Archive for the ‘DBH 2.MAILA’ category

ARAZO-EGOERA: NIRE IZENA ………… DA ETA HARRO NAGO!

apirila 20, 2018

Gaur aurkeztuko dizuedan proiektua ez da berria. Orain dela laupabost urte ere burutu baikenuen. ( Bilatzailean NIRE IZENA… jarri eta aterako zaizue)

Garai hartan ez genuen “arazo-egoera” kontzeptua erabiltzen, baina gure errealitatean sarritan gertatzen zen arazo baten aurrean geunden: ikasleen arteko goitizen iraingarriak.

Goitizenen gaia ez da berria, seguru nago zuen ikasleen artean ere askotan gertatzen dela, eta ez dakit zergatik, baina urtero edo ia urtero errepikatzen da…Bada, garai hartan proiektu polita atera zitzaigunez, eta neurri batean behintzat, goitizen iraingarrien aferarekin amaitzea lortu genuenez, aurten ere, gelara eraman dugu arazoa sortu bezain laster.

Gaia planteatu dugunean, betiko egoera agertu da: batzuek hainbesterako ez zela esaten zuten, beste batzuek goitizenak txantxetan esaten direla zioten, beste batzuek disimuluan gustatu egiten zitzaiela… eta beste batzuk isil-isilik geratzen ziren…Baina egia aitortu behar badut, lanean serio eta gustura aritu direla esan behar dut.

Proposamen didaktikoan ikusi ahal izango duzuenez lana bi modutan aurkezteko diseinaturik dago. Alde batetik idatziz autobiografia zati baten eran; eta bestetik, ahoz, audio batean grabaturik edo taldearen aurrean irakurrita. Aurtengo ikasle guztiek taldean irakurtzea erabaki zuten, eta benetan momentu magikoa gertatu zela esan behar dut, oso bizipen intimoak kontatu dizkiogulako elkarri.

Hona hemen proposamen didaktikoa eta jarraian lanaren emaitza idatzia. Badakizue inolako arazorik gabe erabili, deskargatu, kopiatu eta gozatu ahal duzuela. On egin!

SAKATU HEMEN PROPOSAMEN DIDAKTIKOA IKUSTEKO .Arazo egoera goitizenak

 

 

 

Advertisements

ARAZO-EGOERA: ESAERA ZAHARRAK

martxoa 13, 2018

2017-2018 ikasturtearen erdialdean gaudela konturatzen naiz aurten ez dugula inolako sarrerarik idatzi. Honek ez du esan nahi gure ikasleak beti bezain zintzo lanean ibili ez direnik; alderantziz, gehiago da irakaslearen nagikeria beren lanak partekatzeko orduan. Nagikeria edo beste gauza batzuei eman behar zaien lehentasuna, nork daki.

Baina, beno… orain lankide batzuk beren oposaketetako ARAZO-EGOEREKIN eta unitate didaktikoekin zoraturik dabiltzanez, 2. DBHn egin berri duguna zuekin eta haiekin partekatzeko beharra sentitu dut.

Lan xumea da, sinplea, erraza eta gelara eraman daitekeena. Eta egiazkoa, hori da inportanteena, gelako errealitatean oinarritutakoa, eta eguneroko errealitatean egindakoa.

Nahi duenak eskuragarri du erabiltzeko, errepikatzeko eta komentatzeko, baimenik eskatu gabe. Ezagutzen nauenek badakite-eta zein den nire eguneroko leloa: “Eman eta zabal zazu”. Hona hemen, hortaz,  arazo-egoeraren planteamendua lehenik, eta ikasleek egindako lanak jarraian. Disfruta itzazue!

Arazo Egoera. Esaera Zaharrak ( EGIN KLIK IRAKURTZEKO)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ATEAK ZABALIK!!!!!

otsaila 18, 2016

Hona hemen DBHko 2. mailako ikasleek Lhko 6. mailakoei idatzitako gutunak. Proiektu hau egiteko Prest-gara B32 ikastaroan sortutako unitate didaktikoa erabili dugu. Helburu komunitakibo argia du: 6. mailakoekin harremanetan egitea, institutua nolakoa den kontatuz. Hurrengo egunetan, 6. mailakoek irakurri ondoren elkarreragina egotea espero dugu. Ikasleak irrikaz baitaude beraien iruzkina irakurtzeko. Ikus dezagun!

ateak zabalik

GUTUN ZOROAK

ekaina 2, 2015

Proiektu hau burutzeko ESKAERA GUTUNA aztertu dugu. Bere ezaugarriak gogoratzeko, egin itzazue ondorengo ariketak

gutuna

 

SAKATU HEMEN ARIKETAK EGITEKO

 

 

Jarraian ORRI BIRAKARIA deritzon teknika kooperatiboa erabilita taldean eskaera gutun zoroa idatzi behar duzue. Orri birakaria egiteko, oinarrizko taldeak osatuko ditugu. Talde bakoitzak gutun aukera bana hartuko du. Jarraian taldeko kide bat gutuna idazten hasiko da “orri birakarian” eta aldamenean duenari emango dio gero, hark ere bere zatia idatz dezan. Horrela jarraituko da guztiek beren zatia idatzi arte. Behin gutuna amaituta, beste buelta bat emango zaio orri birakariari zuzenketak egiteko. Komenigarria da beste batek egin duenaren zuzenketa egitea, ez norberarena. Azkenik, gutuna garbira pasatu.

Baina zer da eskaera gutun zoroa? Bada, jarraian agertzen diren gaietariko bat aukeratu eta jakingo duzue!


A AUKERA NORI: Urkullu lehendakariari

ZER ESKATU: Asteko egunak aldatzeko. Bi lan egun eta bost jaiegun.


B AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari

ZER ESKATU: Azterketak kentzeko


C AUKERA: NORI: Rajoy Presidenteari

ZER ESKATU: Ikasleek 200 euroko soldata kobatzeko


D AUKERA: NORI: Gueñeseko alkateari

ZER ESKATU: Udaberrian ikasle alergikoek klasera joan behar ez izatea, eta konbalidatuta izatea.


E AUKERA: NORI: Ingurugiro Sailburuari

ZER ESKATU: Negu eta udazkenari bina hilabete kendu, eta uda zazpi hilabetekoa jartzeko.


 

F AUKERA: NORI: Institutuko zuzendariari

ZER ESKATU: Jantokiko menuan astero elikagai hauek egoteko: hanburgesa, pizza, donutsak, palmerak eta koka-kola


G AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari.

ZER ESKATU: DBHko maila guztietan “bideojolasak”deritzon ikasgaia jartzeko.


 

H AUKERA: NORI: Hezkuntza Sailburuari

ZER ESKATUTU: goizeko jolasordua ordu eta erdikoa izateko.


I AUKERA: NORI: Ondoarroako arrantzale kofradiako buruari

ZER ESKATU: arraina ez zaizu gustatzen, eta mesedez arraina beharrean saltxitxak arrantzatzeko eskatu.


 

J AUKERA: NORI: Institutuko ikasketa buruari

ZER ESKATU: Institututan siesta egiteko gela bat prestatu.

 

ANTZINAKO ESKOLA

maiatza 20, 2015

2. ebaluazioko ahozko lana Antzinako eskolari buruz egin dugu DBHko 2. mailan. Horretarako ikasleek adineko jendea elkarrizketatu dute eta gidoi bati jarraituta, beren garaiko eskolen berri eman digute. Aukera polita izan dute gure ikasleek beren aitona-amonengana hurbiltzeko, baita lehengo eskola eta gaurkoa, zorionez, zein desberdinak diren ikusteko ere. Ahozkoak ez ditugu grabatu, baina hemen duzue zenbait lanen idatzizko froga. On egin!

 

BOOK TRAILER LEHIAKETA

maiatza 5, 2015

Aurkeztutako lanak:

1. SARIA

2. SARIA

AURKEZTUTAKO BESTE LANAK

SOLASALDI LITERARIOA JHON ANDUEZAREKIN

apirila 28, 2015

Datorren asteartean Sodupeko Kultur-Etxean Jhon Anduezarekin egongo gara, beste gauzen artean, Larunbatean Bukowskin liburuaz hitz egiteko. Bertan liburuaren inguruan egindako Book Trailer lehiaketaren finalistak eta irabazleak ezagutuko ditugu.

Sin títulokartela


%d bloggers like this: