EMAKUMEON MORRONTZA

Pasa den astean, emakumearen egunaren inguruan zerbait egitearren, ilea estalita daramaten emakume musulmanei buruzko testua aztertu genuen gelan. Berehala ikusi zen ikasle gazte hauek inposaketa legez ulertzen zutela buruan horrelako zapi bat eramatea… baina testua harago zihoan, eta azken lerroetan beste inposaketa estetiko batzuei buruz hitz egiten zuen. Inposaketa horiek ekialdeko emakumeongan hain sustraiturik daudenez askotan ez dugu uste inposaketa direnik. Depilazioa, makillajea, takoiak, derrigorrezko argaltasuna aipatzen ziren, besteak beste, testuan…Isiltasuna nagusitu zen orduan gelan, eta gero “bai, baina…” xume batzuk… hausnarketarako tartea zabaldu genuen orduan…
Lan proposamen honekin 4. DBHko ikasleak iritzia ematen eta defendatzen trebatuko dira. Horretarako jarduera hau proposatzen diegu. Lehenik beheko bideoa ikusi egingo dugu ;ikusitakoa hausnartu ondoren gure iritzia iruzkin moduan sortu behar izango dugu.
Horretarako ez zaigu gaizki etorrikoIRITZI TESTUAREN egitura gogoratzea:

1.- Sarrera: Gaiaren nondik norakoa eta jorratu nahi den TESIAren aurkezpena.

2.- ARGUDIOAK: TESIA defendatzeko ematen ditugun ARGUDIOEN segida, antolatzaile egokiak erabilita.

3.- KONTRARGUDIOAK: Gure TESIA deuseztatzeko erabil litezkeen argudiak aurreikusi eta haien  kontra egin.

4.- ONDORIOA: Gure TESIA gogoraraztea

Iritzi testuak iruzkin moduan argitaratuko ditugu sarrera honetan.

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH 4. MAILA

Laburpen hitzak: ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

22 iruzkin on “EMAKUMEON MORRONTZA”

  1. Aroa Says:

    Ni Aroa naiz, hamabost urteko neskatoa. Egia esanda ez dut inoiz Burka edo Niqab batez jantzitako emakumerik ikusi, pelikuletan edo telebistan izan ezik, baina imagina dezaket nolakoa den. Nahiz eta hasieran ez nuen zu bezala pentsatzen, orain zurekin guztiz ados nago depilazioa, tailak, moda, e.a. gure obligazioak direla eta haien morrontzapean gaudela esaten duzunean.
    Hala eta guztiz ere, badaude emakume asko gauza guzti horien aurka bizi direnak eta eguneroko bizitzan zailtasun batzuk izan arren, bizitza normala daramate. Beste aldetik, musulmandar emakumeek zapia eramateari uko egingo baliote ezingo lukete haien bizitzarekin jarraitu. Izan ere, haientzat emakume batek zapia ez badarama eta bere gorputza erakusten badu ’emagaldu’ moduko bat da, hortaz, gizon bat ere ez du nahi izango bere senarra izatea. Eta guztiok dakigu haien kulturan emakume bat senar barik ez dela ezer.
    Horregatik guk gauza asko egiteko obligazio moduko bat daukagula pentsatzen dut, baina haiena hori baino gehiago dela, bizi ahal izateko beharra hain zuzen ere.

    Atsegin dut


    • Oso hausnarketa sakona egin duzu Aroa, eta zurekin bat nator gauza askotan. Beste batzuetan, ordea, ez. Nik ere uste nuen emakume musulmanek behartuta eramaten zutela buruko zapia, ezagun batzuk nituen beti eramaten zutena, baina pasa den urtean, bat-batean oporren bueltan, haietariko bat zapirik gabe itzuli zen. Harrituta geratu nintzen, eta konfiantza apur bat genuenez, bere aldaketaren zergatia galdetu nion. Bere seme-alabengatik egin zuela esan zidan, berak gustura eramaten zuela zapia, eta esfortsu handia zela berarentzat ez eramatea, baina bere seme-alabek integratuago-edo ikusi nahi zutela, eta horregatik egiten zuela. Ez dut uste bere komunitatean artean inork “emagaldutzat” hartuko zuenik. Egun hartan argi ikusi nuen, beren ohituren barruan zegoela zapia eramatea, eta benetan, askok eta askok ez zutela behartuta egiten.

      Atsegin dut

  2. Janire San Martín Says:

    Gure euskarako irakaslea, Txarok, azaldu digun moduan, gaia “ilea estalita daramaten emakume musulmanei buruz” hazi zen. Geroago gaia “emakumeen morrontzara” zabaldu zen. Nire iritzia?
    Hauxe:

    Zoritxarrez bizi garen munduan, garrantzitsuegia da pertsona baten kanpoko itxura; eta horren errua jendeak gutaz zer pentsatzen duen gehiegi axola zaigulako da, baina ezin da konparatu gure egoera emakume haienarekin.
    Nahiz eta gizarteak guk depilatu, makilatu edo takoiak erabili beharra daukagula behin eta berriro errepikatu edo ikustera eman, ez gaituzte behartzen ezta zerbait egingo hori ez egiteagatik, baina zer gertatzen da ilea zapiekin estaltzen ez diren emakume haiekin?… gizonek eskubidea daukatela haiek maltratatzeko, lur azpian lurperatzeko eta gero harriekin jotzeko edo hori baino gehiago egiteko, hiltzea adibidez… ze nolako munduan bizi gara? galdera ona, ez duzue uzte?

    Emakume musulmanen gaia alde batera utzita, beste batekin hasiko naiz, ekialdeko emakumeen morrontzarekin, alegia.

    Galdera da… hain garrantzitsua da guretzat gure aspektu fisikoa? hori, gu polit gaudenean edo ez, sentitzen dugunaren araberakoa doa, hori edo, jendeak gutaz pentsatzen duenari garrantzi handiegia ematen diogulako. Azaldu egingo naiz.
    Kaletik gabiltzanean eta gure ilea txarto moldatuta dagoenean edo daramatzagun arropak txarto geratzen zaizkigunean kezkatuta edo deseroso sentitzen bagara, horrek esan nahi du gure itxura inporta zaigula; horren kontrakoa, diskotekara bagoaz bakero batzuekin, deportiba batzuekin eta kamiseta arrunt batekin eta hala ere gure itxuraz “paso egiten dugunean”, bata, edo gure itxura gutxi axola zaigu edo jendeak gutaz pentsatzen duena gutxi inporta zaigulako da. Dena horren inguruan doa, jendearen iritziaren inguruan.

    Hala ere badaude miresten ditudan pertsona batzuk; barrukoa gehiago miresten duten pertsonak, alegia. Ai ama! horrelakorik geratzen al da munduan? geratzen badira, gutxi dira, zoritzarrez.

    Oraindik gogoratzen naiz esaera horretaz: “pertsona baten barruko-aldea, kanpoko-aldea baino garrantzitsua edo politagoa da”… ze inozoak garen! Ni ez nago esaera horren kontra, baina hori, pelikuletan baino ez da gertatzen. zergatik, ba? bada, norbait barrutik ezagutzeko lehenik kanpoko itxura gustatu behar zaizulako, bestela ez zara harengana joango barrutik nolakoa den ezagutzera; horrela dira gauzak.

    Jende asko ez daki zenbait gauza esaterakoan zu mintzen ari direla, beraz, ez hartu esaten duten guztia hain garrantzitsutzat, haiek ez dakite zer den “zu” izatea, zuk gehiegi balio duzu besteen iritziaz hainbeste kezkatzeko. Ez konparatu zeure burua beste batekin; azken finean, diferentzia horiek dira gu bereziak egiten gaituztenak.

    Amaitzeko, zeure buruarekin pozik egoteko polit ikusi behar bazara, egin iezaiozu zure gorputzari nahi duzuna, jendeak zer iritzi izango duen alde batera utzita, baina ez ahaztu, pozik bizi bazara zaren moduan nahiz eta munduari ez gustatu, bost axola besteen iritzia!, zeuk zoriontsu izateko eskubidea daukazu.

    Atsegin dut


    • Janire, musulmanen artean zuk aipatzen dituzun gehiegikeriak gertatzen dira batzuetan, bai, egia da. Gainera, hedabideen bitartez gauza txarrak baino ez zaizkigula heltzen ematen du. Baina gurean ere emakumeon kontrako eraso larriak gertatzen dira maiz, pentsa bestela zenbat emakume hiltzen dituzten urtean. Alde handia dago emakume bat harrika edo labandaka hitzearen artean? Argi dago ezetz.
      Oso hausnarketa polita izan da zure iruzkinaren bukaeran jarri duzuna: geure burua maitatu behar dugula… zaila da, baina argi dago hori dela bizirik eta gustura sentitzeko modu bakarra.

      Atsegin dut

      • Janire San Martín Says:

        Txaro, ez dut uste, hemengo emakume maltratatuak eta erahildakoak depilatuta edo ez joategatik senarrek hilko zituztenik , ezta infartuzko takoirik ez eramateagatik edo horrelako beste aitzakiengatik. Nik ez dakit haien buruetatik zer pasatzen zaien emakume bat hiltzeko, maltratatzeko, baztertzeko edo bortxatzeko, baina hemen horri delitua deritzogu eta gizon horrek gartzelan pasatuko luke bere bizitza osoa; arazoa da bertan, emakume bat maltratatzeari edo diskriminatzeari ez diotela txarto begiratzen, alderantziz, normala iruditzen zaie, zergatik? bertako gizonek pentsatzen dutelako haiek direla denaren jabe eta edozer egiteko eskubidea daukatela; hemen, nahiz eta batzuetan ez demostratu, guztiok daukagu eskubide berberak, ez konfunditu…

        Atsegin dut

  3. Aida Says:

    Kaixo ni Aida naiz, hamabost urteko neska, eta Aroa eta Janireren klasekide arrunt bat naiz. Nik bideo hau ikusita neukan eta harrigarria da, batez ere neskatxo horrek esan duen guztia benetako munduan gertatzen delako. Ados nago nire lagunek esan dutenarekin. Bizi naizen herrian burka edo nigaf eramaten duten emakumeak ikusteko aukerak izan ditut, eta egia esanda ez zen oso atsegina, gu bezalako emakume arrunt bat gorputz osoa estalita nola eramaten duen ikustea. Hori ikusita nire lehen pentsamendua ‘ Gizajoa, egun osoa bere gorputza erakutsi ahal izan gabe, bero handia pasatuko du ‘ izan zen, eta ez nion buelta askorik eman gai horri. Banekien, erlijioagatik eta haiek nahi zutelako ipintzen zutela arropa arraro horiek, izan ere elgerkeria hutsa iruditzen zitzaidan. Baina, nire pentsatzeko modua aldatu egin zen nire euskarako irakasleak gai hau klasean aurkeztu zuenean. Oso argi azaldu zuen dena, eta beraz ez nion ergelkeria hutsa zenik pentsatzeari utzi, baina, konturatu nintzen hemengo emakumeak ergelkeria berak, beste modu batean ikusita, jasan behar ditugula egunero. Urteak dituen 365 egunetan, emakume guztiak behartuta ikusten gara hemen eskaintzen diren estetika “arauak” betetzera: depilatzea, makilatzea, zapata takoidunak jartzea, janzkera aproposa ipintzea… azkenean, emakume eder bat sentitzea. Nire ustez emakume arabiarrek zein espainarrek edo euskaldunok egoera eta arau antzekoak ditugu. Hauek betetzen ez baditugu tratu txarrak jasan behar ditugu, soilik, desberdintasun bakar batekin, emakume arabiarrenak fisikoak direla eta hemengo emakumeenak psikologikoak.

    Atsegin dut

  4. Ane.L Says:

    Ni Ane dut izena eta 16 urteko neska bat naiz. Bideoa ikusita egia esan, oso identifikatuta sentitu naiz, eta uste dut beste jendea ere bai, zeren eta azkenean guztiok ematen baitiogu inportantzia gehiago gure fisikoari gure barruko izaerari baino.Garen bezalakoak onartu eta maitatu behar dugu geure burua. Kalera makilauta, ondo jantzita… ateratzen gara besteak ikusten ditugulako horrela eta uste dugulako egunero horrela joaten ez bagara zerbait esango digutela eta besteen iritzia bost axola beharko litzaiguke.
    Aidak esan duen bezala nik bideo hau ikusita neukan eta uste dut hau ikusita, hemendik aurrera gure ikuspuntua aldatuko dugula.
    Agur bat.

    Atsegin dut

  5. Josu. G Says:

    Ni Josu Gutiérrez naiz, 4º mailan nagoen 16 urteko mutila. Nire
    ustez, pixka bat exageratu da, baina egia esan gure gizartea bideo honekin identifikatzen dut, zeren eta kasu honetan emakumea gizarteak nahi duen bezala izatera behartzen da. Beste alde batetik, zoritxarrez, hau ondo ikusita dago eta nahita nahi ez egunero horrelako gauzak egin behar ditugu besteen aurrean hobeto edota nagusiago sentitzeko.
    Hurrengo batera arte,
    Josu Gutiérrez.

    Atsegin dut

  6. Judith Says:

    Kaixo, ni Judith Planas naiz,15 urteko neskatxa . Bideo hau ikusita neukan, oso ona da, eta gainera arrazoi osoa dauka.
    Hasiko naiz esaten nire ustez, gure itxura oso garrantzitsua dela harremanak izateko, eta batzuetan oso lotuta dago arrakasta profesionala eta sozialarekin.

    Emakumeen morrontzak , makillajea, depilazioa, takoiak e.a. jarraitzen dira izaten. Badaude emakume batzuk nahi dutelako egiten dutenak, baina seguru nago moda hau ez balego, emakume asko ez zirela makillatuko ezta depilatuko ere..
    Nahiz eta gizon batzuk, depilatzen diren ere, gehienek depilatu gabe doaz eta normala ikusten dugu, baina emakume bat, ordea, depilatu gabe badoa, jendeak berataz txarto hitz egingo du ziur aski.

    Gero, emakume musulmanena, beste gai bat da, baina oso antzekoa.
    Emakumeek ilea estalita eraman behar dute Niqab-arekin edo gorputz osoa Burka-rekin, baina gizonek, berriz, ez dute inolako zapirik eraman behar. Bai, egia da beraien kultura dela eta errespetuz hartu behar dugula, baina ez zait batere justua iruditzen. Norberak bere erara janzten du, eta inork ez dauka baimenik guri esateko nola atera behar garen kalera.

    Seguruenik jarraituko dugu emakumeen morrontzak jasatzen, orain mundu honetako beharra delako, baina hau aldatzeko modurik balego, saiatu beharko genuke aldaketak egiten.

    Atsegin dut

  7. maider Says:

    Nire izena Maider da, 16 urte ditut eta 4DBHko ikaslea naiz. Bideo honen bitartez ikusten dugu ze nolako gauzak egiten ditugun emakumeok fisikoa hobetzeko. Oso identifikatuta sentitu naiz bideo hau ikusi dudanean zeren eta aipatzen dituen gauzak emakume guztiok egin baititugu.
    Pasa den astean burkari buruz hitz egin genuen klasean, nire iritziz burka eramaten dituzten emakumeak batzuetan haiek nahi dutelako da, baina beste batzuetan bere kulturak edo senarrak behartzen duelako da.

    Atsegin dut

  8. Aitor March Says:

    Kaixo ni Aitor naiz eta 15 urte ditut. Sodupen bizi naiz eta ez bazaizu inporta, bideoari buruzko hausnarketa botako dut. Gizarte honetan, zoritzarrez, garrantsitzuagoa da kanpoko itxura barrukoa baino. Baina, hori horrela izan beharko zen?

    Kanpoko itxura, emakumeen morrontzarekin dago guztiz erlazionatuta. Makilatzea, takoiak eramatea, arropa garestia erostea etab. Gauza horiek estaltzen dituzte emakume baten barneko izaera. Adibidez, horrela jantzitako emakume bat ikusi ondoren, bera ezagutzeko gogoa piztuko zaigu, bakarrik kanpotik ondo dagoelako. Baina nik uste dut, hori mozorro edo estalki bat baino ez dela, barruko pertsona baztertzen duena.

    Bide batez, ados nago Janirek esan duenarekin, jendeak esaten badizu nola egon ondo, hor konpon marianton. Zuk zeure gorputza eta izaerarekin pozik egon behar duzu eta morrontza bertan behera utzi. Bideoan ageri den neskatoak, jendeak esaten zuena egiten zuen. Horrela, bere buruarekin txarto sentitzen da, eta gauza harrigarriak egiten ditu.

    Hortaz, kontuan eduki behar dugu, geure buruarekin pozik egon behar dugula, eta horrela, denok aldatu ahal izango dugu gizarte zorrotz hau.

    Atsegin dut

  9. Asier Says:

    Kaixo, ni Asier Fernández naiz, hamabost urteko mutila.
    Nik pensatzen dudana da gizartea oso boteretsua dela gauza batzuetan, adibidez, gure janzkeran edo gure pentsakeran, baina emakumeek, askotan, gizartetik jasoten dute txarrena. Egia da emakume musulmanen burkak bere askatasuna kentzen diete, baina hemen ere gure gauza txarrak dauzkagu.

    Askatasuna da gure izaera edo janzkera propioa izatea, baina, errealitatean, ez dago askatasunik. Behartzen zaituzte gauza hau edo bestea egitera, eta eroso ez bazaude, amorra zaitez. Erlijioa ere gauza inportantea da besteen bizitzan, eta ezin dugu ezer egin haiek eraman nahi badute burka, baina ezin dugu onartu emakume batek gauza bat eramatea beste batek esan duelako.

    Niretzat, ez dago diferentzia handirik gizarte bien artean.

    Atsegin dut

  10. iraia Says:

    Ni Iraia dut izena, eta 15 urte dauzkat. Nire ustez bideo hau oso ondo deskribatzen du gure gizartea eta gure pentsamoldea.
    Egia esanda orain arte beti pentsatu dut guk nahi dugun moduan bizi garela eta ez geneukala morrontza askorik. Baina orain konturatu naiz bizitza inposaketaz beteta dagoela; depilazioa, takoiak, makillajea, taila… hauek dira gure gizarteak konturatu gabe exijitzen dizkigun ohiturak.

    Nik beti pentsatu dut burka daramaten emakumeak ezinezkoa zela zoriontsu bizitzea. Baina gai honi buruz interneten begiratu eta gero, gure adin bereko gazte baten elkarrizketa irakurri dut. Bertan argitzen zuen berak burka jantzita daramanean bakarrik zoriontsua zela. Neskatoak gorputz osoa estalita zeraman, begiak ere, sare antzeko materialez.
    Jendeak komentatzen du begiak modu horretan estalita eramatea kaltegarria dela, baina nire galdera hauxe da: Ez al da kaltegarria gure oinetarako eta gure bizkarrerako takoi altuak eramatea?
    Nire ustez bai, baina ez gara konturatzen guztiz arrunta iruditzen zaigulako.
    Ohitura desberdinak dira baina aldi berean oso antzekoak.
    Argi daukadan gauza bakarra da, guztiz zoriontsua izateko, gure gorputza onartu eta maitatu behar dugula.

    Atsegin dut

  11. clase2danielb Says:

    Kaixo, ni Daniel Diez naiz, 15 urteko mutila. Uste dut bideoak arrazoia duela. Gizartean, gaur egun, jendeak izan behar du modu batekoa, eta estereotipo horiek betetzen ez dituena, baztertua izaten da. Eta, bai, hori egiten du jendea nola den bezalarekin deseroso egotea, eta diru eta esfortzu asko gastatzea besteek nahi duten moduan egoteko, baina txarto sentitzen jarraitzeko. Espero dut egun batean mundua aldatzea.
    Gero arte,
    Daniel.

    Atsegin dut

  12. Ibone Says:

    Ni Ibone naiz, 15 urteko 4.mailako ikasle bat naiz. Klasean, Txarok esan duenez, emakume musulmandarren Niqab eta Burkari buruzko testua irakurri eta gero, horretaz hitz egin genuen eta hemengo emakumeen estetikarenganako morrontzaz hitz egin genuen.

    Klasean (eta blogan ere) esan zen depilazioa inposaketa bat zela. Ez nago guztiz ados horrekin. Egia da, hanketako depilazioa ez dela guztiz beharrezkoa, ba dago jendea ez dena depilatzen eta bueno, ez da ezer gertatzen. Baina nire ustez besapeko ilea depilatu beharra dago, udan batez ere, higiene kontua dela uste dut zeren, ez ba zara depilatzen, izerdia gehiago egoten da eta azkenean txarto usaintzen du, eta hori desatsegina da.

    Horretaz aparte, beste guztian ados nago. Inposaketak dira guztiz eta batez ere argala egotearena. Gainera, inposaketa hori arriskutsua izan daiteke anorexia ekarri ahal duelako.

    Takoiena ere inposaketa krudel bat dela iruditzen zait, horiek oinak mintzen baitizkizute eta, nire ustez, altua izatea ez da garrantzitsua, baldin eta gauzak apal altu batetik hartzeko ez bada.

    Klasean, emakume musulmandarrak Burka edo Niqab-a nahita eta ez beharturik eramateko aukera agertu zen. Noski, egongo da baten-bat nahita eramango duena, beti dago salbuespen bat, baina, guztiek nahita eramango balute, zergatik gehienak hasten dituzte janzten haien eliz gizonak edo haien senarrak ona etortzean?

    Bideo hau asko gustatu zait zeren oso ondo islatzen du gaur egungo gizartea, pixka bat esageratua agian, zeren, neska guztiak ez dira gaizki sentitzen aurpegia makilatzen ez badute edo haien azala zuri-zuria bada. Baina gure gizartea horrelakoa da, esaten da garrantzitsuena barrukoa dela, baina jende kanpokoaz fijatzen da, eta gustuko badu, orduan joaten da pertsona horrekin hitz egitera, beraz, barruko ezagutzeko, lehenengo kanpoko itsura gustuko izan behar dugu.

    Atsegin dut

  13. Amaia Iribar Says:

    Ni Amaia naiz, 4.mailako 15 urteko neska. Egia esan, gaur egun bizi garen gizartean, estetikak garrantzi izugarria dauka, baina ez dut uste emakumeengan bakarrik gertatzen denik. Gizonek ere halako estetikak jarraitu behar dituzte, hala nola, abdominalak, gihar sendoak izatea, eta asko eta asko hasi dira jada depilazioarekin.

    Egia da, burka edo niqab-a, klasean hausnarketa egin ostean, morrontza dela pentsatzen jarraitzen dudala, baina emakumeok geure burua depilatzea eta makillatzea ere morrontzatzat hartu behar genukeela ere.

    Bestaldetik, ez dut uste gure morrontza, musulmandar emakumeen morrontzaren antza handia duenik, izan ere, Aroak aipatu duen antzera, haiek bizitzeko eskubidea dute tartean, guk, ordea, ez dugu hainbeste arriskuan.

    Atsegin dut

  14. Julene Says:

    Kaixo ni Julene naiz eta 15 urte ditut. Bideo hau hainbat aldiz ikusi dut, hemen gaur egungo gauza asko esaten dira depilazioari buruz, zapata takoiduneei buruz, makillajeari buruz eta halako hainbat gauzeei buruz.
    Duela urte mordoa modan zegoen gorputz lodia edukitzea baina gaur egun guztiz kontrakoa da moda, 38ko taila batean sartzeko ahalmenarekin itsutu egiten dira neska gazte asko.
    Makillajearekin gauza bera gertatzen da, egun guztietan makillatzera behartuta gaude emakume gehienak.
    Hainbeste lantokietan takoiak eramatera behartzen dute emakumeak. Emakume askok baxu sentitzen dira eta takoiak eramatera behartzen dute haien burua.
    Depilazioarekin gauza bera gertatzen da, emakumeak depilatu egin behar dira ‘estetika arauak betetzeko.’
    Azken finean jendea sozietatearen menpean egon da bizitza osoan.

    Atsegin dut

  15. Christian Says:

    Kaixo, ni Christian naiz eta 15 urte ditut. Uste dut ikusi dudan bideoak arrazoi guztia daukala. Gaur egun bizi garen munduan, jendeak morrontza asko ditu. Nire ustez, jendeak ez du kasurik egin behar horrelako estereotipoei, baina emakumeengan bakarrik ez da gertatzen, gizonak ere depilatzen hasten ari dira eta denborarekin, gizateak behartuko gaitu guztiok depilatzera. Espero dut gauza hauek aldatzea ahalik eta lasterran.
    Agur bat,
    Christian.

    Atsegin dut

  16. Lucía Fernández, 4º Says:

    Amaiarekin bat nator.
    Estetika izugarri garrantzitsua da gaur egun, tamalez.
    Nire ustez, ez dago txarto zure kanpoko itxuraz arduratzea, azken finean, denoi gustatzen zaigu ondo sentitzea, eder sentitzea momenturen batean.

    Baina bideoan esaten den bezala, azkenean ez zara polit sentitzen makilatzen ez bazara, takoidun zapatak eramaten ez badituzu, depilatzen ez bazara, oso argal ez bazaude… gaur egun emakume guztiek hori eginten dutelako, eta haien azpitik ez egoteko, guztiok nahi ez ditugun gauzak egitera behartzen gaitu gizarteak.

    Gainera, askotan gure osasunerako kaltegarriak diren gauzak egitera iristen gara, adibidez gutxi jan argal egoteko, operatu edo edozein gauza.

    Gizonek ere horrelako morrontzak jasan behar dituzte, baina ez emakumeok bezain beste.

    Adibidez, Niqab-aren kasuan, ez zait batere etikoa iruditzen gizarte hori, emakumeak haien aurpegia eztaltzera behartzen dituen gizartea. Gainera Niqab-a ez da hainbesterako Burkarekin konparatzen badugu.

    Esaten dute besteen sinismenak eta ohiturak errespetatu behar direla, baina nik, barkatu baina ez dut errespetatzen.

    Gizonak ez daude behartuta horrelako “arropak” eramatera, eta hori ez zait bidezkoa iruditzen. Emakume bat ezin da emakume sentitu ezin badio erakutsi munduari nolakoa den.Izkutuan bizi direla dirudi.

    Nire iritziz, itxura oso garrantzitsua da, baina ez luke hainbesterako izan beharko, bakoitzak bere buruarekin eroso egon behar du, hori da garrantzitsuena.

    Lucía.

    Atsegin dut

  17. Cristina C. Says:

    Kaixo, ni Cristina naiz Ies Gueñeseko 4.mailako ikaslea.
    Emakumeon morrontzaren bideoa ikusi eta gero, esan behar dut bat natorrela esaten duenarekin. Gaur egun, gure gizartean, kanpoko aspektuak gero eta garrantzi handiagoa dauka: telebistan, aldizkarietan, lan bat bilatzeko,zure lagunekin festara joateko…hau da bizitzan zehar,gure gorputza esklabu bihurtzen dugu.

    Nire ustez,txikitatik zure familiak transmititzen badizu bizitzaren balioak:jendearekiko errespetua, hezkuntza, zintzotasuna, tolerantzia…kanpoko aspektua bigarren plano batean geratuko da. Ni 15 urteko neskatoa naiz, eta gazte guztiok bezala, itxura on bat izatea nahi dugu, jendeak gutaz inpresio ona izateko. Espero dut ,urteak pasa ahala, nire familiak esandako balore horiei esker, nire buruarekiko segurtasuna handitzea.

    Anek esan duen bezala “ Guk garen bezalakoak onartu eta maitatu behar dugu geure burua”zeren eta ez badugu onartzen nolakoak garen, tratu txarrak jasan ahal izango ditugu.

    Bukatzeko, esan nahi dut, aspektu fisikoa dela barruan daramagun sopresaren bilgarria,”huevo kinder” bat bezala.

    Atsegin dut

  18. Jon Barrón Says:

    Ni Jon Barrón naiz, 4. mailan dagoen 15 urteko mutila. Nire ustez gaur egun, nerabezaroan gauden neska-mutilok erabateko garrantzia ematen diogu estetikari, egia esanda, neskeengan eragin handiagoa dauka mutileengan baino, baina guregan ere eragina dauka, adibidez mutilak gimnasiora joaten dira beren burua besteen aurrean ondo ikusteko.
    Zoritxarrez, gaur egungo gizartean hau nahitanahiez beharrezkoa da, besteen aurrean ondo ikusteko eta horrela zeure buruarekin pozik egoteko.
    Beste batera arte,
    Jon Barrón

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: