4. mailako ikasleei

Harri batez bi kolpe egin nahi ditut: batetik euskara mintegirako Txarok sortutako blogean neure burua estreinatzea eta bestetik, 4. mailako ikasleentzako agurra idaztea.

Hitz hauek nagusiki eskerrak emateko dira. Zaila bada ere, oso gustura egon naiz gela “klaustrofobiko” horretan, eta hori horrela izan bada zuei zor dizuet. Eskertzekoa da egunero izan duzuen jarrera ( ikasiko ahal dute zuen atzetik datozenek! )

ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more

Eta nola ez! Nik neuk ere bihotzez eskertzen dizuet ikasketa bidaiarako niregan pentsatu izana. Oso ondo pasatu genuen, ezta? Ez dut ahazteko egun haietako xelebrekeria eta pasadizoak: pizza zenbaezinak, amaierarik gabeko ibilbideak, “eta nik zer bazkalduko dut?” (kalimero aurpegiarekin) edota “eta orain nora goaz?” (mila bider galdetuta)… Beno, espero dut zuentzat ere oroitzapen polita izatea eta EZ AHAZTU: Kontatu nirekin hurrengorako! Zuek bezalako ikasleekin EDONORA!

Hemendik aurrera ibilbide berria hasten da zuontzat eta bihotz-bihotzez onena opa dizuet, merezi duzue eta. Musu bat guztioi ( KENARI,MONICA, AMAIA, NAROA, SENDOA, BORJA, DIANA, MAIALEN, SARAI ETA HELENA )eta…. BETI ARTE!

EVA

Advertisements
Explore posts in the same categories: DBH 4. MAILA

3 iruzkin on “4. mailako ikasleei”

  1. clase4amaia Says:

    Bueno Eva, ni ez nintzen egon ikasbidaian, baina bai klasean jaja klaseak oso azkar pasatzen ziren zure bromekin, esan behar dut burutik jota zaudela, baina pixka bat bakarrik jaja. Faltan botako zaitugu.
    Ondo izan eta espero dut urrengo urtean institutu honetan segitzea edo bestela Balmasedara joan.

    PD: geratu naiz zelai errean jokatzeko gogoekin eh…jaja

    Atsegin dut


  2. […] dado, algunos profes se han animado a despedirse de nuestro talde fetiche, comenzó Eva desde el blog de euskera  y hoy es el turno de nuestro entrenador personal.  Balen nos ha dejado una entrada larga y […]

    Atsegin dut


  3. Eva!
    Azken egunean irakurri genuen arren, berriro irakurri dut eta berriro emozionatu naiz.
    Nahiz eta aurten ezagutu ginen, harreman estu-estua izan dugu. Ikasketa bidaian hainbat momentu, hainbat irri…
    Irakasle berezia izan zara niretzat, asko ikasi dut zurekin, baina era berezi batean. Irakasle serioa izan zara, behar zenean noski, baina irakasle dibertigarria izan zara beti.
    Nire ustez,zure klaseak zoragarriask izan dira, eta euskera asko ikasi dudala esatera ausartuko nintzateke.
    Espero dut oso ondo jarraitzea!
    Idazten jarraituz gero, negarrari emango diot, jeje.
    Hainbat oroitzapen daramatzat nirekin, eta nola ez oroitzapen onak.
    Hurrengo urteari begira, berdin jarraitu, horrela ikasle guztiak pozik egongo dira. Eta, hotpotatoes-ekin egindako ariketak erabili eh!
    Agur bero bat eta muxu asko! 😀

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: