea, Ane, Iker edo Jon egon, haietariko bakoitza bakarra eta berezia da. Horregatik oso gutxitan entzuten dugu lagun batek bere izena aldatu duNIRE IZENAela, eta entzuten dugunean oso izen xelebreak izaten dira!

Horren frogatzat 1. eta 2. mailako ikasleei egin diegun galdera: Nork aldatuko luke izena? inork ez.

Agian beraiek ez dakite, baina aita edo ama garenok ederki dakigu izen bakoitzaren atzean milaka ilusio eta burutazio badaudela. Semea edo alaba sabelean sentitzen dugunetik hasten gara jarriko diogun izena aukeratzen, eta ez pentsa aukeraketa erraza denik!

Antzinean aitite, amama, osaba batena edo aitapontekoarena jartzen ziren maiz. Gaur egun, ordea, askatasun handia dugu izena aukeratzeko, eta horrek lanak ematen dizkigu… onena, egokiena aukeratu nahi izaten dugu. Baina zeinahi aukeratuta ere, izen hori berezia izango da beti, bai daramanarentzat, bai jarri zuenarentzat ere. tratu ona

Gueñes BHIn goitizenekin amaitzeko kanpaina bat egiten ari gara. Gure izena hain berezia bada, zergatik erabili beste bat, are gehiago beste hori iraingarria gertatu ahal bazaigu…Kanpaina hau Tratu Ona suspertzeko egitasmoaren barnean dago, eta Euskara Departamentuan ondoko ekintza proposatu diegu gure ikasleei: KONTAIGUZU ZURE IZENAREN ISTORIOA!

Hau dela eta 1. eta 2. mailako ikasleak jo eta ke hasi dira lanean , familiari galdetzeko nola aukeratu zuten izena; noiz, zergatik hori eta ez beste bat, noren omenez…Gero ahozko aurkezpena egingo dute gelaren aurrean, beren izena defendatzeko eta goitizenekin amaitzeko.

Beren istorioak laster ikusgai!

KAFKAREKIN JOLASTEN

urtarrila 9, 2013

Kafkarekin jolasten

GURE INSTITUTUA

azaroa 7, 2012

Gure institutua ez da handia, hori edonork daki; are gehiago, oso txikia da. Hala ere, nahiz eta batzuek ez ezagutu, baditu txoki ezkutu eta interesgarri batzuk.
Aste hauetan 4. mailako ikasleei Argik, euskara irakasleak, gida turistikoa sortu behar zutela propostu zien… eta neska-mutiko hauek ezin originalagoak direnez… zer okurritu eta institutuko txoko ezkutuen gida turistikoa egitea bururatu zitzaien!


%d bloggers like this: