ESKERRIK ASKO!


Blog honen laugarren sarrera den honek lehenengoa izan behar zuen, zalantzarik gabe. Gauza jakina da presaka ibiltzeak ez duela inolaz ere laguntzen, eta gure bizitza azkenaldi honetan, hegazkin supersoniko baten itxura hartuta dabil. Horregatik gure akatsak!

Lehenengoa izan behar zuela diot bakoitzari berea eman behar zaiolako, eta gure esker ona Conlalengua acuestas blogaren sortzailea den Lorea Solagureni eman behar diogu.

Bera hasi zen pasa den ikasturtean  blog, glog, wiki, webquest eta antzeko hitz arraroak gure etxera ekartzen, eta hasieran oso ondo ulertzen ez bagenuen ere, emaitzek liluraturik utzi gintuzten. Klarionaz gain, bideokameraz, argazki makinez, pendriverrez kargaturik joaten zen ikasgelara egunero, eta ikasleen aurpegietan harrotasun puntu bat ikusten hasi ginen.

Inbidiatan geunden, eta aurten apur bat formatu eta gero,( ikastaroak aukeratzen ere, bere gidaritzapean) kurtso bukaera honetan ume berria jaio zaigu. “Anaia txikia” dio Loreak.

Benetako erditzeetan bezala, ume hau instrukziorik gabe jaio da. Eta gurasook senaz eta intuizioz ahalik eta ondoen egin nahi badugu ere, ez dakigu ume mimatia aterako zaigun. Ama oraindik apur bat obsesionaturik dabil… askotan joaten da sehaskara ea ondo lo egiten duen ikustera, eta txupetea lurrera erortzen zaion bakoitzean ( askotan erortzen zaio) bi orduz izaten du lapikoan uretan egosten . Laster ikasiko du! Bai, horixe baita gure leloa: Ikusi eta ikasi.

Eskerrik asko zuri Lorea dakizun guztia gurekin konpartitzeagatik, lanean hain eskuzabala izateagatik. Zure aurkezpenean “lenguako ikasgaia” aldean institutuz institutu zenbiltzala esaten zenuen, bada askok zure ondoan lanean aritu nahi genuke betiko

Advertisements
Explore posts in the same categories: OROKORRA

Laburpen hitzak: , ,

You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.

6 iruzkin on “ESKERRIK ASKO!”

  1. Carlos Diez Says:

    Beinvenida, Txaro. Da gusto ver que se va uniendo a este mundillo gente de la que podemos aprender mucho.
    En cuanto pueda le hago unos patucos a ese blogkume que has parido con tan bonito nombre.

    Atsegin dut

  2. Lorea Says:

    Bai berbak liluragarriak zureak! “Ama askotan joaten den sehaskara ea ondo egiten duen ikustera”..
    ¿Qué decirte Txaro Anderea? Pues lo que tú ya sabes, que los niños se resfrian aunque les hierbas el chupete, y que seguirá habiendo noches en las que te conformes con oír el ruido del ascensor desde tu cama.Bloga bloga marinela hazituko da baina bere gurasoentzako betirako bere umetxoa izango da.
    Eskerrik asko Txaro por ese saber llevarme por el buen camino, no todos lo han conseguido. Tienes buena mano para los niños. Jarrai dezagun ikusi eta ikasi!

    Atsegin dut

  3. Mónica y Maialen Says:

    Zorionak Txaro!
    Ikusi dugunez, blogaren munduan sartu zara. Lasai, ez da dirudien bezain zaila, soilik pazientzia pixka bat behar da. Zure ikasleei asko gustatuko zaie ordanagailuen bidez klasea ematea.
    Animo!

    Atsegin dut


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s


%d bloggers like this: