Aste honetanDEIA eta BERRIA egunkarietan gure aldarrikapenei buruzko artikulutxoak irakurri ahal izan ditugu. Beno, ez dago gaizki! Behintzat munduan gaude! Ea agintarien belarrietara behingoz heltzen den, eta zentru berria eraikitzen hasten diren. Bitartean, eskerrik asko ekimen honetan laguntzen ari zareten guztioi.
Azaroa 2010 -en artxiboa
INSTITUTU BERRIA
Azaroa 18, 2010SALTZEN, SALTZEN
Azaroa 18, 2010Krisi garaian geundela gogoratzen ziguten DBHko 4. mailako ikasleek duela aste batzuk. Salmenta tekniketan trebatu beharra dute, beraz, gabon hauetan supermerkatu eta dendetan. Bada, 2y taldekoek teknika horiek zertan datzaten ikertzeari ekin diote aste honetan… Bezeroak erakartzeko eta irabaziak handitzeko hainbat amarru ikusi ostean, publizitatearen lenguaia aztertzen jardun dute. Azkenik haien publizitate iragarkiak asmatzen ere [...]
ANTZINAKO GABONAK
Azaroa 12, 2010Erosketak egitera hurbildu nintzen lehengo egunean supermerkatu erraldoi horietariko batera. Nahiz eta urriaren bukaeran egon, gabon kanta errepikakorrak entzuten ziren bozgorailuetatik. Polboroi eta mazapanek ilara izugarriak osatzen zituzten pasabideen erdian, eta uste dut neskaren bat ere bazegoela Papa Noëlez jantzirik… Gabonetan gaude!!! pentsatu nuen nire artean. Gaur egun Gabonak zentzu desberdinak ditu familia edo pertsona [...]
Ongi etorri HITZEN UBERAN!
Azaroa 4, 2010Aste honetan “Hitzen Uberan” literaturari buruzko webgune ezin interesgarriagoa jaio da. Produktu freskoa, dinamiko eta bizia, euskal letren panoraman leku ederra hartuko duena, zalantzarik gabe. Aita-amak Uxue Alberdi eta Oier Guillan ditu, eta aita/ama pontekoa Euskal Idazleen Elkartea. Literaturaren inguruko gai asko jorratuko ditu web-orriak, hiru ardatz nagusitan: eduki sortzaileak eta albisteak, Biltegia eta Ipar [...]

