TALDE ELKARRERAGILEAK

Bigarren urtea da Eretzaberri IPIn talde elkarreragileak egiten duguna. Pasa den ikasturtean hasi ginen, eta aurten ere 1. eta 2. mailan egiten jarraitu dugu. Zenbait irakasleren ekimenez hasi ginen, era autodidakta batez, hasieran beldurrez eta zalantzatan, baina emaitzak erabat harrituta utzi (eta uzten) gintuenez, sistematizatzen saiatu gara.

Talde elkarreragileak, momentuz, aldez aurretik gelan jorratutakoa sendotzeko asmoz erabiltzen ditugu. Horregatik kontrol edo azterketa baten bezperatan egiten saiatzen gara. Gela lauzpabost taldetan banatzen dugu, talde heterogeneoak betiere, eta beste hainbeste jarduera planteatzen ditugu.

Jarduerak anitzak dira, hizkuntzaren dimentsio desberdinak lantzenĀ dituztenak: ulermena, entzumena, mintzamena, gramatikaren inguruko hausnarketa…Teorian talde bakoitzean dinamizatzaile bat egon beharko luke, baina errekurtso hori ez dugunez, bi irakasleren artean moldatzen gara.

Jarduerok denboraz mugatzen ditugu, eta denbora agorturik hurrengo jarduerara pasatzen da talde osoa.

Esperientzia honetatik hainbat ondorio atera ditugu. Lehena eta garrantzizkoena da, zalantzarik gabe, ikasleek oso gustura hartzen dutela dinamika hau. Beste alde batetik saioari askoz ere atarramendu handiagoa ateratzen diogu, hots, oso saio eraginkorrak izan ohi dira. Gainera, maila eta ezugarri desberdinak dituzten ikasleak batera eta nahastuta jarririk ere, denek egiten dute lan, beren ezaugarrietatik abiatuta, eta denek ikasten dute zerbait. Hain gaude pozik saio hauekin, ezen guztietan txaloak ematen amaitzen dugun, itsasoz bestaldeko hegaldietan bezala… Hona hemen gure azken bidaian grabatutako bideoa:

 

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH1.MAILA, OROKORRA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: