CALLEJEROS LITERARIOS

Posted Maiatza 30, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: OROKORRA

Blogge@andoko neskengandik heldu zitzaigun lan proposamen hau. Gure herriko kale aurkibideak aztertu eta idazleen izenak topatu behar genituen bertan. Jarraian, google maps erreminta erabilita ibilbide literarioak egiteko planteatzen ziguten, “Literatura jalgi hadi kalera” lelopean.

Helburua idazleon biografia eta obrak ikasleei helaraztea zen, eta behin apur bat sakonduta, hainbat dokumentu sortzea idazleen inguruan. Proposamena ezin egokiagoa iruditu zitzaigu hasiera-hasieratik, eta Hizkuntza Departamentuan ( euskara, lengua eta ingelesa) lanari ekin genion…

Baina, kale aurkibideak aztertzen ari ginela, lehendabiziko arazoarekin egin genuen topo: gurean ez zegoen ezein idazleri dedikaturiko kalerik! A nolako inbidia Barakaldo, Bilbo, Portugalete edo Gernikakoak aztertzen genituenean! Han Aresti, Bilintx, Etxepare, eta milaka idazle agertzen ziren bitartean, gurean toponimoak ziren den-denak!

Azkenean tranpa apur bat egin eta gero, hiru toponimo aukeratu genituen, eta gure omenaldi propioa egitea erabaki genuen.

Lazkao auzoa Lazkao Txikiren obrari eta biografiari hurbiltzeko erabili dute 4. mailakoek.

Allende kalea, Isabel Allenderen obra aztertzeko aprobetxatu dute 2. mailan.

Aldekoa Taberna aitzakitzat harturik Ignacio  eta Josefina aldekoari buruzko lan bikaina egin dute 2. mailan ere.

Datorren asteetan GUEÑES BHIko ibilbide literarioa argitaratuko dugu Blogge@andon beste ikastetxekoekin batera, baina momentuz, hona hemen 4. mailakoen egindako lanaren aurrerapena:

ESAMOLDEAK

Posted Maiatza 25, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: DBH 2.MAILA

Aste honetan 2ykoekin zerbait “arina” egitekotan, badakizue, beroa, azterketak…zenbait esamolde aztertzeari ekin diogu. Gure kulturaren altxor honekin erraminta berri bat ezagutu nahi izan dugu: PIKSTRIPS. Tresna honek argazki binetak edo komikiak egiteko erabili ahal dugu, oso erabilerraza da, eta emaitzak benetan ikusgarriak.
Momentuz hiru esamolde irudikatu dituzte gure ikasleek, baina hurrengo baterako argazki-nobela bat egiten animatuko direla esan du baten batek.
Lanaren prozedura hauxe izan da:
1.- Esamoldea aztertu eta haren esanahiaz jabetu.
2.- Sei binetatarako gidoia prestatu: hasiera, korapiloa, bukaera
3.- Bineta bakoitzaren irudia eta testua zehaztu
4.- Argazkiak institutuko hainbat eskenatokitan atera.
5.- Komikia Pikistrips-en laguntzaz muntatu.

VALERIA, JENNI ETA PAULO

a comic strip!

ALEXANDER, ANDER , KATYANY ETA IORITZ
a comic strip!

LEIRE, GARBIÑE, AXEL ETA GUSTAVO


a comic strip!

BLOGABLOGA, URTEBETE GURE ARTEAN

Posted Maiatza 20, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: OROKORRA

Bai, gezurra badirudi ere BLOGA BLOGA MARINELAk bere lehenengo urtea bete du gure artean. Urtebete lan eta ahalegin, 60 sarrera baino gehiago eta ikasle eta irakasle askoren ilusioa; horregatik zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi. Zorionak eta bultzada handia beti bezain ondo lanean jarraitzeko!

ASMAKIZUNAK

Posted Maiatza 17, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: DBH 2.MAILA

2ykoek aste honetan jorratutako asmakizun batzuk aurkezten dizkigute. Testu literario labur hauek hainbat ezaugarri  dituzte:  deskripzioa da nagusi, laburrak dira, eta errima izan ohi dute. Hauek egiteko google doocs erreminta erabili dugu, denok batera lana konpartiturik. Ondo pasatzeaz gain, aurkezpena saio bakar batean amaitzea lortu genuen, nahiz eta zenbait diapositiba handik eta hemendik hegan joan.

2ykoek eguneroko gauzen deskribapena egiten digute era jostagarrian, ikasi eta familiako ume txikiei proposatu asmatzeko, seguru asko gustatuko zaizkiela!

ZORIONAK CONLALENGUA ACUESTAS!

Posted Maiatza 12, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: OROKORRA

Laburpen hitzak: , ,

Kurtso bukaeran gaude, eta lanez gainezka, zer esanik ez! Programazioekin amaitu, azken azterketak egin, datorren ikasturteko proiektuak diseinatu eta eskatu, eta beste saltsa batzuk ( oposizioak, aurkezpenak, jardunaldiak…) nola ez?
Eta mugimendu honen guztiaren artean, hara non albiste ona heldu zaigun: gure lankidea den Lorea Solagureni “buenas prácticas” zigilua eman diote, pasa den ikasturtean Miguel Hernandezen omenez gure ikasleekin egindako proiektu batengatik.
Horrelako sariek eta albiste onek bultzada izugarria ematen digute Gueñes BHIko komunitate osoari, ez bakarrik sarituari eta proiektuan parte hartu zutenei. Azken finean, denok gaude harro hemen lan egiten duen jendeaz, eta aurrera eramaten den lanaz. Beraz, ZORIONAK!

Sorkuntza Tailerra: eta gero zer?

Posted Apirila 16, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: DBH 4. MAILA, SORKUNTZA TAILERRA

4.DBHkoen irudimenak bere fruituak eman ditu, eta hona hemen aste batzuk direla proposatu genien lanen emaitza. Batzurentzat haurtzarora egindako bidaia izan da, zalantzarik gabe. Besteengan narratzaile etorkizun oparoa nabaritzen da. Irakurri eta zuen iruzkinak idatzi!

LIBURUAREN EGUNA

Posted Apirila 6, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: AHOZKOA, DBH 4. MAILA, OROKORRA

Irakurzaletasuna ikasleen artean piztea irakasleak duen erronkarik handienetakoa dela argi dago.  Hizkuntza Mintegian etengabe ari gara irakurgai berriak eta erakargarriak bilatzen, gure ikasleen artean irakurtzeko grina piztearren. Baina emaitzak oso gutxitan izaten dira pozgarriak.

Liburua irakurtzeko proposamena egiten diegu  ikasleei ebaluazio bakoitzean, “proposamena” baino gehiago, egia esan dezagun, eta ondoren burutzen dugun jarduaeraren ( azterketa, lana, liburu foruma…) azken galderaren erantzuna bera izaten da beti. “Gustatu al zaizu liburua? Zergatik?” galdetuta, askok eta askok “ez”, eta “irakurtzea ez zaidalako gustatzen” erantzuten dute. Eskuzabalenek “ez askorik” eta “aspergarria delako” diote. Gutxitxo batzuek “beno, tira” erantzuten dute. Eta batek edo bik “bai, asko”, eta izugarrizko azalpena emango dute, liburua zergatik gustatu zaien argitzen.

Badira errepikatzen diren bi ezaugarri azken ikasle horiengan: normalean neskak direla, eta ebaluazioz ebaluazio erantzuna beti bat bera izaten dela: “bai, asko”. Erantzunak, orokorrean, ez dira askorik aldatzen liburu batetik bestera. Hots, badira ikasleak ia edozer gustura irakurtzen dutenak ( ulertu “edozer” ere ez dela, orduak eta orduak ematen ditugu liburuak aukeratzen!), eta badira halaber, libururik arrakastatsuenari eta salduenari ere muzin egingo diotenak. Panorama, beraz, apur bat ezkorra da, beno,  baliteke ere ni apur bat ezkor egotea kurtso bukaera honetan, batek daki!

Edonola ere, GUEÑES BHIn Liburuaren Eguna ospatu nahi dugu datorren apirilaren 23an, eta nahiz eta oporretan egongo garen, 4. DBHkoek Daniel Pennacen Irakurlearen Eskubideak gogorazi nahi izan dizkigute.

Badator KORRIKA!

Posted Apirila 5, 2011 by karbilbo
Mailak: OROKORRA

 

 

Gure Korrika hurbiltzen ari da!!! 2011ko apirilaren 7an Trebiñun (Burgos) hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoi hau. 11 egunez gelditu barik, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, 17an Donostiara heldu arte. 2.oo0 km baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.  

Baina, zer da Korrika? Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herria osoan zehar egiten duen eusjkararen aldeko lasterketa. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta  gau-eskola zein euskaltegien lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an hasi zen ospatzen eta Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen; 1. Korrika hartatik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Hemen, Sodupen bertan, apirilaren 15ean gure artean izango dugu 17. Korrika hau, goizeko 08:52 ean, hain zuzen ere. Beraz, gurekin ondo pasatu nahi baduzu, ez ahaztu noiz eta non elkartuko garen: apirilaren 17an, goizeko 08:52ean IES Güeñes BHI institutuan.

Korrika 17ren abestiaren egile GOSE taldea da, eta jadanik gozatzeko hor duzue honen bideoa!

Ez ahaztu, zuk zeuk ere: “Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari” 





GURE METAMORFOSIAK

Posted Apirila 4, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: DBH 2.MAILA

Udaberria heldu da eta gure ikasleak aldatzen hasi dira! Polena izango al da? Gehiegi ikastaren eragina? Hona hemen aste hauetan 2ykoek pairatutako  metamorfosiak:

PERPAUS KONTSEKUTIBOAK

Posted Apirila 1, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Mailak: DBH 4. MAILA

Pasa den hilabetean Silvia Gongoren Lengüetazos Literarios blogean sarrera ineresgarri bat topatu nuen. Bertan, Google Docs tresna erabiltzen zuten lan kooperatibo bat egiteko: denak sarean,  aldi berean lanean, eta gainera eduki gramatikalak lantzen .  Momentu horretan bertan, gure ikastetxean tresna horri buruzko formakuntza jasotzen ari ginen. Lehenago edo beranduago, neuk ere gelara eramango nuela pentsatu nuen.

Eta eguna heldu da. Dena asmatuta dagoenez, ikasleei planteatu diedan lanak Silviarenarekin antzekotasun handiak zituen: Google Docs-en bitartez aurkezpen bat egin behar zuten, denen artean, perpaus kontsekutiboak erabiltzen. Proposamen honi gatz eta piper apur bat gehitu ( zertaz ari naizen jakiteko, diapositibak ikusi) eta  listo! Gainera,  gaur sarea primeran zebilen: ez da behin ere trabatu,  zerbitzaria formal ibili da, antibirusa ez da saltatu, eta ikasle guztiek txintxo-txintxo gogoratu dituzte pasahitzak… GOZAMENA hitz batean.

Amaitutakoan, niri ere, Silviari bezala, ikasle batek esan dit: “Gaur, Txaro, zelako klasea!” .Badakit ezer ez dutela egin pentsatzen dutelako izan dela.Barre egin dut, eta hori martxoan  eta goizeko 10:30ean ez da gutxi.


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.