NIRE IZENA …….. DA, eta harro nago!

Pertsona orok izena du, eta izen hori arrunta izan arren, daramanarentzat beti izaten da berezia. Nahiz eta milaka Nerea, Ane, Iker edo Jon egon, haietariko bakoitza bakarra eta berezia da. Horregatik oso gutxitan entzuten dugu lagun batek bere izena aldatu duNIRE IZENAela, eta entzuten dugunean oso izen xelebreak izaten dira!

Horren frogatzat 1. eta 2. mailako ikasleei egin diegun galdera: Nork aldatuko luke izena? inork ez.

Agian beraiek ez dakite, baina aita edo ama garenok ederki dakigu izen bakoitzaren atzean milaka ilusio eta burutazio badaudela. Semea edo alaba sabelean sentitzen dugunetik hasten gara jarriko diogun izena aukeratzen, eta ez pentsa aukeraketa erraza denik!

Antzinean aitite, amama, osaba batena edo aitapontekoarena jartzen ziren maiz. Gaur egun, ordea, askatasun handia dugu izena aukeratzeko, eta horrek lanak ematen dizkigu… onena, egokiena aukeratu nahi izaten dugu. Baina zeinahi aukeratuta ere, izen hori berezia izango da beti, bai daramanarentzat, bai jarri zuenarentzat ere. tratu ona

Gueñes BHIn goitizenekin amaitzeko kanpaina bat egiten ari gara. Gure izena hain berezia bada, zergatik erabili beste bat, are gehiago beste hori iraingarria gertatu ahal bazaigu…Kanpaina hau Tratu Ona suspertzeko egitasmoaren barnean dago, eta Euskara Departamentuan ondoko ekintza proposatu diegu gure ikasleei: KONTAIGUZU ZURE IZENAREN ISTORIOA!

Hau dela eta 1. eta 2. mailako ikasleak jo eta ke hasi dira lanean , familiari galdetzeko nola aukeratu zuten izena; noiz, zergatik hori eta ez beste bat, noren omenez…Gero ahozko aurkezpena egingo dute gelaren aurrean, beren izena defendatzeko eta goitizenekin amaitzeko.

Beren istorioak laster ikusgai!

Advertisements
Explore posts in the same categories: Uncategorized

One Comment on “NIRE IZENA …….. DA, eta harro nago!”

  1. Johnk212 Says:

    Good website! I truly love how it is easy on my eyes and the data are well written. I’m wondering how I could be notified whenever a new post has been made. I have subscribed to your RSS feed which must do the trick! Have a great day! cckfddgadkad

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: