KRISIALDIA!!!!!

Krisi garaian gaudela etengabe entzuten dugu. Irratia, telebista piztu eta… horra hor zorioneko hitza. Egunkaria zabaldu eta langabezia, erregresioa…

Institutuan ere hori frogatzeko aukera dugu: irakasleen bajak ez omen dira guzti-guztiak lehen egunetik beteko, langileoi soldata izoztu ez, jaitsi egin digute! Institutu berria eraikitzeko ez omen dago dirurik…Heltzeko zeuden arbel digitalak ez dakigu noiz ikusiko ditugun… Garai latzak, zalantzarik gabe.

Etxeetan aita-amak benetako adituak dira diru-kontuetan, eta inoiz baino erneago dabiltza zertan gastatu erabakitzeko orduan. Markako jogurtak gero eta urriagoak dira gure hozkailuetan, ur-txorrotek eta bonbilek inoiz baino protagonismo handiagoa hartu dute.

Gai honekin lotuta, DBHko 4. mailan artikulu interesgarria irakurri dugu: arte kolektibo batek zaborretara botatzen duguna berriro erabilgarria izan daitekeela frogatzeko asmoz arropa desfile arrakastatsua antolatu du. Ekimenaren helburua oso argia zen: Bilboko biztanleek birziklatzera botatako arropak hartu, garbitu, egokitu ( horretarako disenatzaile batzuen laguntza izan dute) eta berriro kaleratu dituzte.

Idea sinplea da, baina gure ikasleen artean eztabaida sortu nahi dugu. Prest egongo al zinateke bigarren eskuko arropa eramateko? Gelan denetarik entzun dugu… Orain hemen duzue zuen iritziak azaltzeko plaza. Animatu eta idatzi!

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH 4. MAILA, OROKORRA

Laburpen hitzak: , ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

8 iruzkin on “KRISIALDIA!!!!!”

  1. berenjena4maila Says:

    Nik ez dakit jantziko dudan ala ez, depende momentua… Baina seguru aski gustatzen zaidan zerbait baldin badago, uste dut erosiko nuela. Baina horretarako segunda mano denda batera joan behar naiz.

    Atsegin dut

  2. Ander Says:

    Oso ondo iruditzen zait talde honek egiten duena, baina nik ez dut uste arropa hauek jantziko nituzkeela, zeren eta arropa gehiegi baitaukat armairuan sartuta. Nik arropa emango nuke jantziak pobreei emateko edo diru gutxi duenak erosi ahal izateko.

    Atsegin dut

  3. Jon Says:

    Nik arropa hori ondo badago eta ez badago apurtuta bai jarriko nuela. Baina ikusten badut apurtuta, kolorea galduta edo itxura txarra daukala ez nuen jantziko. Ez zait inporta norena den, bakarrik nahi dudana gustatzea, garbi eta berri bezala egotea da.

    Atsegin dut

  4. natalia Says:

    Nire iritziz arropa birziklatzea oso ondo dago. Adibidez nire etxean lehen, nire arropa txikia gelditzen zitzaidanean, nire ahizpari ematen nion eta horrela amak ez zuen hainbeste diru gastatu behar. Baita ere, beste batzuetan, nire ahizpari ere txiki gelditzen zitzaionean, eta arropa berria edo gutxi erabilita zegoenean, nire ahizparen lagun bati ematen genizkion soinekoak eta praka batzuk. Orain nire ahizpa ni baino altuagoa denez, ezin dizkiot prakak utzi, baina soineko batzuk bai.
    Beste leku batzuetan, adibidez, edukiontzi berezi batzuk jarri dituzte arropa zaharrak edo erabiltzen ez ditugun arropak botatzeko, eta horrela, arropa horiek behar dituzten pertsonei ematen dizkiete.

    Atsegin dut

  5. cristina4maila Says:

    Nire ustez, 2. eskuko arropa janztea ez da txarra, baina oso ondo garbitu behar da jarri aurretik, ez dakigulako norena izan daitekeen. Gainera krisian gaudenez, jende askok ez dauka dirurik lehen eskuko arropa erosteko, askotan garestia baita, horrexegatik jende askok gauden egoerarekin ez du baztertzan 2. eskuko arropa janztea. Baina beste alde batetik, badago jendea esango duena beste pertsona baten arropa janztea ez dela garbia, zikina baizik. Nire ustez, azken hori tontakeria galanta da, saldu aurretik arropak oso ondo garbitzen direlako. Nire iritziz oso ideia ona da 2. eskuko arropa saltzea, eta leku gehiagotan saldu beharko litzateke.

    Atsegin dut

  6. gorka4maila Says:

    Niri oso ondo iruditzen zait, jendeak berreskuratutako arropa erabiltzea. Nik ordea, jarri baino lehen galdetuko nuen norenak ziren. Pertsona on batenak baziren pentsatu gabe erabiliko nituen, baina ez zaidan gustatzen pertsona batenak baziren ez nituen erabiliko.

    Atsegin dut

  7. maitane Says:

    Nire ustez,birziklatzea ondo dago, nik adibidez, nire arropa txikia gelditzen zaidanean edo ez badut jartzen, nire lehengusinari ematen diot edo nire lagun bati.Desfile bat egitea ere oso ondo egongo litzateke,baina batzuetan jende guztiari ez zaio gustatzen. Eskoletan ere ematen badizute poltsa bat arropa sartzeko eta gero arropa hori txiroari ematen diozu oso ondo dago.

    Atsegin dut

  8. Unai Says:

    Nik ez dakit jantziko dudan ala ez, zeren batek daki nork jantzi duen hori. Baina seguru aski gustatzen zaidan zerbait baldin badago, uste dut erosiko nuela. Baina lehenengoz bi edo hiru aldiz garbituko nuen arropak jantzi aurretik.

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: