SAN VALENTIN

Posted Otsaila 15, 2012 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: Uncategorized

Nola ospatu San Valentin eguna betiko topikoetan erori gabe? Egia esan, ez da erraza. Pasa den ikasturtean oso lan polita egin zuten 2. mailako ikasleek Lenguako ikasgaian, eta bertan zenbait bikoteren istorioa ezagutzeko aukera izan genuen.

Eta aurten zen? Sarean ideia bila apur bat ibili ondoren ( aitor dezagun, dena dago asmatua!) ez nuen ezer berririk topatu. Dena tipikoegia begitantzen zitzaidan. Bloga bloga marinelaren hirugarren ikasturte honetan gero eta zailagoa egiten zait etengabe lan berriak, orginalak eta erakargarriak gelara eraman behar izatea, eta badirudi mundu honetan dabiltzan askok aipatzen zidaten ideia-krisialdia derrigorrean pasatu behar dudala…

Irudimena Agenda 21eko batzar batean piztu zitzaidan koordinatzaileak gure arloan igurumenari, iraunkortasunari edo ekologiari buruz egiten genuenaren berri emateko eskatu zigunean: orduan argi baino argiago ikusi nuen, DBHko 4.mailakoek amodiozko gutuna idatziko diote Lur Planetari!

Topikoa, bai, amodiozko gutun lehiaketez blai baikabiltza auzoan, herrian, nonahi, azken hilabetean; baina berritzailea era berean. Eta 4. mailakoek beti bezain ongi erantzun zuten: “BALE, NOIZKO?” San Valentin egunerako, jakina.

Hona hemen emaitza:

IÑAKI FRIERA

Posted Otsaila 10, 2012 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: Uncategorized

DBHko 2. mailako ikasleek 2. ebaluazioan Ahots Isilduaren Bahiketa liburua irakurri dute, eta otsailaren 13an egilearekin, Iñaki Frierarekin, egoteko aukera izango dute.

Idazleari harrera egiteko, liburua irakurtzeaz gain, zenbait lan burutu dituzte 2. mailako ikasle saiatu hauek. Hasteko oso galdera interesgarriak prestatu dituzte, gazte hauen jakin-mina oso handia da-eta! Idazlearen biografia egiteko VOKI izeneko erreminta erabili dute, eta oso aurkezpen polita geratu zaie. Tresna hau orain dela gutxi deskubritu genuen IRALEko blog baten  bitartez, eta  eskola 2.0 rako oso tresna erabilgarria da.

Azkenik, Iñaki Frierari jolas bat proposatu nahi diote gure ikasleek: bere zenbait liburutatik ateratako pasarteekin biodeoak egin dituzte, eta idazleak zein liburu diren asmatu behar izango du.

Hona hemen ikasleen lanak, Iñakiren gustukoak izango al dira?

GIDA TURISTIKOA

Posted Azaroa 4, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: Uncategorized

Ba bai, hemen gaude, gezurra dirudien arren. Iraila eta urria euri gutxirekin etorri dira, eta gure blogak ere lehor-lehor daude udazken honetan. Baina lasai, lehenengo euri tantak erori dira, eta saskia laster beteko dugu perretxikoz!

Urria zubien artean joan zaigu, askok deskantzatzeko aprobetxatu dugu; beste batzuek inguruko zein urrutiko parajeak ezagutzeko. Baina ohitura onak ahaztu behar ez ditugunez, hona hemen 4. mailako ikasleei urrian proposatu diegun proiektua:

ENKARTERRI ETA MEATZALDEKO GIDA TURISTIKOA:

Hasi baino lehen:

* Berrirakurri gelan landutako gida turistikoen adibideak.  
* Birpasatu deskribapen testuaren ezaugarriak.
* Aukeratu Enkarterri zein Meatzaldeko gune bat, eta bildu hari buruzko informazioa.

Egin bitartean:

* Zirriborroa idatzi, taldean baloratu, eta docs-en bidez irakasleari bidali.
* Testuak gutxienez 150 hitz  eta 2 argazki izan behar ditu.

Amaitzeko:

* Irakasleak proposatutako zuzenketak egin eta argitaratzeko prestatu.
 

Emaitza ikusgai duzue:

   

 

 

PADURA IRRATIA

Posted Urria 7, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: Uncategorized

  Ahozkoa nola landu euskara irakasleon                  buruhausterik handiena izaten da, zalantzarik gabe, are gehiago gurea bezalako gune erdaldun batean.

11-12 ikasturte honetan Euskara Departamentuan ekimen berri bati hasiera eman nahi izan diogu: gure irratia sortzeari.

Padura irratiak ikasleen ahozko ekoizpenak lau haizetara zabaltzeko asmoz sortzen da. Bertan astero-astero DBHko maila guztietan sortutako albiste, erreportaje, elkarrizketa eta abar argitaratuko ditugu. Badakigu hasieran gure lanak idatzizkoarekin lotura handia izango duela, baina espero dugu denboraren poderioz freskotasuna eta jariotasuna irabazten joatea.

Padura Irratiarekin IKTen erabilera sendotu nahi dugu Euskara Departamentuan orain dela bi ikasturte sortu genuen egitasmoa borobildu nahian; blogablogamarinelak ikasleen idatzizko lanak jasoko ditu, entzunblogaren bitartez literaturara hurbilduko gara, eta azkenik, Padura Irratia proiektu jaioberriarekin ahozko gaitasunari berezko espazioa emango diogu.

LABURRA BAINA…

Posted Urria 2, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: Uncategorized


Ia konturatu gabe joan zaigu uda; ekainean liburuak apalategian utzi, ordenagailuak amatatu, eta di-da batean, denboraren tunela inoiz baino laburragoa balitz bezala, hemen gaude berriro ere. “Zelan uda?” izan da denon ahotan hasierako egunotan ibili den galdera; eta askoren erantzuna “laburra baina…”, eta baina horri mila izenondo gehitu zaizkio.

Bada, ideia honetatik abiatuta ekin diogu kurtso hasierako lehenengo lanari. DBHko 2.mailakoek beren uda kontatu behar ziguten “Laburra baina…” izenburupean. Debekaturiko adjektibo batzuk eman genizkien: polita, dibertigarria, entretenigarria, ona, zoragarria… ( haiek gehien erabiltzen dituztenak, zer esanik ez!) eta izenburua osatu ondoren, beren bizipenak kontatu dizkigute.

Horra hor emaitza 11-12 ikasturteko lehenengo sarrera
honetan:

ZEIN HUTSIK DAGOEN HAU! Bigarren atala

Posted Ekaina 22, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: Uncategorized

 
 
Izenburu hau berau erabilita sarrera bat argitaratzen genuen pasa den ikasturteko maiatzean. Eta dena asmatuta dagoela, edo ezer berririk ez dagoela asmatzeko argi izanda, ideia berbera dabilkit egunotan buruan: zein hutsik dagoen hau!. Bai, halaxe da. Apalak badoaz apurka-apurka hustutzen, motxilak gero eta arinago, eta blogak, inoiz baino hutsago.

Lankideen blogak kuxkuseatzen ibili naizela ez dut ukatuko. Ia-ia bi aste pasa dira azken sarrera argitaratu nuenetik, eta konzientzia apur bat arindu nahian, besteak zer egiten ari diren zelatatzeri ekin diot. Buaf! Zelako lasaitua! Haien ekaina nirea bezain idorra, gaitzerdi!

Badirudi 2010-2011 ikasturteak eman behar zituenak eman dituela  dagoeneko. Urteko memoriak, azken azterketen prestakuntzak, oposizioek, eta abarrek dena okupatzen digute, ez dago, beraz, somenerako tarterik.

Blogablogamarinela ez zen sortu gogoetak idazteko tresna bezala, ikasleen lanak erakusteko eta partekatzeko baizik, baina youtuben bideo bat ikusten ari nintzela, aurtengo ikasturtean bizi dudanarekin antz handia zuela iruditu zitzaidan.

Aurten zuzendaritza eta gela konpartitu behar izan ditut, mundu berri bat ezagutu dut, denok ezagutu beharko genukeena, ene ustez; eta hau oztopo- lasterketa izan da niretzat. Nahiko perfekzionistatzat dut neure burua, eta horregatik dexente sofritzen dut askotan;  hala ere, eta nahiz eta ez dakidan azkenean gauzak behar bezala, edo ikastetxe honek merezi duen bezain ondo atera diren, hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet, nirekin lanean aritu zareten guztioi.

Beheko bideoan bezalako amaiera zoriontsua nahi nuke guztiontzako, hemen geratzen garenontzako, baita agian beste bide bati ekitea tokatuko zaienentzako.

CALLEJEROS LITERARIOS

Posted Maiatza 30, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: OROKORRA

Blogge@andoko neskengandik heldu zitzaigun lan proposamen hau. Gure herriko kale aurkibideak aztertu eta idazleen izenak topatu behar genituen bertan. Jarraian, google maps erreminta erabilita ibilbide literarioak egiteko planteatzen ziguten, “Literatura jalgi hadi kalera” lelopean.

Helburua idazleon biografia eta obrak ikasleei helaraztea zen, eta behin apur bat sakonduta, hainbat dokumentu sortzea idazleen inguruan. Proposamena ezin egokiagoa iruditu zitzaigu hasiera-hasieratik, eta Hizkuntza Departamentuan ( euskara, lengua eta ingelesa) lanari ekin genion…

Baina, kale aurkibideak aztertzen ari ginela, lehendabiziko arazoarekin egin genuen topo: gurean ez zegoen ezein idazleri dedikaturiko kalerik! A nolako inbidia Barakaldo, Bilbo, Portugalete edo Gernikakoak aztertzen genituenean! Han Aresti, Bilintx, Etxepare, eta milaka idazle agertzen ziren bitartean, gurean toponimoak ziren den-denak!

Azkenean tranpa apur bat egin eta gero, hiru toponimo aukeratu genituen, eta gure omenaldi propioa egitea erabaki genuen.

Lazkao auzoa Lazkao Txikiren obrari eta biografiari hurbiltzeko erabili dute 4. mailakoek.

Allende kalea, Isabel Allenderen obra aztertzeko aprobetxatu dute 2. mailan.

Aldekoa Taberna aitzakitzat harturik Ignacio  eta Josefina aldekoari buruzko lan bikaina egin dute 2. mailan ere.

Datorren asteetan GUEÑES BHIko ibilbide literarioa argitaratuko dugu Blogge@andon beste ikastetxekoekin batera, baina momentuz, hona hemen 4. mailakoen egindako lanaren aurrerapena:

ESAMOLDEAK

Posted Maiatza 25, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: DBH 2.MAILA

Aste honetan 2ykoekin zerbait “arina” egitekotan, badakizue, beroa, azterketak…zenbait esamolde aztertzeari ekin diogu. Gure kulturaren altxor honekin erraminta berri bat ezagutu nahi izan dugu: PIKSTRIPS. Tresna honek argazki binetak edo komikiak egiteko erabili ahal dugu, oso erabilerraza da, eta emaitzak benetan ikusgarriak.
Momentuz hiru esamolde irudikatu dituzte gure ikasleek, baina hurrengo baterako argazki-nobela bat egiten animatuko direla esan du baten batek.
Lanaren prozedura hauxe izan da:
1.- Esamoldea aztertu eta haren esanahiaz jabetu.
2.- Sei binetatarako gidoia prestatu: hasiera, korapiloa, bukaera
3.- Bineta bakoitzaren irudia eta testua zehaztu
4.- Argazkiak institutuko hainbat eskenatokitan atera.
5.- Komikia Pikistrips-en laguntzaz muntatu.

VALERIA, JENNI ETA PAULO

a comic strip!

ALEXANDER, ANDER , KATYANY ETA IORITZ
a comic strip!

LEIRE, GARBIÑE, AXEL ETA GUSTAVO


a comic strip!

BLOGABLOGA, URTEBETE GURE ARTEAN

Posted Maiatza 20, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: OROKORRA

Bai, gezurra badirudi ere BLOGA BLOGA MARINELAk bere lehenengo urtea bete du gure artean. Urtebete lan eta ahalegin, 60 sarrera baino gehiago eta ikasle eta irakasle askoren ilusioa; horregatik zorionak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi. Zorionak eta bultzada handia beti bezain ondo lanean jarraitzeko!

ASMAKIZUNAK

Posted Maiatza 17, 2011 by GUEÑES BHIKO HIZKUNTZA DEPARTAMENTUKO BLOGA
Atalak: DBH 2.MAILA

2ykoek aste honetan jorratutako asmakizun batzuk aurkezten dizkigute. Testu literario labur hauek hainbat ezaugarri  dituzte:  deskripzioa da nagusi, laburrak dira, eta errima izan ohi dute. Hauek egiteko google doocs erreminta erabili dugu, denok batera lana konpartiturik. Ondo pasatzeaz gain, aurkezpena saio bakar batean amaitzea lortu genuen, nahiz eta zenbait diapositiba handik eta hemendik hegan joan.

2ykoek eguneroko gauzen deskribapena egiten digute era jostagarrian, ikasi eta familiako ume txikiei proposatu asmatzeko, seguru asko gustatuko zaizkiela!


Follow

Get every new post delivered to your Inbox.