ESAMOLDEAK
Aste honetan 2ykoekin zerbait “arina” egitekotan, badakizue, beroa, azterketak…zenbait esamolde aztertzeari ekin diogu. Gure kulturaren altxor honekin erraminta berri bat ezagutu nahi izan dugu: PIKSTRIPS. Tresna honek argazki binetak edo komikiak egiteko erabili ahal dugu, oso erabilerraza da, eta emaitzak benetan ikusgarriak.
Momentuz hiru esamolde irudikatu dituzte gure ikasleek, baina hurrengo baterako argazki-nobela bat egiten animatuko direla esan du baten batek.
Lanaren prozedura hauxe izan da:
1.- Esamoldea aztertu eta haren esanahiaz jabetu.
2.- Sei binetatarako gidoia prestatu: hasiera, korapiloa, bukaera
3.- Bineta bakoitzaren irudia eta testua zehaztu
4.- Argazkiak institutuko hainbat eskenatokitan atera.
5.- Komikia Pikistrips-en laguntzaz muntatu.
VALERIA, JENNI ETA PAULO
ALEXANDER, ANDER , KATYANY ETA IORITZ

LEIRE, GARBIÑE, AXEL ETA GUSTAVO
Explore posts in the same categories: DBH 2.MAILA

Maiatza 31, 2011 at 5:10 pm
No me lo puedo creer que nadie te haya dicho que está fenómeno. Enhorabuena Txaro y por supuesto a todos los acorazos. Es auténtico el cómic!!!!!
Ekaina 1, 2011 at 7:51 am
Emaitza ez da txarra izan,ez. Baina onena prestatzea izan da. Ikasleek primeran pasatu zuten gidoia diseinatzen ( gogoratu Briñasen eskarmentu handia hartu zutela), eta nola ez, argazkiak ateratzen!
Zorionak parte hartu duten ikasleei, bost minutuan harrapatu zutelako PIKISTRIPS tresnaren nondik-norakoa. Ezdago zalantzarik, mundu hau eurena da!
Ekaina 15, 2011 at 5:20 pm
[...] pikstrips y cómic life. Los descubrí en blogs de otros profes, en el de blogablogamarinela, trabajando los refranes y en la bitácora de la lengua, trabajando los mitos. Unos trabajos excelentes y con una buena [...]