SORKUNTZA TAILERRA: LAPITZAREN ASKATASUNAREN BILA. Gorka Pérez

Lapitzak gora begiratu zuen, dena ilun zegoen, bakarrik azpimarratzailearen tapoi horia ikusten zen. Oso nekatuta zegoen kutxatila zahar horretan egoteagatik. Ia-ia bi hilabete zeramatzan argia ikusi gabe eta gainera bero izugarria zegoen udako oporrak ziren eta. Lapitzak,nekatuta, ideia bat izan zuen. Borragomaren eta erregelaren laguntzaz katapulta bezalako asmakaria egingo zuen. Baina ez zen izango erraza zeren eta, kutxatilaren kremailera apurtu egin beharko zuten katapultan hartutako abiadurari esker.

Eguna ailegatu zen, kutxatilaren biztanle guztiak eskina batean elkartu ziren gertakaria ikusteko. Ikusgarria zen giroa: Postiak apunteak hartzen hurrengo eguneko egunkarirako; boligrafoak, lapitza, borragoma eta erregela elkarrizketatzen…eta abar. Dena prest zegoen, partaide guztiak kokatuta zeuden eta boligrafoa kontatzen hasi zen.

– Hiru, bi, bat… zero!
Erregelak izugarrizko palanka egin zuen eta lapitza suziri baten moduan atera zen. Kremailerara iristerakoan apurtu zuen eta mahai batean erori zen. Ala! zelako ikusmira ona! pentsatu zuen.

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH 4. MAILA, Sorkuntza Tailerra

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: