LIBURUAK, LIBURUAK, LIBURUAK…

“Liburuek, bideek eta egunek jakinturia ematen diote gizakiari” . Esaera arabiarra

الكتب ، وطرق والأيام ، وإعطاء الرجال الحكمة .

المثل العربي

Liburuz inguraturik bizi gara, egunak berez datozkigu, eta bideak… bide luzea dugu oraindik aurrean. Bada, 2010/2011 ikasturteko bide honetan hauexek dira gure ikasleei EUSKARA arloan proposatzen dizkiegun  liburak:

1. maila:  Nikolas Txiki. Sempé eta Goscinny

2.maila: Urtebete itsasargian. Miren Agur Meabe

3. maila: Itsaslabarreko etxea. Miren Agur Meabe

4. maila: 110 streeteko geltokia. Iñaki Zabaleta

Badakigu derrigortuta irakurtzea ez dela beti gustukoena, Daniel Pennac berak esan zuen “IRAKURRI aditzak ez du aginterarik onartzen.Maitatu…, amets egin aditzek ere ez dute agintera gogoko…” Hala ere irakasleok beti ibiltzen gara gure ikasleen gustukoa izango den liburu magikoaren bila, lortuko al dugu inoiz?  Nik uste baietz. Izan ere, ikasle garaian derrigortutako idazle horien artean, askok eta askok mundu zoragarriak aurkitu baikenituen. Seguru zuetariko askori ere gauza bera gertatu edo gertatuko zaiola. Zein da zuen esperientzia? Bat al zatozte Pennacen iritziarekin?

Advertisements
Explore posts in the same categories: OROKORRA

7 iruzkin on “LIBURUAK, LIBURUAK, LIBURUAK…”

  1. Alexander M Says:

    Irakurtzera behartutako liburuak ez zaizkio inori gustatuko baina irakurri egin behar dira klaserako.Gogoratzen dut pasa den ikasturtean Lenguako liburua ez zela ailegatzen eta guk nahi genuen liburua irakurri behar izan genuela.Liburu hori bai,gustatu zitzaidan Agatha Christie-ren “Asesinato en el Orient Express´´ oso liburu ona iruditu zitzaidan, baina uste dut hori iruditu zitzaidala nik nahi nuen liburua zelako eta ez irakurtzera behartutako liburu bat zelako.

    Atsegin dut

  2. Valeria Says:

    Nire ustez, derrigortuta irakurtzea, ez da oso ideia ona.Baina guk irakurtzea nahi badute, hori egiteko beharra dute.
    Liburua aukeratzean, kontuz ibili behar da, zeren eta gogo barik irakurtzen duten pertsonei ez bazaie lilburua guztatzen, gorroto izango diote irakurtzeari.
    Niri behintzat, asko gustatzen zait irakurtzea, baina egia da, batzuetan bidaltzen dizkiguten liburuak pixka bat aspergarriak dira.Proposatzen dut guk nahi ditugun liburuak irakurtzea onena dela.

    Atsegin dut

  3. ioritz Says:

    Niri ez zaizkit liburuak gustatzen, baina irakurri beharra dugu: 3 baino gutxiago ateratzen badugu, ez du mediarik egiten. Liburu batzuk oso aspergarriak dira, baina beste batzuk oso ondo daude.Euskeran oraindik ez dugu topatu oso ondo dagoen liburua baina 2 ebaluaketan igual…

    Atsegin dut

  4. Leire T. Says:

    Nire ustez, irakurtzuea bere alde onak eta txarrak ditu.
    Onak hauexek dira: irakurtzea ona da, lan askotan paperak irakurtzeko, gure hitz egiteko modua hobetzen duelako, …
    Txarrak, berriz, hemengo hauek: Ez da oso ona asko irakurtzea zeren eta asko engantxatzen duelako, beno niri bai.
    Pasa den urteko liburuak oso interesgarriak izan ziren , bai euskerazkoak, ingelesezkoak eta lenguaiazkoak. Espero dut urte honetako liburuak ere onak izatea.

    Atsegin dut

  5. Garbiñe P. Says:

    Behartuta gaude liburuak irakurtzera baina hauek, pixkat aspergarriak dira.Lenguako irakasleak agintzen dizkigun liburuak bezalakoak nahi ditut,pixkat denetarikoak.
    Nik adibidez ez dut batere gustoko irakurtzea baina ez dago besterik, irakurri behar da.
    Gustoko litzaidake irakurtzea: intrigazkoak eta amodiozkoak.

    Atsegin dut

  6. Ander Txabarri Says:

    Niri irakurtzea ez zait batere gustatzen.Asko aspertzen naiz, eta bost minutu irakurtzen egon eta gero, irakurtzeari utzi behar diot, lo geratzen naizelako.Institutuan derrigorrez irakurri beharra, alde batetik gustatzen zait, baina beste batetik ez.Gustatzen zait, behartzen ez banaute, ez dudalako ezer irakurtzen, baina bestetik ez zait gustatzen behartuta irakurtzea.
    Nik beti uzten dut liburua azken egunetarako, eta dena batera irakurri behar dut.Ez zait liburu bat bera ere gustatu, baina gehien gustatu zaidana, Las Cronicas de Narnia izango da seguruenik.

    Atsegin dut

  7. jenniferpress Says:

    Nik uste dut irakasleak edo beste jendeak, ezin dutela derrigortu beste pertsonak irakurtzea. Baina ez bazuten hori egingo, pertsona askok ez zuten ia ezer irakurriko. Hori esaten dut niri ez zaidalako asko gustatzen irakurtzea, baina niri gustatuko litzaidake, irakasleek liburu bat irakurtzeko agindu baino lehen, komentatzea klasean ea zer liburu adosten dugun

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: