4.DBHkoen irudimenak bere fruituak eman ditu, eta hona hemen aste batzuk direla proposatu genien lanen emaitza. Batzurentzat haurtzarora egindako bidaia izan da, zalantzarik gabe. Besteengan narratzaile etorkizun oparoa nabaritzen da. Irakurri eta zuen iruzkinak idatzi!
Archive for the ‘SORKUNTZA TAILERRA’ category
Sorkuntza Tailerra: eta gero zer?
Apirila 16, 2011SORKUNTZA TAILERRA: Eta gero zer?…
Martxoa 17, 2011Horixe dugu txikitan geure buruari sarritan egiten genion galdera ipuina entzun eta gero… Zer gertatu zitzaien Txanogorritxo eta amamari? Zoriontsua izan al zen errauskine printzearekin? Lagileagoak izan al ziren etxerik gabe geratu ziren bi txerrikumeak? Jarraitu al zuten lamiek artzainak engainatzen ala deportatu egin zituzten erreka bazterretatik? Utzi al zuen Marik Anbotoko kobazulo hotza adosatu [...]
SORKUNTZA TAILERRA:Azukrezko Elurra. Ander Agote.
Otsaila 4, 2011Bazen behin, baina behin bakarrik, oso sukalde dibertigarri bat. Batzuetan koilaratxoek saskibaloian jolasten zuten bonboiekin eta partidua irabazten zuenak jaten zuen. Beste batzuetan sardexkatxoak arantza egitera joaten ziren harraskara beraien aita sardexkekin, oso ondo pasatzen zuten guztiek. Egun batean, azukre paketea bere armairuko lekutik jausi zen baina irazgailua azpian jarri zen, eta elur moduko bat [...]
SORKUNTZA TAILERRA: Hodeia izan nahi zuen poltsa. Cristina Fernández
Otsaila 3, 2011Bazen behin, supermerkatuko poltsa bat hodeia izan nahi zuena mundu guztitik bidaiatzeko. Jendeak gauzak sartzen zizkion barruan, eta berak hegan egin nahi zuen, hodeiek bezala, baina hainbeste pisurekin ezin zuen. Egun batean, dena aldatu zen; poltsa mahai gainean zegoen, hutsik. Bat-batean leihoa ireki zen haizearen indarragatik, haize korronte handi bat sartu eta poltsa hegan joan [...]
SORKUNTZA TAILERRA:Borragoma txikia. Natalia Sánchez
Otsaila 2, 2011Bazen behin oso txikia zen borragoma bat, Neir deitzen zena. Hain txikia zen, ez zutela ezta estutxetik ateratzen ere lotsa handia ematen zuelako. Astelehen batean, Neir estutxean egoteaz asperturik, handik ateratzea erabaki zuen. Baina, nola lortuko zuen horrelako hain gauza zaila berak bakarrik? Bada, bera bezala beste estutxeetan zeuden adiskideei, email bat bidali zien, greba [...]
SORKUNTZA TAILERRA II: Objektuak arrotz bihurtuz
Urtarrila 17, 2011Gianni Rodariren esanetan, amak ume txikiari jaten ematen dion bitartean goilara hegazkin bihurtzen duenean, sormen artistikoaren giltzarrietako bat erabiltzen ari da. Goilara jada ez da tresna arrunt bat, hegazkina da eta istorio bat sortzeko bidea zabaltzen ari da. Ildo honetatik doa gure Sorkuntza Tailerrerako hurrengo lan- proposamena: egunero erabiltzen ditugun ohiko objektuek bizitza hartuko dute [...]
ILARGIA ESKURA. Gorka Pérez.
Urria 8, 20102.048ko urtarrila zen, Patxi, Iker eta ni, ilargira joateko bidaia antolatzen ari ginen. Ikerrek zeukan ganbara batean pasatzen genituen egunak, lan eta lan, espaziuntzia egiten. Gogoratzen dut egun horiek oso gogorrak izan zirela, ia-ia ez genuen jaten ezta lorik egiten ere. Zortzi aste eman genituen espaziuntzia egiten, baina azkenean sufrimendu askorekin amaitu genuen, eta gure [...]
ILARGIAREN ESKUA. Natalia Sánchez.
Urria 8, 2010Bazen behin oso oso txikia zen ilargi bat. Egun batean gaueko 8etan,lanera joateko bidea hartu zuenean, lurrera begiratu eta oso mutil eder bat ikusi zuen Europaren ekialdean; mutil ederra zen bai, begi urdinak, ile beltza, argala… Ilargia liluratuta gelditu zen mutil hori ikusita.Hain liluratuta zegoen, lanera joan behar zuela ere ahaztu baitzitzaion. Egun hartan ez [...]
SORKUNTZA TAILERRA: Eskuak Ilargian. Jon Urkijo
Urria 6, 2010Bazen behin igel bat Marcos deitzen zena. Marcos oso igel txikia zen, bere lagunen arteko txikiena, eta beti zirikatzen zioten. Marcosen ametsa ilargira joatea zen, eta hor bere esku txikien aztarnak uztea. Egun batean bere aitak irakutzen zuen egunkarian pertsonek ilargirako bosgarren bidaia egingo zutela ikusi zuen. Suziria ateratzen zen lekutik bere etxera 3km zeuden, [...]
SORKUNTZA TAILERRA: Eskua Ilargiarentzat. Cristina Fernández
Urria 6, 2010Bazen behin, ilargi bat eguzkiarekin ezkondu zena; esne bidea, lurra, saturno, urano, neptuno, pluton, etab joan ziren ezkontzara. Etxe bat erosi zuten galaxiako iparraldean; oso etxe dotorea zen, eta oso handia eguzkia sartzeko. Ohea oso handia zen, baina ez oso gogorra eguzkiaren pisua pairatzeko, horregatik, ezkontza gauean eguzkiak ohea apurtu zuen ilargiarekin jolastean. 9 [...]

