ANTZINAKO GABONAK
Erosketak egitera hurbildu nintzen lehengo egunean supermerkatu erraldoi horietariko batera. Nahiz eta urriaren bukaeran egon, gabon kanta errepikakorrak entzuten ziren bozgorailuetatik. Polboroi eta mazapanek ilara izugarriak osatzen zituzten pasabideen erdian, eta uste dut neskaren bat ere bazegoela Papa Noëlez jantzirik… Gabonetan gaude!!! pentsatu nuen nire artean.
Gaur egun Gabonak zentzu desberdinak ditu familia edo pertsona bakoitzarentzat.Argi dago. Batzuentzat familian egoteko aukera. Beste batzuentat kontsumismo hutsa. Gogoratzen dut behin amama Karminak esan zidana, harentzat Gabonak mandarina usainarenak zirela, hori baitzen gabonetan baserrian izaten zuen opari bakarra: mandarina bat.
Badirudi gauzak asko aldatu direla; gizartea etengabe ari da aldatzen, eta konturatzen ez bagara ere ohiturak ere bai. Hauxe da, beraz, 4.DBHkoei egin diegun lan proposamena: Nolakoak ziren zure aiton-amonen gabonak?
Aste honetan etxeko zaharrenak pozik ibiliko dira familian, gazteak hurbildu eta haien istorioak entzuteko prest agertuko dira. Gero, kontatutakoa blog honetara ekarriko dute, guk ere gozatzeko. Lanean hasteko hona hemen lan proposamena:
Explore posts in the same categories: DBH 4. MAILA, UncategorizedLaburpen hitzak: 4. maila, narrazioa
You can comment below, or link to this permanent URL from your own site.
Abendua 20, 2010 at 6:09 am
[...] 4º ESO: Antzinako Gabonak. [...]