TOK!TOK! NOR DA? POSTARIA!!!!!

Pasa den hilabete bukaeran bisitari berriak izan genituen gure artean: Askartzaga eta Eretza eskoletako 6. mailako neska-mutilak.

Gure institutua, datorren urtean haiena izango dena, ezagutzera etorri ziren, aurtengo tutoreek lagunduta, eta jakinmina eta ilusioa antzematen zen beren aurpegietan.

Gelak ikusi zituzten, eta hemen egiten dugunaren berri ematen saiatu ginen zenbait irakasle. Hala ere, zein enbaxadore hoberik hemengo ikasleak baino?… Horregatik 2. DBHko ikasleei ondoko lan proposamena egin diegu:

* Idatz iezaiezu gutun bat 6. mailako neska-mutilei.

* Bertan azaldu hemengo giroa, ikasgaiak, irakasleak  eta abar nolakoak diren.

* Kontaiezu hona etortzean zer sentitu zenuen eta animatu etortzeko.

Emaitzak laster argitaratuko ditugu; baina orain zuen txanda da, 6. mailako neska-mutilak: irakurri eta entzun arretaz “hemengo adituek” esaten dutena, eta idatzi zuen galderak, kezkak, komentarioak… Ez dira-eta erantzun gabe geratuko!

Advertisements
Explore posts in the same categories: AHOZKOA, DBH 2.MAILA, OROKORRA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: