Maiatza 2011 -en artxiboa

CALLEJEROS LITERARIOS

Maiatza 30, 2011

Blogge@andoko neskengandik heldu zitzaigun lan proposamen hau. Gure herriko kale aurkibideak aztertu eta idazleen izenak topatu behar genituen bertan. Jarraian, google maps erreminta erabilita ibilbide literarioak egiteko planteatzen ziguten, “Literatura jalgi hadi kalera” lelopean. Helburua idazleon biografia eta obrak ikasleei helaraztea zen, eta behin apur bat sakonduta, hainbat dokumentu sortzea idazleen inguruan. Proposamena ezin egokiagoa [...]

ESAMOLDEAK

Maiatza 25, 2011

Aste honetan 2ykoekin zerbait “arina” egitekotan, badakizue, beroa, azterketak…zenbait esamolde aztertzeari ekin diogu. Gure kulturaren altxor honekin erraminta berri bat ezagutu nahi izan dugu: PIKSTRIPS. Tresna honek argazki binetak edo komikiak egiteko erabili ahal dugu, oso erabilerraza da, eta emaitzak benetan ikusgarriak. Momentuz hiru esamolde irudikatu dituzte gure ikasleek, baina hurrengo baterako argazki-nobela bat egiten animatuko [...]

BLOGABLOGA, URTEBETE GURE ARTEAN

Maiatza 20, 2011

Bai, gezurra badirudi ere BLOGA BLOGA MARINELAk bere lehenengo urtea bete du gure artean. Urtebete lan eta ahalegin, 60 sarrera baino gehiago eta ikasle eta irakasle askoren ilusioa; horregatik zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi. Zorionak eta bultzada handia beti bezain ondo lanean jarraitzeko!

ASMAKIZUNAK

Maiatza 17, 2011

2ykoek aste honetan jorratutako asmakizun batzuk aurkezten dizkigute. Testu literario labur hauek hainbat ezaugarri  dituzte:  deskripzioa da nagusi, laburrak dira, eta errima izan ohi dute. Hauek egiteko google doocs erreminta erabili dugu, denok batera lana konpartiturik. Ondo pasatzeaz gain, aurkezpena saio bakar batean amaitzea lortu genuen, nahiz eta zenbait diapositiba handik eta hemendik hegan joan. [...]

ZORIONAK CONLALENGUA ACUESTAS!

Maiatza 12, 2011

Kurtso bukaeran gaude, eta lanez gainezka, zer esanik ez! Programazioekin amaitu, azken azterketak egin, datorren ikasturteko proiektuak diseinatu eta eskatu, eta beste saltsa batzuk ( oposizioak, aurkezpenak, jardunaldiak…) nola ez? Eta mugimendu honen guztiaren artean, hara non albiste ona heldu zaigun: gure lankidea den Lorea Solagureni “buenas prácticas” zigilua eman diote, pasa den ikasturtean Miguel [...]


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.