KAIXO 6. MAILA!!!!!!!!

1. mailan aurten ere planteatu dugun Arazo-Egoera 6. mailakoei harrera egiteko proiektua da. Link honetan proposamena ikusi eta deskargatu dezakezue
Arazo Egoera 1. maila ( ateak zabalik)

Proiektua matrikulazio kanpainaren inguruan egiteko diseinaturik dago. LH6. mailako ikasleak DBHra pasatuko dira, eta nahiz eta ikastetxe berean egon, espazioak, ordutegia, irakasleria eta ohiturak desberdinak dira. Batzuk DBHra pasatzeko irrikaz egongo dira, beste batzuk beldurrez, itxaropentsu… Eta nork ezagutzen ditu hobeto sentimendu hauek egoera berean pasa den urtean egon ziren ikasleek baino?
Egunotan mota guztietako ekitaldiak egongo dira matrikulazio kanpainaren inguruan: batzarrak, bisitaldiak, erakustaldiak eta abar. Bada 1. mailako ikasleak eragile bihurtuko ditugu 6. mailako ikasleen harrera egiteko institutua nolakoa den lagunarteko gutun baten bidez kontatuz.

Unitate didaktikoa egiteko erabili dugun materiala link honetan duzue eta librea da deskargatzeko.
ATEAK ZABALIK UNITATE DIDAKTIKOA

HONA HEMEN IKASLEEK EGINDAKO GUTUNAK

 

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH1.MAILA

Laburpen hitzak: ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

6 iruzkin on “KAIXO 6. MAILA!!!!!!!!”

  1. Elsa Says:

    Kaixooo lagunok!! Nire izena Elsa da, seguru batzuek ezagutuko nauzuela;) Ez nago siur jantokian geratuko naizen edo ez,horretarako nahi dut zuen languntza,ona da janaria? Ondo pasatzen duzue? Esan didate hor prestatzen dutela janaria,egia al da hori?
    Eskerrik asko projektu hau egiteagaitik. MILA ESKER!
    Zalantza gehiago izatekotan blogean jarriko dizuet.
    Datorren urtera arte. 🙂

    Atsegin dut

    • Iker, Ander, Izaro eta Ainhize Says:

      Kaixo Elsa!
      IKer O, Ander Z, Izaro P eta Ainhize gara.
      Eskerrik asko erantzuteagatik. Zure zalantzak argitzen saiatuko gara. Lehenengoz, jantokiko janaria ez daTelepizza edo
      McDonald´s bezalakoa, gainera bertan egiten dute eta zure gustokoaren arabera gustatu edo ez ahal zaizu gustatu, gure uztez oso ondo dago. Bai patioietan, jantokian eta klasean primeran pasatzen dugu. Jantokiko patioak guztira bi dira, 30 minutukoak eta edozein gauzara jolastu ahal duzu. Hurrengo urterarte!

      Atsegin dut

  2. Nagore Says:

    Kaixo, Nagore naiz. Nolakoa da jantokia??? Ondo pasatzen duzue?? Gordexolatik doazenak esan didate egun bakoitzean bik janaria banatu behar dutela, baita mahia garbitu ere. Pixka bat urduri nago eta irrikitan nago maiatzan bisita bat egiteko. Eskerrik asko zalantza asko argitzeagaitik.

    Atsegin dut

    • oier, saad, endika eta uxue Says:

      Kaixo Nagore! Zure erantzuna irakurri dugu eta erantzungo dugu. Denetariko janaria dago jantokian eta janari bat gustatzen bazaizu
      errepikatu ahal duzu. Esan duzun arau hori egia da, baina ez da
      esfortzu handia. Zuk ez egon urduri ondo pasatzen dugulako.

      Agur Nagore, eta musu handi bat!

      Atsegin dut

  3. Naroa Says:

    Kaixo Nagore:

    Ager, Cristian, Jonay eta Naroa gara.

    Ez dugu bazkaltzen lehen hezkuntzakoekin, baizik eta bigarren hezkuntzakoekin.

    Oso ondo pasatzen dugu jantokian eta gainera bakarrik dago jantokia astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan.Beste bi egunetan etxera joaten gara eta ordu bietan ateratzen gara.

    Astero bi lagunek banatzen dute janaria eta garbitzen dute mahaia, baina ez da lan handia.

    Espero dugu hurrengo urtean elkar ikustea.

    Atsegin dut

  4. Eneko, Bittor, Veronica eta Haizea Says:

    Kaixo Elsa:

    Gu Eneko, Bittor, Veronica eta Haizea gara eta zuri erantzuteko prest gaude.
    Janariari buruz esa dezakegu ona dela, baina ez guztiontzat; hemen egiten da, batzuetan oso goxo dago. Hemengo jantokian oso ondo egoten gara, barre egiten dugu, lagunekin egoten gara eta baimenik gabe nahi dugun tokian jartzen gara. Gehienetan, janaria soberan dago, orduan; errepikatu daiteke.
    Zalantza gehiago baldin badituzue guri galdetu ditzakezue.

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: