ZEIN HUTSIK DAGOEN HAU! Bigarren atala

 
 
Izenburu hau berau erabilita sarrera bat argitaratzen genuen pasa den ikasturteko maiatzean. Eta dena asmatuta dagoela, edo ezer berririk ez dagoela asmatzeko argi izanda, ideia berbera dabilkit egunotan buruan: zein hutsik dagoen hau!. Bai, halaxe da. Apalak badoaz apurka-apurka hustutzen, motxilak gero eta arinago, eta blogak, inoiz baino hutsago.

Lankideen blogak kuxkuseatzen ibili naizela ez dut ukatuko. Ia-ia bi aste pasa dira azken sarrera argitaratu nuenetik, eta konzientzia apur bat arindu nahian, besteak zer egiten ari diren zelatatzeri ekin diot. Buaf! Zelako lasaitua! Haien ekaina nirea bezain idorra, gaitzerdi!

Badirudi 2010-2011 ikasturteak eman behar zituenak eman dituela  dagoeneko. Urteko memoriak, azken azterketen prestakuntzak, oposizioek, eta abarrek dena okupatzen digute, ez dago, beraz, somenerako tarterik.

Blogablogamarinela ez zen sortu gogoetak idazteko tresna bezala, ikasleen lanak erakusteko eta partekatzeko baizik, baina youtuben bideo bat ikusten ari nintzela, aurtengo ikasturtean bizi dudanarekin antz handia zuela iruditu zitzaidan.

Aurten zuzendaritza eta gela konpartitu behar izan ditut, mundu berri bat ezagutu dut, denok ezagutu beharko genukeena, ene ustez; eta hau oztopo- lasterketa izan da niretzat. Nahiko perfekzionistatzat dut neure burua, eta horregatik dexente sofritzen dut askotan;  hala ere, eta nahiz eta ez dakidan azkenean gauzak behar bezala, edo ikastetxe honek merezi duen bezain ondo atera diren, hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet, nirekin lanean aritu zareten guztioi.

Beheko bideoan bezalako amaiera zoriontsua nahi nuke guztiontzako, hemen geratzen garenontzako, baita agian beste bide bati ekitea tokatuko zaienentzako.

Advertisements
Explore posts in the same categories: OROKORRA, Uncategorized

Laburpen hitzak: ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

2 iruzkin on “ZEIN HUTSIK DAGOEN HAU! Bigarren atala”

  1. LoreaLorea Says:

    Txaro Andrea:
    guztiz perfekzionista zara, baina lasai, zuzendaritzako beharrak bideoan agertzen direnak bezain ondo eraman dituzu, hori bai, garbiago!!
    Te otorgamos el gran sello por la correcta aplicación de “la mano izquierda”. Segi horrela, maitia. (Ainara, Iñaki, eta menda lerenda).

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: