BRIKOMANIA

Beno, hemen gaude berriro ere. Ikasturte berria eta aurpegi berri asko ere. Iaz gurekin egon ziren irakasle batzuk ez dira itzuli aurten, berriak heldu dira haien ordez. Beste alde batetik ongietorria egin behar diegu lehenengo mailako ikasleei; aurrean dituzten lau urteetan asko ikastea eta ongi pasatzea opa diegu.

Institutuan, aurpegiez gain, beste gauza batzuk ere aldatu dira. Familia gero eta handiagoa da, eta ia ia ez gara sartzen… Hezkuntza Departamentuan IKEAko iragarkiekin bat datozela argi utzi digute:  “donde caben dos, caben tres” eta moduloak jarri dizkigute patioan.

Klaseko lehen eguna heldu zen, eta artean gauza asko konpontzeke. Horregatik brikolaje apur bat egiten jarri ditugu DBHko 2. mailakoak, ea zerra, mailuak eta bihurkinak hartuta institutua ikasturte hau gustura pasatzeko egokitzen diguten!

Explore posts in the same categories: AHOZKOA, DBH 2.MAILA

Laburpen hitzak: ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

6 iruzkin on “BRIKOMANIA”

  1. valeriatxu Says:

    Zelako artistak garen!!
    Horrela segituz gero ikastetxea handiagoa izango da eta ez dugu “donde caben dos caben tres” gehiago abestuko.
    Aupa denoi eta segi horrela.

    Atsegin dut


    • Eskerrik asko Valeria! Zu izan zara 2010-2011 ikasturtean blog honetara komentario bat bidali duen lehen ikaslea, eta niri izugarrizko ilusioa egin dit. Ea jende gehiago animatzen den. Gainera bai, arrazoi duzu: artista bikainak zarete eta lana polita geratu da. Nik behintzat, disfrutatu dut egiten; espero dut zuei ere gustatzea. Ez dakit “donde caben dos caben tres” kantatzen jarraituko dugun, niri beste kanta bat etortzen zait burura… ” a las barricadas, a las barricadas”, baina oso kanta zaharra da, eta ez dakit ezagutuko duzuen… ja, ja, ja. Eskerrik asko berriro, eta zorionak bloga inauguratzeagatik!

      Atsegin dut

  2. Lorea Says:

    El trabajo de bricomanía estupendo, las pobres criaturas creo que también deberán tener como optativas “encaje de bolillos”. Respecto al lema de los suecos, no es aplicable en nuestro centro. Aquí donde caben dos se apilan veintitrés, y luego que si los nórdicos tienen muy buenos resultados académicos. Ya va siendo hora de movilizarnos, NECESITAMOS UN INSTITUTO YA!!!

    Atsegin dut

  3. Karmele Says:

    Aurten ikerketa bat jarri dezakezue martxan, “nola ikasi daiteke leku super mugatu eta jendetsu batean” Hori bai interesgarria eta ez “la isla de los famosos”.
    Elkarbizitza arauak ere aldatu beharko dituzue, nik proposamen batzuk egingo dizkizuet:
    1.- motxilen tamaina txikertu
    2.- debekatuta dago haztea, bai luzeran, bai zabaleran. Ez bada betetzen falta larria izango litzateke.
    Hurrengorarte

    Atsegin dut


    • Kaixo Karmele! Ikusten dut iazko ikasleak eta lankideak ez dituzula ahazten! Oso proposamen onak egiten dizkiguzu, eta elkarbizitzari dagokiona Miren H-ri pasatuko diot, ja, ja, Dena den zaila ikusten dut ez haztearena, batez ere zabaleran… adinak ez du ezer barkatzen, eta astebururo egoten da bazkari bat edo beste. Dena den saiatuko gara zure aholkuei jarraitzen. Musu bat eta ondo segi

      Atsegin dut


Leave a reply to Karmele Utzi erantzuna