Archive for the ‘HIPI GELA’ category

ALFONBRA GORRIA

ekaina 11, 2015

https://i1.wp.com/www.impactony.com/wp-content/uploads/2014/10/hollywood.jpgHemen dugu HIPI-GELAkoek egindako pelikula mutua!!!!! Hemendik Oscarretara joango direla bistan dago, filma primeran geratu zaielako. Argazki makina arrunta, Movie Maker programatxoa eta irudimena besterik ez da behar. Horregatik zuek ere saiatzen animatzen zaituztegu!!!!

PELIKULA MUTUA hipi gelan

ekaina 9, 2015

Irailean IRALEN egon nintzen. Bost aste zoragarri izan ziren, ia ia ahazturik ditudanak. R-700 egiteko aukera izan nuen, hizkuntza gaitasuna gelan lantzeko estrategiak aztertu genituen. Sandorrek, bertoko irakasle batek, IKT-ak hizkuntzetako geletara eramateko hainbat proposamen egin zizkigun.  Bere bloga bisitatzea gomendatzen dizuet, Artatzuinfor izenekoa. Hauetariko bat pelikula mutua grabatzea izan zen. Irudimena, segapotoa eta movie maker programa besterik ez genuen behar

Hasteko argitu behar dut gure ikasle askok eta askok inoiz ez dutela pelikula mutua ikusi, beraz, zer den ez dakite. Bestetik zuri-beltzari molabaiteko mesfidantza diote, normala da, atzo goizean jaiotakoak dira… Baina, harrigarria izan da, zeinen ondo onartu duten HIPI-GELAKO ikasleek proiektu hau egiteko proposamena.

Lehendabiziko egunean pelikula mutu batzuen zatiak ikusi ondoren   ( barre galantak bota zituzten eta “zaharra” denari bere balioa aitortu zioten), beren ezaugarriak aztertu genituen. Sentsibilizaioa primerakoa izan zen, bigarren egunean lanari ekiteko irrikaz heldu baitziren…

Txantiloi batzuk prestatu nituen filmaren gidoia, pertsonaiak eta abarren nondik norakoak zehazteko, eta… lanera!!!

https://i1.wp.com/images.e-deala.com/600070/002.jpg

 

Pelikula mutua- Txantiloiak

Hurrengo OSCARretan alfonbra gorrian egongo al gara? batek daki!

Laster emaitza ikusteko aukera izango duzue.

KONPARAZIOA HIPI-GELA

ekaina 9, 2015

Proiektu honetan KONPARAZIOA jorratu dugu, hainbat ariketa egin ondoren, ikasle bakoitzak kontrajarriak diren gaiak hartu ditu eta bere iritzia azaldu du.

 

 

 

 

KOMIKIA HIPI-GELAN

maiatza 28, 2015

Ikasturtea amaitzear dagoen  honetan, egindako lanari nolabait ere agurra egiteko ospakizun moduko bat egin behar genuela bururatu zitzaigun lehengo astean HIPI-GELAN.
Ikasleak gela honetara oso pozik datozela esan beharrik ez dago, guztiz gauza praktikoak eta atseginak egiten ditugu, eta gainera… ez dago azterketarik!!!
Zer egingo dugu, Txaro? Merendola? Pelikula? Bada ez, KOMIKI bat egingo dugu! KOMIKIA????? baina hori lana da, eta nik ez dakit marrazten!!!
Bada komikia egiteko gosaltzera gonbidatuko zaituztegu, gidoia eta elkarrizketak idatzi, argazki batzuk aterako ditugu, eta CHOGGER programa erabilita gure komikia osatuko dugu.

Programaz zer esango dugu, bada,gure uste apalean oso ona ez dela; ez du uzten egindako lana berreditatzen , motel doa… baina beno, egin egin dugu.

Datorren ikasturtera arte!!!!

Page0001

HIPI GELAN ERREZETAK

martxoa 5, 2015

1.Mailako hipi gelan errezeten unitateari ekin diogu. Haren bidez eduki asko landu ditugu: zenbakiak, kantitatea nola adierazi, agintera eta denbora antolatzaileak. Gainera jan- edanen hiztegiari eta sukaldeko trestenei birpasa ederra eman diegu. Unitate didaktikoaren azken egunean errezeta sinple bat eginez amaitu genuen, horrela guk geuk egindakoarekin ikasle eta irakasleak gonbidatu genituen. On egin!

BOOK TRAILERRAK HIPI GELAN

otsaila 26, 2015

Naia liburua irakurtzen amaitu ondoren, hain modan dauden book trailerrak egiteari ekin diote HIPI gelako ikasleek. Horra hor emaitzak:

 

 

HIPI GELA. ORDUAK

azaroa 14, 2014

Aste honetan 1. mailako HIPI gelan orduak birpasatzen ibili gara. Azkenean eta errematea emateko gure ikasleak miresten duten famatu baten azalean jarri dira, eta bere egun arrunt batean zer egiten duen asmatzeari ekin diote. Famatuak dira, bai, zalantzarik gabe! Baina beren eguna gurea bezain okupaturik dago, antza denez.


%d bloggers like this: