PADURA IRRATIA

  Ahozkoa nola landu euskara irakasleon                  buruhausterik handiena izaten da, zalantzarik gabe, are gehiago gurea bezalako gune erdaldun batean.

11-12 ikasturte honetan Euskara Departamentuan ekimen berri bati hasiera eman nahi izan diogu: gure irratia sortzeari.

Padura irratiak ikasleen ahozko ekoizpenak lau haizetara zabaltzeko asmoz sortzen da. Bertan astero-astero DBHko maila guztietan sortutako albiste, erreportaje, elkarrizketa eta abar argitaratuko ditugu. Badakigu hasieran gure lanak idatzizkoarekin lotura handia izango duela, baina espero dugu denboraren poderioz freskotasuna eta jariotasuna irabazten joatea.

Padura Irratiarekin IKTen erabilera sendotu nahi dugu Euskara Departamentuan orain dela bi ikasturte sortu genuen egitasmoa borobildu nahian; blogablogamarinelak ikasleen idatzizko lanak jasoko ditu, entzunblogaren bitartez literaturara hurbilduko gara, eta azkenik, Padura Irratia proiektu jaioberriarekin ahozko gaitasunari berezko espazioa emango diogu.

Advertisements
Explore posts in the same categories: Uncategorized

2 iruzkin on “PADURA IRRATIA”

  1. yolba Says:

    Ideia izugarri gustatzen zait eta pozten naiz indarrean jarri duzulako, iaz ibili nintzen antzeko ideia batekin baina azkenean ez nuen burutu. Prozedura hauek lan itzela ematen dute baina poza tamainakoa ere bai, beraz, animo eta jo ta ke zuen ahotsa lau haizeetara zabaldu arte!

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: