ZORIONAK GAZTEZULO!

Gaztezulo aldizkariak hamar urte bete ditu gure artean. Gazteei zuzendutako argitalpen honek atal interesgarriak eskeintzen dizkigu hilero-hilero: musika, zinea, literatura, kirola, sexua, internet eta teknologia berriak… oso formato erakargarrian. Gainera punta-puntako kirolariak, antzezleak, musikariak eta abar izaten dira protagonista, eta bertan euskal kultura agenda bete-betea topatuko dugu.

Urriko alea berezia izan da, euskal letren panoraman hamar urte betetzea harro sentitzeko modukoa baita.

Aldizkaria dohainik banatzen zaie DBHko 4. mailako ikasleei sei hilabetez, eta gero argitaletxeak bazkide izateko aukera amaten du, oso prezio erakargarrian

Gelarako tresna ezin hobea dugu, beraz, Gaztezulo. Bertan elkarrizketa, erreportaje, artikulu eta albiste hezitzaile eta ludikoak aurki ditzakegu, gazteen gustuko euskara ederrean idatzita. Formatu digitala ere eskura daukagu, nola ez!.

Urriko alea izan da aurteko 4. maiako ikasleei banatu diegun lehena. Askorentzat ezaguna, beste batzuentzat, akaso, aurkikuntza harrigarria, baina… haien gustukoa izan da? Zer izan da gehien gustatu zaiena? Haien kritiken zain gaude!

Explore posts in the same categories: OROKORRA

Laburpen hitzak: , , , ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

14 iruzkin on “ZORIONAK GAZTEZULO!”

  1. Raul Perez Says:

    Eskerrik asko gu zoriontzeagatik, eta garrantzitsuena GAZTEZULOrekin bat egiteagatik. Aurrera jarraitzeko hauspoa ematen digu-eta!

    Atsegin dut

  2. Lorea Says:

    Gustora egingo nuke nire kritika, nire saltzean nago horretan, baina urriko alea ez daukat. Irakasleentzako alerik ez daude?

    Atsegin dut

  3. natalia Says:

    Egia esateko, hau da Gaztezulo aldizkariari buruz izan dudan lehengo albistea. Ez nekien ezta existitzen zenik, baina orain urriko alea ikusi ondoren, konturatu naiz, euskaraz ere gure adinekoentzat aldizkari onak daudela. Egia esan, ez dira Cuore eta halakoen antzekoak dena kotiloez beteta, baizik eta umeentzako Karramarro aldizkariaren antz izugarria du bere forman, baina interesgarria da.
    Urriko alea asko gustatu zait, gehien bat elkarrizketen atala, pertsona famatuen elkarrizketak gogoko ditudalako, baina zinema eta musika atalak ere gustatu izan zaizkit.

    Atsegin dut

  4. cristina4maila Says:

    Gaztezulo aldizkaria asko gustatu zait. Denetariko informazioa dauka eta gainera interesgarria da. Azalean ikusi dut 10. urteurrena dela, baina nik ez dut sekula entzun aldizkari honetaz. Urriko alea gogoko izan dut, eta espero dut ale guztiak hain informazio ona eta interesgarriak izatea. Gehien gustatu zaidana 56. orriko argazki bat izan da, hasieran ilargiaren argazki bat zela uste nuen baina alboan daukan testu txikia irakurriz, mendi bat zela konturatu nintzen. Oraindik ez dut amaitu irakurtzen baina azaroaren alearen zain nago.

    Atsegin dut

  5. Unai Says:

    Nire iritzis gaztezulo aldizkaria oso aproposa da gure adineko pertsonarako, zeren gaur egungo notizia asko ateratzen dira, eta horrela munduan gertatzen diren gauzes arduratzen gara horrela. Ere bai ateratzen dira gure interesako gauzak, adibidez sexuari buruzko salantzen bat badugu, gaztezulo aldizkariari galdetu dezaiokegu.
    Ere zure talderik gogokoenaren diska berria ateratzen den ala ez konsultatu ahal duzu etab…
    Gaztezulon ere ateratzen dira jende famatuarekin egindako elkarrizketak adib… Bebe etab…

    Atsegin dut

  6. gorka Says:

    Gaztezulo aldizkaria asko gustatu zait, gai askotako informazio agertzen delako eta artikulu interesgarri eta politak daudelako. Artikulu guztien artean, gehien gustatu zaidana Kilian Jorneteri egin dioten elkarrizketa da. Oso elkarrizketa luzea eta sakona da , eta bertan, datu eta informazio asko agertzen da Kilian Jorneteri buruz.Gaztezulo aldizkaria lehen aldiz irakurri dut aurten. Baina espero dut gehiagotan irakurtzea, asko gustatu zaidalako eta informazio asko agertzen delako.

    Atsegin dut

  7. ander agote Says:

    Nik ez nuen ezer entzun aldizkari oni buruz, baina ondo iruditzen zait gazteentzako aldizkariak egitea. Aldizkari honen desabantaila da hilero agertzen del, eta astero egingo bazuten diru gehiago irabaziko zutela uste dut.
    Niri gehian gustatu zaidan alea, mendi lasterkariarena da. Kilian Jornet-i buruz datza eta oso erreportaje interesgarria eta zabala da.Hau gustatu zait gehien , mendira joatea eta kirola egitea asko gustatzen zaidalako. Gustatzen zaizkizun bi gauza egiten badituzu eta gainera batera, denbora aprobetxatzea da.

    Atsegin dut


  8. GAZTEZULO ALDIZKARIA

    Aldizkari hau ezagutzen nuen lehen hezkuntzan zegoelako.Ez nuen inoiz irakurri gaur arte. Txiki nintzenean ez nuen atentzio handirik egiten.
    Baina duela egun batzuk hazi nintzen irakurtzen eta oso interesgarria dela ikusi nuen.
    Ondo iruditu zait informazio asko aurki dezakezulako. Eta gauzak ez duzuna inoiz irakurriko. Gehien gustatu zaidan artikulua, 104 eta 105 orrialdekoak izan da. Musikari buruz doa, eta gainera Barrikada eta Eskorbuto ateratzen ziren

    Atsegin dut

  9. Jon Says:

    Nik ez nuen gaztezulo ezagutzen eta lehenengo aldiz irakurri dut. Bueno, ez dut albiste osoak irakurri baina atenzioa eman zaidan atalak irakurri ditut eta gehiena asko gustatu zait. Gure adinero gauzaz hitz egiten du eta niri ondo iruditu zait eta gustatu zait.
    Ez naiz oso irakurzalea, horregatik ez dut dena irakurri baina gehien gustatu zaidan atala kirolariena izan da. Atal horretan ezagutzen ez nuen kirolari bati buruz hitz egin du eta egin duena ezagutu dut. Pertsona hori nor den eta kirol hori ezagutu dut eta harrigarria iruditu zait.

    Atsegin dut

  10. Sebas4maila Says:

    GASTEZULO

    Nik ez nuen ezagutzen, hau da lehen aldiz entzuten dudana GAZTEZULOri buruz.Ondo dago GASTEZULOko jendeak egiten dituzten gauzak informatzea eta gertatu diren gauza inportantenak esatea.
    SAREZULO-ko atala gustatu zait gehiago, interesgarria da, interneti buruz esaten duten gauzak.
    Adibidez hauek:
    Esaten du internet 50 hamarkadan finkatu zen, eta urte batzuk izan behar zuen interneteko zerbitzua markatura iristeko.
    Ere esaten du Genovako zientzialariak HTML hizkuntza(hizkuntza hau, web gunean erabiltzen den hizkuntza da,estrukturaren edukiera deskribatzeko eta testu egoeran ateratzeko da) sortu eta 1990 urtean lehenengo web-ko bezero eraiki zuen world wide web(www).

    Atsegin dut

  11. maitane Says:

    Aldizkaria Txarok eman aurretik, ez nekien Gaztezulori buruz ezer. Urriko aldizkaria asko gustatu egin zait, interesgarria iruditu zaidalako. Gehien gustatu zaizkidan atalak, hauek izan dira:
    Sarezulo: oso interesgarria iruditu zait wwwaren esanahia jakitea(Worl Wide Web)izan da. Sarezulon web garri batzuk ateratzen dira eta nik horko batean sartu egin naiz eta ez dit utzi.
    Zinema: aktore eta aktoresa batzuei buruzko gauzak irakurri ditut eta gainera, Donostiako pelikula bat ikusteko sarrera oparitu digute. Ere ateratzen da pelikulen laburpena txikiak gehiago jakiteko pelikulaz.
    Datorren alea noiz etorriko den zain nago!

    Atsegin dut

  12. arkaitz Says:

    Nire iritzia da Gaztezulo aldizkaria oso aproposa dela jende gaztearentzako eta zaharrentzako denetarik dauka-eta. Niri gehien gustatu zaidana da Kilian Jonet pilotaria . Aldizkari hori ez dut inoiz ikusi, baina orain erosiko dut sarritan zeren informazio asko dauka eta gainera informazioa da gazteoi gustatzen zaiguna. Aldizkaria gustatu zait asko eta gainera txikia da .

    Atsegin dut


Utzi iruzkina