Archive for the ‘OROKORRA’ category

JOKOEN BIDEZ IKASTEN

apirila 19, 2016

Zekiz20160419_110203kiokeen, liezaioke, gintezkeen … nork ikasiko ditu horiek? Bada, egia da… Aditz hauek oso gutxitan erabiltzen ditugu, oso maila jasoan ez bada. Hala ere gureak dira, eta egon badaudela ikasi behar dugu. Gainera, behin hartara jarrita, berehala konturatzen gara aditzok oso egitura logikoa dutela.
Egun hauetan, paradigmak aztertu ondoren “Antzara Jokoa”-ren itxura duen joko bat diseinatzeari ekin diogu. Talde bakoitzak forma arraro horiek erabiltzeko esaldiak asmatu behar zituen eta “ hutsuneak bete” egitura emanez, tableroan kokatu. Adituek diotenez, jolasa bera diseinatzen jolasten baino gehiago, edo jolasten bezain beste, bederen, ikasten da.

Gero tableroak elkarri trukatu eta jolasteari ekin diogu. Fitxei sua atera diegu ahalerari errepaso bikaina eginez! A! eta arau garrantzitsu bat: erdarar az aritzen zenak kale egiten zuen eta 1. kasillara!

20160419_110148

20160419_110127

20160419_11002820160419_110013

20160419_110022 20160419_110003

Advertisements

AMAITU DA!!!!!!

ekaina 24, 2015

Gero eta arinago pasatzen zaizkit kurtsoak. Egia esan, ez dakit seinale ona izango den…Bizitza arinegi doa! Baina,beno, ba …horixe, urte polita izan dela, oso ondo egon garela, eta uda ona paaaasaaaaa. Zuek eta gurasoek, haiek ere,berea izan dute-eta.

MUAK, MUAK eta irailera arte!

TALDE ELKARRERAGILEAK

martxoa 4, 2015

Bigarren urtea da Eretzaberri IPIn talde elkarreragileak egiten duguna. Pasa den ikasturtean hasi ginen, eta aurten ere 1. eta 2. mailan egiten jarraitu dugu. Zenbait irakasleren ekimenez hasi ginen, era autodidakta batez, hasieran beldurrez eta zalantzatan, baina emaitzak erabat harrituta utzi (eta uzten) gintuenez, sistematizatzen saiatu gara.

Talde elkarreragileak, momentuz, aldez aurretik gelan jorratutakoa sendotzeko asmoz erabiltzen ditugu. Horregatik kontrol edo azterketa baten bezperatan egiten saiatzen gara. Gela lauzpabost taldetan banatzen dugu, talde heterogeneoak betiere, eta beste hainbeste jarduera planteatzen ditugu.

Jarduerak anitzak dira, hizkuntzaren dimentsio desberdinak lantzen dituztenak: ulermena, entzumena, mintzamena, gramatikaren inguruko hausnarketa…Teorian talde bakoitzean dinamizatzaile bat egon beharko luke, baina errekurtso hori ez dugunez, bi irakasleren artean moldatzen gara.

Jarduerok denboraz mugatzen ditugu, eta denbora agorturik hurrengo jarduerara pasatzen da talde osoa.

Esperientzia honetatik hainbat ondorio atera ditugu. Lehena eta garrantzizkoena da, zalantzarik gabe, ikasleek oso gustura hartzen dutela dinamika hau. Beste alde batetik saioari askoz ere atarramendu handiagoa ateratzen diogu, hots, oso saio eraginkorrak izan ohi dira. Gainera, maila eta ezugarri desberdinak dituzten ikasleak batera eta nahastuta jarririk ere, denek egiten dute lan, beren ezaugarrietatik abiatuta, eta denek ikasten dute zerbait. Hain gaude pozik saio hauekin, ezen guztietan txaloak ematen amaitzen dugun, itsasoz bestaldeko hegaldietan bezala… Hona hemen gure azken bidaian grabatutako bideoa:

 

OSASUNAREN HILABETEA GUEÑES BHIn

martxoa 28, 2012

Martxoan zehar Gueñes BHIko ikasleek Osasunaren Hilabetea deritzon kanpaina burutuko dute. Kanpaina hau PIPE Osasun Proiektuaren barnean dago, eta horretarako mailaz maila hainbat ekintza burutuko dituzte.
Lehenengo mailakoek iragarki kartelak egin dituzte bizimodu osasuntsua izateko animatzearren. Horrela, janari orekatuaren, kirolaren eta, zergatik ez, atsedenaren onurak gogoraziko dizkigute.
Bigarren mailan elikaduraren gaia jorratuko dute, eta jarraibide testuen ezaugarriak aztertu ondoren, bertso batzuen bidez hobeto elikatzeko aholkuak emango dizkigute.
Hirugarren mailan testu literario baten bidez gizarteak osasunaren inguruan ezartzen dizkigun hainbat esterotiporen aurreko jarrera kritikoa garatuko dute, hor argal egotea, depilatzea… agertuko zaikigu.
Laugarren mailakoek “gazteak eta alkohola” gaia jorratuko dute. Honekin loturik bi lan aurkeztuko dizkigute: batetik iritzi artikulu baten bidez, beren ahotsa entzun ahal izango dugu ( debekuak, boteiloia…) Bestetik inkesta bat pasatuko dute ikastetxe osoan zehar gazteon ohiturak aztertzeko, hau da, zein adinarekin hasten den edaten, noiz edaten den, alkohola nola lortzen den…eta emaitzak denoi plazaratuko dizkigute.

Osasunaren hilabetearen lanak laster blogablogamarinelan!

ZEIN HUTSIK DAGOEN HAU! Bigarren atala

ekaina 22, 2011
 
 
Izenburu hau berau erabilita sarrera bat argitaratzen genuen pasa den ikasturteko maiatzean. Eta dena asmatuta dagoela, edo ezer berririk ez dagoela asmatzeko argi izanda, ideia berbera dabilkit egunotan buruan: zein hutsik dagoen hau!. Bai, halaxe da. Apalak badoaz apurka-apurka hustutzen, motxilak gero eta arinago, eta blogak, inoiz baino hutsago.

Lankideen blogak kuxkuseatzen ibili naizela ez dut ukatuko. Ia-ia bi aste pasa dira azken sarrera argitaratu nuenetik, eta konzientzia apur bat arindu nahian, besteak zer egiten ari diren zelatatzeri ekin diot. Buaf! Zelako lasaitua! Haien ekaina nirea bezain idorra, gaitzerdi!

Badirudi 2010-2011 ikasturteak eman behar zituenak eman dituela  dagoeneko. Urteko memoriak, azken azterketen prestakuntzak, oposizioek, eta abarrek dena okupatzen digute, ez dago, beraz, somenerako tarterik.

Blogablogamarinela ez zen sortu gogoetak idazteko tresna bezala, ikasleen lanak erakusteko eta partekatzeko baizik, baina youtuben bideo bat ikusten ari nintzela, aurtengo ikasturtean bizi dudanarekin antz handia zuela iruditu zitzaidan.

Aurten zuzendaritza eta gela konpartitu behar izan ditut, mundu berri bat ezagutu dut, denok ezagutu beharko genukeena, ene ustez; eta hau oztopo- lasterketa izan da niretzat. Nahiko perfekzionistatzat dut neure burua, eta horregatik dexente sofritzen dut askotan;  hala ere, eta nahiz eta ez dakidan azkenean gauzak behar bezala, edo ikastetxe honek merezi duen bezain ondo atera diren, hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet, nirekin lanean aritu zareten guztioi.

Beheko bideoan bezalako amaiera zoriontsua nahi nuke guztiontzako, hemen geratzen garenontzako, baita agian beste bide bati ekitea tokatuko zaienentzako.

CALLEJEROS LITERARIOS

maiatza 30, 2011

Blogge@andoko neskengandik heldu zitzaigun lan proposamen hau. Gure herriko kale aurkibideak aztertu eta idazleen izenak topatu behar genituen bertan. Jarraian, google maps erreminta erabilita ibilbide literarioak egiteko planteatzen ziguten, “Literatura jalgi hadi kalera” lelopean.

Helburua idazleon biografia eta obrak ikasleei helaraztea zen, eta behin apur bat sakonduta, hainbat dokumentu sortzea idazleen inguruan. Proposamena ezin egokiagoa iruditu zitzaigu hasiera-hasieratik, eta Hizkuntza Departamentuan ( euskara, lengua eta ingelesa) lanari ekin genion…

Baina, kale aurkibideak aztertzen ari ginela, lehendabiziko arazoarekin egin genuen topo: gurean ez zegoen ezein idazleri dedikaturiko kalerik! A nolako inbidia Barakaldo, Bilbo, Portugalete edo Gernikakoak aztertzen genituenean! Han Aresti, Bilintx, Etxepare, eta milaka idazle agertzen ziren bitartean, gurean toponimoak ziren den-denak!

Azkenean tranpa apur bat egin eta gero, hiru toponimo aukeratu genituen, eta gure omenaldi propioa egitea erabaki genuen.

Lazkao auzoa Lazkao Txikiren obrari eta biografiari hurbiltzeko erabili dute 4. mailakoek.

Allende kalea, Isabel Allenderen obra aztertzeko aprobetxatu dute 2. mailan.

Aldekoa Taberna aitzakitzat harturik Ignacio  eta Josefina aldekoari buruzko lan bikaina egin dute 2. mailan ere.

Datorren asteetan GUEÑES BHIko ibilbide literarioa argitaratuko dugu Blogge@andon beste ikastetxekoekin batera, baina momentuz, hona hemen 4. mailakoen egindako lanaren aurrerapena:

BLOGABLOGA, URTEBETE GURE ARTEAN

maiatza 20, 2011

Bai, gezurra badirudi ere BLOGA BLOGA MARINELAk bere lehenengo urtea bete du gure artean. Urtebete lan eta ahalegin, 60 sarrera baino gehiago eta ikasle eta irakasle askoren ilusioa; horregatik zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi. Zorionak eta bultzada handia beti bezain ondo lanean jarraitzeko!


%d bloggers like this: