Archive for the ‘DBH 3. MAILA’ category

GURE AUDIO IPUINAK

martxoa 1, 2016

3. mailakoek idatzitako ipuinak irakurri ondoren, oraingoan audio ipuin moduan ere gozatu ditzakegu. Lan ederra benetan!

GURE IPUINAK

abendua 14, 2015

Pasa den ikasturtean herri ipuinen gaiari ekin zioten 2. DBHko ikasleek. Ipuin klasikoak irakurtzeko eta entzuteko aukera izan genuen… Martin txiki eta jentilak, Makilakixki, Nekazari behartsua eta Galtzagorriak… oinarritzat hartuta haien ezaugarriez jabetzeko aukera izan genuen.
Bada, orain iaz ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera heldu zaigu HERRI IPUINAK proiektuarekin.  Proiektu hau LHko 1 eta 2. mailakoekin partekatzeko pentsatuta dago.

Izan ere,ebaluazio honetan 3. mailako ikasleek proiektua burutzeko urrats hauek jarraituko dituzte:
*Lehenik herri ipuinen ezaugarriak berrikusiko ditugu

* Gero,  idatziko dugun ipuinaren gidoia, nondik norakoa, zehaztuko dugu.FITXA HAU  lagungarria izan daiteke.

*Jarraian, ezaugarriok kontuan izanda, taldeka ipuinaren zirriborroa idatziko dugu. Idazterakoan ondoko materialak  kontuan izango ditugu.

IPUINA– KONTROL ZERRENDA

Herri ipuinen formulak

*Ipuina zuzendu eta gero, bi formatotan argitaratuko ditugu.

  • Batetik, IPUIN BILDUMA osatuko dugu, issuu edo calameora igota.
  • Bestetik ipuina irakurri egingo dugu, eta sakeleko telefonoarekin audioa grabatuko dugu. Egokiak diren irudiak bildu eta gero AUDIO IPUINA sortuko dugu, movie makerren bidez.

*Produktu hauek blogera igoko ditugu eta Lehen Hezkuntzako ikasleei eskeiniko dizkiegu irakurri edo entzuteko. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek audio ipuinak entzun ahal izango dituzte, beraien irakurtzeko trebetasuna oraindik ez baitago oso garatuta. 2. mailan, ordea, entzuteaz gain irakurri ahal izango dituzte.

 

GURE GELAKO HEROIAK

abendua 3, 2015

Orain direla aste batzuk egunkari baten suplementoan irakasle bati egindako elkarrizketa irakurri nuen. Ez zen edozelako irakaslea, Europa mailan irakaslerik onenaren saria eman dioten maisua baizik. Eta sariok nola ematen diren oso ondo ez badakit ere, berak esandakoak oso zentzuzkoak iruditu zitzaizkidan, zentzuzkoak eta argigarriak.

Hark, esate baterako, esaten zuen, goizero bere eskola txikian klaseak hasten zituela ikasleek egindako ekintza onen bat komentatzen: Nork egin zuen atzo zerbait komentatzeko modukoa? galdetzen zien, eta egunero egoten zela ikasleren bat bere “ekintza ona” kontatzeko prest.  Inoiz ere ikaslea entzun ondoren aulki batera igo zedin eskatu ziola eta guztiek txalotu egiten zutela. Ikasle hori, zer esanik ez, pozik eta gustura sentitzen zen, eta gelan lankidetza eta eskeroneko giroa nagusitzen zen. Polita eta erraza, ezta?

Egia da batzuetan eskolak ez dituela “ongi egindakoak” behar beste azpimarratzen, sarritan gehiago zentratzen gara “okerretan”, “zuzendu beharrekoetan” “bai,baina…-etan”, eta maisu on horren filosofiari jarraituta, neuk ere nire gelako “heroien” istorioak entzun nahi izan ditut.

Proiektu hau ahoz gauzatu behar izan dute ikasleek: EGUN HARTAN NEURE BURUAZ HARRO SENTITU NINTZEN izenburupean, ikasle bakoitzak harro sentiarazi zuen pasadizoren bat kontatu behar zuen. Astebete zoragarria pasa dugu klasekideen anekdotak entzuten, eta zin dagizuet nik ezer esan gabe istorio guztiak txalo artean amaitu direla.

Ahozkoak ez ditugu grabatu, baina proiektu polit honen lekuko gisa, horra hor ahozkoari laguntzeko egindako idazlanen bilduma

Sin título

EUSKAL TXAKUR ARRAZAK

azaroa 30, 2015

Berger_des_PyrénéesBigarren ebaluazio honetan  Euskal Txakur arrazei buruzko proiektua egingo dugu. Bi motatako ekintzak burutuko ditugu. Alde batetik euskal arrazei buruzko erakusketa egingo duzue hormairudi batzuen bidez. Bestetik talde bakoitzak beste taldeei bere arrazari buruzko ahozko azalpena egingo die gelan power point baten laguntzaz.

Proiektu honetarako taldetan arituko gara. Hona hemen lan proposamena:

  • Gela lau taldetan banatuko dugu. Talde horietariko bakoitzari txakur arraza bat egokituko zaio.
  • Ondoko linkean txakurrari buruzko informazioa bilatuko duzue. Beste webgune batzuetako informazioa ere arakatu ahal duzue, berau gero informazio iturrietara gehituta.

TXAKUR ARRAZAK INFORMAZIOA

  • Jarraian, bildutako informazioarekin txantiloia beteko duzue. Informazioa gure hitzekin azaldu behar dugu, helburua denon ulertzeko moduko azalpena ematea baita.

TXANTILOIA

  • Informazioa batutakoan, kartulinazko hormirudia osatuko duzue. Bertan txakur arrazaren informazioaz gain irudiak ere jarriko dituzue.
  • Azkenik ahozko azalpena egiteko power point bat osatuko duzue. Gogoratu power point hau gure ahozko azalpenari laguntzeko tresna dela, eta ez duela bertan informazio guzti-guztia agertu behar, baizik eta ahozkoari lagunduko dioten oinarrizko ezaugarriak.
  • Proiektua gelan burutuko dugu, baina egunero egindakoa Drivera igotzea eta taldekideekin konpartitzea aholkatzen da, horrela etxetik ere lan egin ahal izango duzue, denok batera,  nahi izanez gero.

Animo, eta hiru, bi, bat… LANERA!!!!!

 

 

ELEBERRI MOTAK

apirila 26, 2015
Creative Commons

Irudia: Creative Commons

Bigarren ebaluazio honetan DBH 3. mailako ikasleek eleberri generoari ekin diote. Horretarako “Group Investigation” teknika kooperatiboa erabili dugu gelan.

Lehenik gaia zatitu egin dugu: eleberri mota desberdinak aztertuko ditugu, gero, talde orokorra azpitaldeetan banatzen da, talde horietariko bakoitza eleberri azpigenero batean “aditu” bihurtuko da. Talde bakoitzak egokitu zaion eleberri azpigeneroa aztertu beharko du, eta power point bat sortu, gela guztiarekin partekatzeko. Garrantzitsua da irakasleak informazioa nondik atera behar duten zehaztea, ikasleak gal ez daitezen; baita power pointa egiteko jarraitu behar duten txantiloia ematea ere, talde guztietan antzeko egitura jarraitzeko.

Taldeak egokitu zaion azpigeneroaren ahozko azalpena egingo du gelaren aurrean, eta aurkezpena blogean jarriko da etxetik ikasi ahal izateko.

Teknika hau oso eraginkorra da proiektu konplexuak eraikitzeko eta elkardependentzia positiboa indartzeko. Gainera, modu naturalean lantzen diren konpetentzia orokorrak hauexek dira: komunikazio eraginkorra, elkarrekintza, sintesirako gaitasuna, asertibitatea, entzute aktiboa, eta loturak egiteko gaitasuna.

Eta aurten, nora joango gara?

martxoa 2, 2011

  DBH 3.BDakizuenez, begi-bistakoak dira Aste Santuko oporrak jadanik, eta beraz, DBHko 3.mailako ikasleok badaiatzeko aukera paregabea bertan ikusita, honalakoxe ideiak izan ditugu zuei zuzenduta.Itzeleko aukera da hau, edozein motatako helburuak aukera ahal baitituzue.Ikasleok, leku konkretu batzuk sakondu ditugu interesgarrienak iruditzen baitzizkiguten, hala nola, New York, Venezia, Tokyo, Ibiza, Antartida, Bora-Bora…

Aukera hau galduko duzue benetan? Zeren zain zaudete? Anima zaitezte eta abiatu zaitezte hurrengo hagazkinean zuen gustokoen helburura. 

AITZAKI-MAITZAKI

ekaina 3, 2010

Institutuan jardunaldi murriztuarekin hasi gara, eta orain arratsaldeak libre dituzte gure ikasleek. Denok irrikitan gaude ondo merezitako atsedena hartzeko eta laster oporretan egongo gara. Garai hori desiratuena da gazteen artean. Askok kirola egiteko aprobetxatuko dituzte, kanpamenduetara joateko… atzerrian hizkuntzak ikasteko. Gainera, diotenez, etxeko arauak erlaxatu egiten dira, orduteagiarekin gurasoak ez dira horren zorrotzak izaten… erlaxatu bai, baina  ez guztiz, ordea!

Aste honetan lan hau proposatu diegu 3. DBHkoei. Nolako aitzakiak jartzen dizkiezu gurasoei udako arratsalde horietan, etxera berandu heltzen zarenean? Eta lan polita egin dute, izan ere aitzakietan adituak dira. Hori bai! Hemendik aurreragokoak aldatu behar izango dituzte, hemen agerian geratu baitira!


%d bloggers like this: