ATEAK ZABALIK!!!!!

Hona hemen DBHko 2. mailako ikasleek Lhko 6. mailakoei idatzitako gutunak. Proiektu hau egiteko Prest-gara B32 ikastaroan sortutako unitate didaktikoa erabili dugu. Helburu komunitakibo argia du: 6. mailakoekin harremanetan egitea, institutua nolakoa den kontatuz. Hurrengo egunetan, 6. mailakoek irakurri ondoren elkarreragina egotea espero dugu. Ikasleak irrikaz baitaude beraien iruzkina irakurtzeko. Ikus dezagun!

ateak zabalik

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH 2.MAILA

Laburpen hitzak: , ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

26 iruzkin on “ATEAK ZABALIK!!!!!”


  1. Kaixo lagunok:

    6.A mailako ikasleak gara. Irakurri ditugu zuen gutunak. Eta oraindik zalantza batzuk ditugu:

    -Ez badugu amaitzen azterketa bat, saio batean, beste egun batean amaitu ahal dugu?

    -Heziketa fisikoan zer egiten duzue normalean?

    -Zenbat eta zeintzuk izango dira asignatura berriak?

    -Ikasle batzuk Gueñesen bizi gara, zer ordutan altxatu egin behar gara autobusa hartzeko?

    -Azterketak, zenbat orrikoak izango dira?

    -Zein motatakoak dira laborategian egiten diren esperimentuak? Arriskutsuak dira?

    -Nola doa mugikorren asuntoa, azaldu pixka bat?

    Eskerrik asko, irakurtzeagatik eta espero dugu zuen erantzunak.

    6.A ikasleak.

    Atsegin dut

    • Eneritz, Ismene eta Olaia Says:

      Kaixo 6.A mailako lagunak:
      1. JAJAJAJA,ze flipatuak hori betiko amaitu da.Azterketa amaitzen ez baduzue hor konpon, beraiei berdin zaie.
      3. Asignatura berriak izango dira:Tekno eta Infor edo Frantsesa.
      5. Maisuaren arabehera, normalean azterketak 2 edo 3 orrikoak izaten dira.
      7.Mugikorrak ez dizute erabiltzen uzten, ezta patioan ere, ikusten bazaituzte mugikorrarekin kentzen dizute eta zure gurasoak bere bila joan behar dira errekuperatu nahi baduzu.
      Agur lagunak, ez egon urduri ez baita hainbesterako.

      Atsegin dut

    • Tiago eta Gaizka Says:

      Kaixo 6. mailakoak!
      Heziketa fisikoaren galderari erantzunez,
      1. eguna(teoria): Markos(heziketa fisikoko irakaslea) klasera etorriko da eta apunte batzuk banatuko dizkizue, kirol bati buruz(historia, atalak,arauak…)

      Datozen egunetan: kirol horri buruz ariketak eta partiduak egingo dituzue
      PD:oso gutxitan daukagu denbora librea

      Laugarren galderari buruz esan dezakegu:

      Zazpietan altxatu behar zarete (Güeñesekoak). Egon behar zarete 7:45ean autobus geltokian.

      Seigarren galderari erantzunez, esan dezakegu:

      Lasai egon , laborategira oso gutxitan joaten gara, eta joaten garenean ez dugu esperimentu arriskutsurik egiten(ez pentsa telebistan ikusten duzuen guztia egia denik). Egiten ditugun esperimentuak oso sinpleak dira(eta ez gara likido arriskutsuekin ezta plastikozko betaurrekoekin ibiliko)adibidez: mikroskopioa erabili, objetu baten bolumena neurtu…

      Eskerrik asko galderak egiteagatik, gu beti hemen egongo gara erantzuteko…

      Atsegin dut

    • Leire, June eta Eki Says:

      Kaixo lagunok, gu Leire, Eki eta June gara eta zuen galderak erantzungo dizkizuegu.
      Ikasgaiei buruz hitz egingo dizuegu. 12 ikasgaietatik 3 berri daude:Tekno, Frantsesa eta Informatika. Teknoko irakaslea orain Javi da, baina beste urtetan egon dena Silvia da, baina orain amatasun bajan dago alabatxo bat izan duelako. Javi oso barregarria da eta batzuk txarto uzten ditu bere txisteekin. Silviari buruz, oso pertsona ona da eta berriro itzultzea nahi dugu.

      Frantsesa eta Informatika 2.mailan aukeratzen dira, hau da; erabaki ahal duzu zein ikastea. Frantsesan azterketak egoten dira eta aurten Ainhoaekin (lenguako irakaslea) egiten da. Bestetik, Informatikan ez daude azterketarik baina ordenagailuekin lanak egiten dira, nahiz eta noizean behin wi-fi ez badago patiora ateratzen garen.

      Mugikorrari buruz, batzuk pentsatzen duzue mugikorra erabili ahal dela petioan, baina oker zaudete! Mugikorra ezin da erabili nahiz eta batzuk erabili atsedenaldietan. Irakasle batek harrapatzen bazaitu mugikorrarekin kendu ahal dizu eta zure gurasoek etorri behar dute haren bila.
      Eskerrik asko galdetzeagatik eta ez izan beldurra DBHra pasatzeko. Oso ondo pasatuko duzue datorren urtean, eta animo!!

      Atsegin dut

    • Antonio eta Irati Says:

      upaa 6.A!!

      Gu Antonio eta Irati gara!!! Eskerrik asko erantzuteagatik. Galdera guztiak erantzunda daudenez, beste gauza batzuetaz hitzegingo dizuegu.Hemen DBHn lehenengo mailan ikasgai bakoitzeko irakasle bat dago. Iraskaleak oso jatorrak dira, baina haserretzen direnean ez esan ezta hitz bat, ze bestela negatibo edo ANEXO!! Bueno 6.mailakoak, espero dugu zuek ondo portatzea gu bezala.AGUR!!!

      Atsegin dut

  2. Iker eta Bittor Says:

    Kaixo berriro! Gu Iker eta Bittor gara, 6Bkoak. Gutunak irakurri ditugu eta asko gustatu zaizkigu. Eskerrik asko informatzeagatik. Zeintzuk dira zuentzako irakaslerik zorrotzenak? Ze menditara egiten da txangoa? Zenbat anexo jartzen dituzte egunean? Mila esker.

    Atsegin dut

    • Pello eta Aketza Says:

      Kaixo Iker eta Bittor, Aketza eta Pello gara, zuen galderak ikusi eta gero erantzungo dizuegu. Irakasle zorrotzenak Ainhoa (lenguakoa ) eta Argi (euskarakoa)dira, baina Argi oso majua da .

      Ez ditugu txangoak egiten mendietara, beste leku batzuetara, depende ze ikasgaitan baina txango gutxi egiten ditugu.

      Ondo portatzen bazarete ez dute anexorik jartzen baina zerbait egiten baduzu, minimo bat, batzuetan anexoa jartzen dizute.

      Atsegin dut

    • Haizea eta Patricia Says:

      Kaixo mutilak,eskerrik asko erantzuteagatik!! Gu Haizea eta Patricia gara 2.Ako ikasleak. Zuen galderei begiratuz esan dezakegu:
      -Irakasle guztiak direla zorrotzak azterketen eta lanen inguruan baina irakasleen artean zorrotzenak gauza guztietan (lanak, azterketak, portaera, anexoak…) Ainhoa (gaztelainakoa baina uste dugu zuei ez dizuela emango) Argi (euskerakoa, ez da pertsona txarra baina oso zorrotza da euskeraz hitz egitearekin)

      -Bueno, mendietara mendietara.. ez gara joaten. Baina beste irteera politagoak daude,adibidez gu barnetegi batera joan ginen eta bertan mendi baten tontorrera igo ginen. Gure klaseko lau egun dibertigarrienak izan ziren!! Lehen mailan ere irteera batzuk egin genituen, baina ez ziren izan hain dibertigarriak. Ez kezkatu horregatik guztiok nahi dugu egun batzuk eskolarik gabe!

      -Anexoei buruz gauza asko esan ahal dizuegu. Irakasle bakoitzak bere sistema dauka, esterako, batzuk nahiago dute kanpora botatzea anexoa jarri baino lehen, beste batzuk anexoa errezago jartzen dizute, adibidez: Miguel Angelek (ingelesekoa). Jarrera txarra baduzu seguru anexoa eramango duzula etxera. Hiru anexo eta gero arratsalde bat geratuko zara eskolan 14.00-tik 16.30-tara.

      Espero dugu guk idatzi dugun testu honek zuei laguntzea eta 1.mailara lasaiago etortzea.

      Agur eta galdera gehiago badituzue hemen egongo gara.

      Atsegin dut

  3. Aroa eta Izaro P Says:

    Epa Aroa eta Izaro P gara eta irrikitan gaude institura joateko. Gure galderak honakoak dira: zein da ikasgairik zailena? Zein da irakaslerik majuena? Eskerrik asko gure galdera irakurtzeagatik eta bidalitako gutunengatik

    Atsegin dut

    • Jon eta Izaro Says:

      Kaixo Aroa eta Izaro!!! Gu Izaro eta Jon gara eta zuen galderak erantzungo ditugu. Guretzat ikasgairik zailena Natura da baina Natura ematen duen irakaslea oso majua da. Maria Jesus deitzen da. Asko laguntzen du. Euskarako irakaslea, Argi izenakoa, oso majua eta dibertigarria da, baina bakarrik gure tutorea delako. AGUR!!!! :))))

      Atsegin dut

    • Jhon Ander Says:

      Kaixo Aroa eta Izaro P, gu Jhon Ander eta Zuhaitz gara.Hurrengo urtean institutara etorriko zarete eta ikasgai berriak ikasiko dituzue, teknologia , infor edo frantsesa.Guretzat ikasgai zailena Mate da diferentzia askorekin , baina matezko gai batzuk errazak dira ulertzen badituzue. Agian zuei mate asko gustatzen zaizue eta agian erreza da zuentzat baina guretzat ez da erreza.Baita ere, irakasle batzuk majuak dira, adibidez:Argi (euskerako irakaslea),Miguel Angel(ingeleseko irakaslea, berarekin oso ondo pasatuko duzue),Ritxi(gizarteko irakaslea, oso jatorra da eta oso ondo azaltzen du). Espero dugu hurrengo urtean zuekin egotea!!.

      Atsegin dut

  4. Rim eta Eric Says:

    Aupa. Rim eta Eric gara eta galdera batzuk ditugu zuentzako. Zer sentitu zenuten jakin zenutenean ez zenutela erepikatuko? Pintxoak aparte zeozer saltzen dute 4.mailakoek? Mila esker.

    Atsegin dut

    • aimi eta txirrimirri Says:

      Kaixo Rim eta Eric, guk bai setitzen genuen lotsa eta beldurra, baina eugun bat pasa eta gero ikusi genuen ez zela hain besterako.
      4. mailakoek ez dute saltzen gehiago, batzuetan festa egunetan bai saltzen dute zeozer.
      Gomendatzen dizuegu beti bokata bat ekartzea zeren eta ia beti pintxoak erreserbatuta daude eta oso arin amatzen dira.
      Agur eta ondo pasa.

      Aimi eta Txirimirri

      Atsegin dut

    • PAULA ETA ANDER Says:

      Kaixo Rim eta Eric, gu Paula eta Ander gara. Ba gu enteratu ginenean ez genuela errepikatuko oso ondo sentitu ginen. Beste alde batetik 4.mailakoek pintxoez aparte gauza gehiago ere saltzen dituzte. Gabonetan loteria , bonboiak eta papeletak saltzen dituzte urtero.
      Mila esker galdetzeagatik, musu handi bat.

      Atsegin dut

  5. Irati eta Haizea Says:

    Kaixo lagunok! Irati eta Haizea gara, 6.B mailakoak, eta galdera batzuk ditugu zuentzako. Benito umore txarreko pertsona da? Benitoren lana zein da? Noraino ailegatu ahal dira andereñoak edo maisuak zorrotzak izaten? Zein izan da eduki duzuen zigorrik potoloena? Mila esker

    Atsegin dut

    • Egoitz eta Ivan Says:

      Kaixo Irati eta Haizea. Guk galderei erantzungo diegu.
      1.-Benito oso pertsona jatorra da.
      2.-Benito atezaina da.
      3.-Anexoak ipini arte ailegatu ahal dira.
      4.-Ni Egoitz naiz eta nire zigorrik potoloena ostegunean 4ak eta erditararte geratzea izan da.

      Egoitz Díez eta Iván Aguayo.

      Atsegin dut

    • Aritz eta Asier Says:

      Kaixo Irati eta Haizea, gu Aritz eta Asier gara, erantzungo dizuegu zuen galderei.
      Lehenik, Benito pertsona isila da eta oso serioa da, ez da ia inoiz ateratzen bere bulegotik.
      Eskolaren mantenuaz arduratzen da: ateak zabaldu, oharrak jasotzea, takillen giltzak ( galtzen baduzu berak dauka kopia, baina ordaindu beharko duzu).
      Irakasleek ez zaituztete joko, jajajaja baina gehiegi haserretzen badituzue parte (anexo) bat eman ahal dizute eta gurasoei mezu bat bidaltzen diete.
      Aritzen zigor potoloena da: kide batekin klasetik kanporatzea klase osoa (baina zorte ona eduki nuen, ez zidaten parterik jarri).
      Asierren zigor potoloena da: kanporatu ninduten klasetik esateagaitik-“esta clase es una mierda”-klase osoa egon nintzen kanpoan partearekin eta barkamena eskatu behar izan nuen parte grabea ez jartzeko.
      AGUR LAGUNOK!

      Atsegin dut

  6. Hugo eta Gorka Says:

    Iep!! Hugo eta Gorka gara eta hona hemen gure galderak: zer esan nahi duzue 4.mailakoak txarto portatzen direla zurekin esatean? Zer egiten dizuete? Zein irakasle dira onak? Eta zorrotzak? Zenbat txango egongo dira gutxi gora behera urte osoan zehar? Zein mailetan egiten dira txango gehiago? Agur bero bat.

    Atsegin dut

    • June Says:

      Kaixo Hugo eta Gorka!
      4.mailakoak ondo portatzen dira gehienetan.
      Guztiak onak dira baina batzuetan haserretzen dira. Markos, Argi, Silvia onenak dira. Bi edo hiru txango egongo dira gutxi gora behera. 2.mailan txango gehiago daude nire ustez.
      Agur bero bat.

      Atsegin dut

    • Amaia eta Ainhoa Says:

      kaixo Hugo eta Gorka!!! Gure ikuspuntutik,4.mailakoak nahiko ondo portatzen dira ikaskideekin,bere gauzetan daudelako.Irakasle onenak Argi eta Ritxi dira,euskera eta gizarteko irakasleak.Beste aldetik,Ainhoa eta Miguel Angel dira zorrotzenak,gaztelania eta ingelesa irakasleak.Txangoei begiratuz, 2 edo 3 egingo dituzue gehienez urte osoan.Gehienetan,txango kupuru berdina egiten da kurtso bakoitzean.Adibidez,2.mailan barnetegi batera joango zarete eta 4.mailan,azken kurtsoko bidaia bat egitera joango zarete.Beno,ondo eramatea espero dugu,agur.

      Atsegin dut

  7. Nagore eta Izaro L Says:

    Iepa! Nagore eta Izaro L. gara. Galdera batzuk ditugu guk zuentzako ere. Azterketa asko jartzen dituzte? Zenbat hilabetero? Donutsarekin batera ere anexoak bidaltzen dituzte? Irakasle txarrak nora hel daitezke txarrak izatera? Ondo ibili

    Atsegin dut

    • Eneko eta Martín Says:

      Kaixo neskatxoak! Gu Martín eta Eneko gara eta zuen galderak erantzungo dizkizuegu. Seigarren mailan baino azterketa gehiago ipintzen dituzte. Bi astero bi azterketa ipintzen dituzte, adibidez. Ez pentsa azterketa bat penkatzeagatik edo pixka bat hitz egiteagatik anexo bat ipintzen dizutela.
      Hori irakaslearen araberakoa da, irakasle txarrenek bi aldiz arreta deitzen badizute anexoa ipintzen dizute, beste aldetik irakaslerik onenek ez dizute inoiz edo ia inoiz anexoa ipintzen.
      Espero dugu 1 mailan ondo pasatzea. Agur neskatxoak.

      Atsegin dut

    • Unai eta Andrea Says:

      Kaixo, gu Andrea Rodriguez eta Unai Esnaola gara. Azterketa asko ez daude baina zailak dira. Alde batetik, azterketak egiten dira gaia bukatzen denean.Beste alde batetik, ez dute anexoa ipintzen 0 ateratzen baduzu. Azkenik, irakasleak onak dira , lasai ibili, ez zaitezte beldurtu. Agur.

      Atsegin dut


  8. Kaixo guztioi, zuen eskutitzak irakurri ditugu eta asko lasaitu gara. Dena dela, galdera batzuk argitzea gustatuko litzaiguke:

    – Zenbat ikasle daude klase bakoitzean?
    – Zelan daude antolatuta klaseak?
    – Zuen ustez, zein da ikasgairik zailena? Eta dibertigarriena?
    – Ba al dago ikasgai berririk Lehen Hezkuntzarekin konparatuz?
    – Zer gauza mota egiten dira laborategian?
    – Ba al dago jendearekin sartzen den ikaslerik? (Bullying)
    – Irteera asko egiten dira?
    – Egunero futbolera jolas daiteke?
    – Nolakoa da jantokiko janaria?
    – Saltzen dituzten pintxoak onak al dira? (Probatu badituzue)

    Eskerrak gutaz pentsatzeagatik, harremanetan jarraituko dugu.
    Beno, agur eta hurrengo urtera arte!

    Eduardo Eskartzagako 6. mailako ikasleak, Gordexola

    Atsegin dut


    • Kaixo Gordexolarrak!!!!!!
      Pentsatzen genuen ez zinetela sartuko!!!! Baina ikusten dugu txintxo-txintxoak zaretela! Bada, orain zuen galderei erantzungo diegu:
      *Gela bakoitzean 20/21 ikasle egoten gara, baina zenbait ikasgaitan ( maten, lenguan, euskaran…) bikoizketak egiten dira eta 13/14 egoten gara. Beste ikasgai batzuetan bi irakasle aritzen dira gurekin batera gelan.
      *Klaseak antolatzerakoan saitzen dira neska eta mutil kopuru bera egoten, errepikatzaile ( baldin badago) kopuru bera, Gordexolakoak, Gueñesekoak, Sodupekoak nahasten… Uste dugu hori 6. mailako tutoreek eta Ikasketa Buruak egiten dutela. Lehenengo egunean zerrendak atean jartzen dituzte, eta denok egoten gara irrikaz jakiteko norekin tokatu zaigun… Nahastea lagun berriak egiteko modu polita da.
      *Ikasgai zailak eta errazak bakoitzaren gustuaren araberakoa izaten da. Batzuek Musika maite dute, txirula jotzea gustatzen zaielako, beste batzuek Matematika, beste batzuek Ingelesa…
      * Guk aurten Teknologia ematen dugu, baina 1. mailan ikasgaiak berberak dira. Ingurune bitan zatitzen da: Natura Zientziak eta Gizarte Zientziak, baina bestela…
      * Laborategira ez pentsa egunero joaten garenik… Baina Naturako gauzak egiten ditugu: zelulak ikusi, likidoak nahastu… Laugarren mailakoek pasa den hilabetean xaboia egin zuten!
      * Bullynaren kontra IKASLE LAGUNTZAILEAK daude. Gela bakoitzean boluntarioak daude norbaiti zerbait gertatzen bazaio laguntzeko. Irakasleak horrekin oso zorrotzak dira, norbaitekin sartzen bazarete, ez dute inolaz ere onartuko.
      * Irteera asko ez da egiten, hiruhileko bakoitzean bat-edo. 2. mailan astebete joaten gara Barnetegi batera, eta 4. mailan Ikas-bidaiara ( datorren astean Saloura joango dira). Kurtsoko azken egunean hondartzara joaten gara denok, eta han monitoreekin surfa egiten dugu ( nahi duenak)
      * Bai,errekreoetan futbolean jolastu ahal dugu, baita saskibaloian, eta eskupilotan ere.Baina zelaiak eta frontoia konpartitu behar dugu denon artean eta errespetuz ibili.
      *Jantokiko janaria… Hemen prestatzen da, eta batzuentzat ondo dago… beste batzuk nahiago dugu etxera joan eta bertan bazkaldu. Baina, Gordexolakook denok geratzen gara!
      * Tortilla-pintxoak oso gozoak dira!!!!!! Berehala amaitzen dira, hain dira onak!
      Beno, lagunok laster arte! Gero eta gutxiago falta da kurtsoa amaitzeko,asko ikasi eta ikusi arteeeeeeeeee!!!!!!!

      Atsegin dut


      • Kaixo 2. maila, Gordexolatarrak gara berriro.
        Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik. Asko poztu egin gara. Agur eta hurrengora arte, lagunok!

        P.D: Barkatu berandu bidaltzeagatik, baina agenda oso betea dugu.

        Agur! ^.^

        66
        C
        o

        Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: