EMAKUMEA, EDERRA, EMEA, EMANKORRA…

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna dugu. Aspalditik entzun dugu emakumeon eguna egunero ospatu behar dugula, eta ez data konkretu batean. Bai, halaxe da, eta horretan saiatzen gara egunero. Baina eztabaidak alde batera utzita, eta gure ikasleen artean Martxoaren 8ko izpiritua urtero-urtero gogoraraztea inoiz ez datorrela gaizki iritzita, hona hemen 2. mailakoei egin diegun lan-proposamena:

1.- Ikasleek emakumea definitzen duten 5na hitz aukeratu beharko dituzte. Hauek edozein kategoriatakoak izan daitezke: izenak, izenondoak, aditzak…Baldintza bakarra hitz horien barnean E hizkia izatea da. Hitz horiei lotutako bosna irudi ere aukeratu beharko dituzte.

2.- Behin aukeraturik  ikasle bakoitzak taldekideei azaldu beharko die zergatik hautatu dituen hitzok, eta zer esan nahi duten harentzat.

3.- Irudiak eta hitzak elkarturik Movie Maker bat muntatuko du taldeak.

Martxoaren 8an oporretan egongo gara, aste zurian. Baina Gueñes BHIn bereziak garenez, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko aukera izango dugu martxoaren 12an,13an,14an…

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH 2.MAILA

2 iruzkin on “EMAKUMEA, EDERRA, EMEA, EMANKORRA…”


  1. […] batzuk lehenago lan proposamena egin genien DBHko 2. mailakoei Emakumearen Nazioateko Eguna ospatzeko, eta hona hemen lehen […]

    Atsegin dut


  2. […] La propuesta de trabajo del seminario de euskara no ha quedado desierta, y estos son los resultados, ederrak eta emankorrak,  echadles un vistazo, merece la pena. […]

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: